Ireki menu nagusia

Zerrenda:Euskal Herriko gertakari meteorologikoak

Euskal Herriko gertakari meteorologikoak» orritik birbideratua)

1878ko enbataAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1878ko enbata»

1912ko enbataAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1912ko enbata»

Bizkaiko kostaldean 1912. urteko uztailean egondako galernan, Bermeo, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroako portuetako 141 arrantzale hil ziren.

1941eko zikloiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1941eko zikloia»

1941eko zikloia edo haizetea, 1941eko otsailaren 15etik otsailaren 16ra Iberiar penintsulan egondako haizete gogorra izendatzeko erabilitako izena da. Haizeteak hainbat hildako eragin zituen, eta Euskal Herrian Zumaiako tren istripuan 31 pertsona hil ziren, haizeak trena ibaira bota eta gero.

1953ko Gipuzkoako uholdeakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1953ko Gipuzkoako uholdeak»

Gipuzkoa izan zen herrialde kaltetuena. Guztira 27 pertsona hil ziren. Hildako gehienak Zestoan (Gipuzkoa) izan zen "La Guipuzcoana" autobus konpainiaren istripuan hil ziren.

1956ko otsaileko hotzaldi eta elurteaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1956ko otsaileko hotzaldi eta elurtea»

Hotzaldi hau, datu meteorologikoak daudenetik, tenperaturen ikuspuntutik, elurteegatik eta batez ere bere iraupen luzeagatik Euskal Herriak bizi izan duen gogorrena dela esan daiteke. Elurrak hilabetez estali zuen kostaldea zein barnealdea. Gainera, Tenperatura minimo absolutuen hainbat errekor ezarri ziren, nahiz eta, gaur egun toki gehienetan baxuagoak neurtu diren.

 
Lubizi batek suntsitutako Bakio eta Bermeo arteko errepidea.

1983ko uholdeakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1983ko uholdeak»

Euskal Herria astindu zuten uholdeak izan ziren, bereziki Bilbo eta Nerbioi ibarra (Bizkaia) eta Laudio eta Aiarako harana (Araba).

Guztira 34 hildako egon ziren, eta 200.000 milioi pezetako kalte ekonomikoak.

1985eko urtarrileko elurteaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1985eko urtarrileko elurtea»

1987ko urriko ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1987ko ekaitza»

1987ko urriaren 15ean Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian.

1989 eta 1990ko lehorte eta suteakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «1989 eta 1990eko lehorte eta suteak»

1989ko udazkenetik 1990. urtera egondako lehorteek, ur-murrizketak eta kalte handiak eragin zituzten Euskal Herriko nekazaritzan.

1999ko Lothar ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lothar ekaitza»

Lothar ekaitza 1999ko abenduaren 25ean Ozeano Atlantikoan sortu eta mendebaldeko Europan kalte material handiak eta 110 hildako eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen. 200 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen. Euskal Herrian hiru hildako izan ziren.

1999ko Martin ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Martin ekaitza»

Lothar ekaitza 1999ko abenduaren 26an Ozeano Atlantikoan sortu eta hego-mendebaldeko Europan kalte material handiak eta 30 hildako eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen. 198 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen.

2003ko bero boladaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «2003ko Europako bero-bolada»

Europa mendebaldean 2003ko uztaila eta abuztuan egondako gertakari meteorologikoa izan zen. Beroak milaka hildako eragin zituen hainbat herritan, bereziki Frantzian, 10.000 hildako inguru izan zirela uste da.

2008ko martxoko enbataAldatu

Sakontzeko, irakurri: «2008ko martxoko enbata»

2008ko martxoaren 9tik martxoaren 11era egondako galernak, kalte material handiak eragin zituen Bakion, Zarauzko Malekoian, Donostiako Kontxa eta Pasealeku Berrian, eta Bermeoko portuan.

2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak»

2008ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era Bizkaian egondako uholdeak izan ziren eta kalte material handiak eragin zituzten Getxo, Basauri, eta Berangon batez ere.

 
2009ko uholdeak Bizkaian: San Vizente errepidea Trapagarango industrialdetan.

2009ko urtarrileko zikloiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Klaus ekaitza»

2009ko urtarrilaren 23an Ozeano Atlantikoan sortu eta Iberiar penintsula eta Frantzian kalte material handiak eta 26 hildako eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen.

2009ko urtarrileko Bizkaiko uholdeakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «2009ko urtarrileko Bizkaiko uholdeak»

2009ko urtarrileko Bizkaiko uholdeak 2009ko urtarrilaren 27ko gau eta goizean, Bizkaia mendebaldean kaosa eragin zuten uholdeak izan ziren.

Hiru orduko epean 60 litro jausi ziren Bizkaia mendebaldeko hainbat tokitan.

2010eko otsaileko Xynthia ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Xynthia ekaitza»

2010eko otsailaren 25ean Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Iberiar penintsulatik lurreratuz Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek anabasa sortu zuen Euskal Herrian.

2010eko azaroko Carmen ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Carmen ekaitza»

2010eko azaroaren 7an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian eta hildako bat Donibane Lohizunen.

2011ko abenduko Gunter ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gunter ekaitza»

2011ko abenduaren 12an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Bizkaiko Golkoa zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian eta hildako bat Hendaian.

2011ko abenduko Joachim ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Joachim ekaitza»

2011ko abenduaren 15ean Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europa zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian.

2013ko abenduko Dirk ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Dirk ekaitza»

2013ko abenduaren 22an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian, handiena 228 km/o-koa izanda.

2014ko otsaileko Petra ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Petra ekaitza»

2014ko otsailaren 4an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan mendebaldeko Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak utzi zituen Euskal Herrian, handiena 186 km/o-koa izanda.

2016ko iraileko Stephanie ekaitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Stephanie ekaitza»

2016ko irailaren 13an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Bizkaiko golkoko zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune batek haize ufada handiak eta eta euri jasa gogorrak utzi zituen Euskal Herrian, handiena 130 km/o-koa izanda.