Ireki menu nagusia

Iguzkitza

Nafarroa Garaiko udalerria


Iguzkitza[2] (azentua bigarren silaban) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. 15.6 kilometro koadro ditu azalera, eta 333 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Iguzkitza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Labeaga.jpg

Iguzkitzako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Navarra (sin esmeralda y corona real abierta).svg Igúzquiza
Alkatea Salvador Garin Zabala
(CIVSD, indep.)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31125
Herritarra iguzkitzar
Kokapena
Koordenatuak 42° 38′ 47″ N, 2° 05′ 07″ W / 42.646388888889°N,2.0852777777778°W / 42.646388888889; -2.0852777777778Koordenatuak: 42° 38′ 47″ N, 2° 05′ 07″ W / 42.646388888889°N,2.0852777777778°W / 42.646388888889; -2.0852777777778
Iguzkitza hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Iguzkitza
Iguzkitza
Iguzkitza (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 18,35 km2
Garaiera 521 metro
Demografia
Biztanleria 333 biztanle
% 51,81 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,19
Dentsitatea 18,15 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 3,52
Zahartze tasa[1] % 26,52
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 28,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,5 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,95 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 6,72 (2010)
Euskararen erabilera % 0,3 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.ayuntamientodeiguzquiza.es

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

 
Iguzkitzako Azketa herriaren ikuspegia.

Metauten, Allin (iparraldean), Aiegi (ekialdean), Deikaztelu, Jurramendiko fazeria (hegoaldean), Villamayor de Monjardin eta Abaigar (mendebaldean) dira mugakideak.

KlimaAldatu

Iguzkitzan, itsasoaren mailatik 526 metrora, Nafarroako gobernuak 1984an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

HistoriaAldatu

1846 arte Iguzkitza (gaztelaniaz La Solana) izeneko udalerria osatzen zuen egungo Iguzkitzak Arroitz, Barbarin, Lukin eta Villamayor de Monjardinekin batera. Egungo Iguzkitzak bere osakideak ere baditu: Azketa, Iguzkitza (herriburua), Labeaga eta Urbiola.

DemografiaAldatu

Iguzkitzako biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 22 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,29a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

Iguzkitzako alkatea Candidatura Independiente del Valle de Santesteban de Deio (CIVSD) herri ekimeneko Salvador Garin Zabala da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %2,70) eta boto zuriak 22 (botoen %15,28). Abstentzioa %48,97koa izan zen.

Iguzkitzako Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Candidatura Independiente del Valle de Santesteban 122 7

2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak, CIVSD eta Independiente de Igúzquiza[4]. Bigarrenak espainiar fiskaltzaren inpugnazioa pairatu zuen[5]. Inpugnazioa bertan behera geratu bazen ere, helegitea jarri ez zuelako hauteskundeetatik kanpo geratu zen[6]. CIVSDk 91 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza -Garin- erdietsi zituen.

UdaletxeaAldatu

Iguzkitzako udaleko idazkaria Barbarin, Villamayor de Monjardin eta Lukingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g

Alkateen zerrendaAldatu

2007-2011 Salvador Garin Zabala CIVSD
2011- Salvador Garin Zabala CIVSD

Azpiegitura eta garraioakAldatu

 
Labeagako zelaien ikuspegia.

Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Iguzkitzan:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
  Iratxe - Iguzkitza 07:30 - 20:45 2 zerbitzu astearte eta ostegunetan

ZerbitzuakAldatu

Iguzkitza "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

Iguzkitza
Azketa | Iguzkitza | Labeaga | Urbiola

Kanpo estekakAldatu