Euskalmet

Euskal Meteorologia Agentzia

Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentzia Eusko Jaurlaritzaren meteorologia agentzia da. Gasteizko Miñaoko teknologia parkean du egoitza. Bere zereginak, Euskal Herria osorako eguraldiaren prebisio eta mapak, prezipitazio, tenperatura eta radarren datuak eskeintzea dira. Horrez gain, itsasoaren egoera eta bost egunerako iragarpenak ere ematen ditu.

Bere webgunean Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banaturiko estazio meteorologikoetako datuak kontsulta daitezke. Euren artean, jausitako prezipitazio, neurturiko tenperatura eta atmosferako hodeien egoera. Datuok hamar minututako maiztasunarekin eguneratzen dira. 2005an Euskalmetek prezipitazioen intentsitatea aztertzeko radar bat ezarri zuen Arabako Kapildui mendian.

Euskal Herriko beste eguraldi-agentziakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Meteo Navarra - Gobierno de Navarra» meteo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  2. «Données Publiques de Météo-France - Accueil» donneespubliques.meteofrance.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu