Teresa Herrera Bandera
Teresa Herrera Bandera A Coruñan urtero jokatzen den estropada da. Gaur egun Galiziako Traineruen Ligaren barnean sarturik badago ere sona handiko bandera da. Bi jardunaldi jokatzen dira eta bien denboran baturaren arabera egiten da sailkapena.
Teresa Herrera Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1986 |
Herria | Coruña, Galizia |
Partehartzaileak | Galiziako Liga |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: ![]() Emakumezkoak: ![]() |
Azken ekitaldia | 2022 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak: ![]() Emakumezkoak: ![]() |
HistoriaAldatu
Lehenengo ekitaldietan euskal traineruak izan ziren nagusi. 2001 arte Teresa Herrera Saria jokatu zen eta 2002tik aurrera Bandera ematen zaio irabazleari.
2007 urteko ekitaldian itsaso zakarra zen eta olatu batek Chapelaren trainerua bitan zatitu zuen. Momentu larriak bizi izan ziren eta bost arraunlari ospitalizatu beharra izan zen[1].
2019 urtean lehenengo jardunaldia Ligako jardunaldia izan zen eta aldi berean iganderako sailkapen estropada ere bai. 2. jardunaldian Bandera bera jokatu zen. Horrela beraz, emakumezkoen estropadan Ligan ez zebilen Náutico de Riveirak igandean bakarrik jokatu ahal izan zuen, eta bandera eraman ere bai.
2020an estropada bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz, hainbat taldetan positibo emandako arraunlariak baitzeuden[2].
PalmaresaAldatu
GaraipenakAldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Samertolameu | 11 | 1993, 1994, 2003, 2004, 2008, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022 |
Tirán | 8 | 1995, 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2007, 2016 |
Amegrove | 5 | 1999, 2006, 2011, 2012, 2015 |
Santurtzi | 2 | 1988, 1989 |
Orio | 2 | 1991, 1992 |
Mecos | 2 | 2002, 2009 |
Kaiku | 1 | 1986 |
Zumaia | 1 | 1987 |
Zierbena | 1 | 1990 |
Perillo | 1 | 2005 |
Cabo da Cruz | 1 | 2010 |
Ares | 1 | 2019 |
Emakumezkoen BanderaAldatu
2021. urtetik aurrera Bandera ematen da.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2014 | Samertolameu | Cabo da Cruz | - |
2015 | ez zen jokatu | ||
2016 | Cabo da Cruz | Chapela | A Cabana-Ferrol |
2017 | Mecos-Riveira | Cabo da Cruz | A Cabana-Ferrol |
2018 | Náutico Riveira | Vilaxoan | Perillo |
2019 | Náutico Riveira | Mecos-Coruxo | Cabo da Cruz |
2020 | bertan behera | ||
2021 | Chapela | Perillo | Tirán |
2022 | Cabo da Cruz | Chapela | Mugardos-A Cabana |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los remeros de Chapela salvan sus vidas tras partirse en dos su trainera» La Voz de Galicia 2007-08-06 (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Suspendidas las regatas de Esteiro y Muros» La Voz de Galicia 2020-08-20 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).