Asociación Deportiva Esteirana
Asociación Deportiva Esteirana Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Murosko Esteiro parrokian kokaturiko arraun taldea da.
Asociación Deportiva Esteirana | |
---|---|
Sorrera | 1988 |
Herria | ![]() A Coruña |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | urdina, zuria eta gorria |
Trainerua | Esteirana |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
Webgunea | www.esteiranaremo.org |
Club de Remo URME | |
---|---|
Sorrera | 2023 |
Herria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria |
Trainerua | Esteirana |
Palmaresa | 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2024 | 9.a (Galiziako A Liga) |
2023an Murosekin elkartu eta Club de Remo URME izenarekin Galizako A Ligan ari da.[1]
Historia
aldatu1988an eratu zen Sociedade Cultural Recreativa e Deportiva Esteirana izenarekin[2]. 1993an uretaratu zuen lehenengo aldiz trainerua eta ordutik urtero aritu izan da Galiziako estropadetan. 1997an arraunaren atalak bere kudeaketa propioa izan behar zuela erabaki zen. Galiziako Liga sortu zenetik bertan dabil eta emaitzarik onena 2007 eta 2008ko zortzigarren postuak ditu. 2008an orainarteko bandera bakarra irabazi zuen gainera, Naviako Bandera[3], Asturiasen, eta Teresa Herrera Bandera ospetsuan hirugarrena izan zen. 2012an A eta B ligak banatu zirenetik beheko mailan ari da Esteirana. Esteirana trainerua Illunbe Kirol Elkarteari erosi zion 2003an. Trintxerpekoek Kontxako Banderan erabilitakoa da.
2015eko denboraldian arraunlari nahikoa ez izanagatik ezin izan zuen trainerurik atera. 20 urtetan bigarren aldia izan zen lehorrean geratu zena. 2017an berriz atera du trainerua baina B Ligako azken postuan gelditu da. 2019an ordea bigarren egin zuen, Ligako bi estropada ere irabazi zituelarik. 2020an A mailan debut txukuna egin zuen 7. postua eskuratu baitzuen.
Bateletan ordea ondo aritu da eta Espainiako txapelketa batzuk lortu ditu gazte eta haur mailatan.
2022an trainerua atera gabe egon ondoren 2023an Murosekin elkarlanean osatu zuen trainerua[4] eta B Ligako txapelduna izan zen nagusitasun osoz. Lehenengo estropada ezik gainerako guztiak irabazi zituen. 2023ko denboraldia amaituta proiektua egonkortzeko urriaren 18an Club de Remo URME elkartea sortu zuten[1].
Palmaresa
aldatuLigak
aldatu- Galiziako A maila (0): zazpigarrena 2020an.
- Galiziako B maila (1): 2023.
Banderak
aldatu- Naviako Bandera (1): 2008
Espainiako Batel txapelketak
aldatu- Neskak, haur-kadete (2): 1996, 2000
- Mutil kadeteak (1): 2001
- Mutil gazteak (1): 2007
Azken denboraldiak
aldatuDendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 0 | |
LGT 1 | 12 | |
LGT 2 | 7 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga |
---|---|
2003 | Galiziako Liga, 7.a |
2004 | Galiziako Liga, 11.a |
2005 | ez |
2006 | Galiziako Liga, 10.a |
2007 | Galiziako Liga, 8.a |
2008 | Galiziako Liga, 8.a |
2009 | Galiziako Liga, 11.a |
2010 | Galiziako Liga, 13.a |
2011 | Galiziako Liga, 14.a |
2012 | Galiziako B maila, 6.a |
2013 | Galiziako B maila, 6.a |
2014 | Galiziako B maila, 8.a |
2015- 2016 |
ez |
2017 | Galiziako B maila, 7.a |
2018 | Galiziako B maila, 8.a |
2019 | Galiziako B maila, 2.a |
2020 | Galiziako A maila, 7.a |
2021 | Galiziako A maila, 10.a |
2022 | ez |
2023 | Galiziako B maila, 1.a (Murosekin) |
2024 | Galiziako A maila, 9.a (URME) |
2025 | Galiziako A maila, (URME) |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Muros y Esteirana, vecinos y rivales que ahora se unen en el Club Remo URME» La Voz de Galicia 2024-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
- ↑ «A.D. ESTEIRANA REMO» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Triunfo de la trainera de Esteiro en aguas de Navia» La Voz de Galicia 2008-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2023-08-04). «Muros-Esteirana, de eternos rivales a liderar la Liga B juntos» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
Kanpo estekak
aldatu- (Galizieraz) Webgune ofiziala