Kabrega (gaztelaniaz: Cábrega) Ubago eta Mues herrien artean zegoen herri hustua da, Nafarroako Lizarrako merindadean kokatuta. Kabregako mendikateari izena eman zion.

Kabrega
 Euskal Herria
Iglesia de San Miguel - Cábrega (Navarra) 1.jpg
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaMues
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°37′17″N 2°15′09″W / 42.6214°N 2.2525°W / 42.6214; -2.252542°37′17″N 2°15′09″W / 42.6214°N 2.2525°W / 42.6214; -2.2525
Demografia

HistoriaAldatu

Bertan zegoen gazteluaren jaunek Kabregako markesgoa lortu zuten, Nafarroako Gorteetan parte hartu zuena. Nafarroako konkista eta gero, Leringo kondeak Petri Nafarroakoarena zen gaztelua hartu eta bota zuen. Egun Villahermosako dukeak dira Kabregako markesak.

Erdi Aroko gazteluak harlanduzko lana eta ogiba-leihoak zituen. Oraindino gazteluaren ingurumarian harresiaren hondakinak daude.

1857ko errolda arte Asarta eta Kabrega delako udalerriaren barruan egon zen; Asarta Mendazara pasatu zen.

Kanpo estekakAldatu

BibliografiaAldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa