Larraul
Larraul[4] Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 246 biztanle zituen 2016. urtean. Larrauldarren % 90 baino gehiago euskaldunak izanik, Larraul Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide da.
Larraul | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Larraulgo udaletxea. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Larraul | ||||||||||
Alkatea | Maria Teresa Arana Perez | ||||||||||
Posta kodea | 20159 | ||||||||||
INE kodea | 20048 | ||||||||||
Herritarra | larrauldar | ||||||||||
Ezizena | tabako erretzaile | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°11′16″N 2°06′09″W / 43.1879°N 2.1024°W | ||||||||||
Azalera | 6 km² | ||||||||||
Garaiera | 240 m | ||||||||||
Distantzia | 24 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 257 (2023) −1 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 42,83 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 53,25 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,23 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 56,6 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 87,1 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -3,36 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,24 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 92,09 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 74,2 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 74.69 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1840 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.larraul.eus |
Izena
aldatuHerriaren izena beti Larraul formarekin aipatu izan da; lehendabiziko aldiz, 1470. urtean.[5]
Etimologia, berriz, ilun samarra da. Badirudi lehen osagaia larre edo lahar dela; eta bigarrena, -aul: ez dirudi ahul adjektiboarekin zerikusirik duenik. Hala, antzeko eran osatuta egon litezke Nafarroa Garaiko ondorengo hiru toponimo hauek: Urraul ibarra eta Oleta Orbaibarko aurkintza (hur [«hurritza»] + -aul), Basaula Ameskoako aurkintza (baso + -aul(a)), eta Eraul Deierriko herria (osagai ezezagun bat + -aul). Hala ere, hipotesia besterik ez da, froga sendorik gabea.[5]
Larraulgo herritarrei larrauldar deritze;[4] eta tabako erretzaile ezizenaz ezagunak dira, Azkuek jaso zuenez.[5]
Geografia
aldatuLarraul Gipuzkoaren barnealdeko herri bat da, eta Aiztondo haranean dago, Tolosaldeko ipar-mendebaldean. Ez dago Bizkaiko itsasoaren ertzetik oso urruti, baina Hernio mendiak (1075 metroko altitudea) eta haren mendilerroak itsasoa ezkutatzen diote. Izan ere, Larraul mendilerro horren hegoaldeko magalen dago, itsas mailatik 225 metro gorago, haranaren hondoan, terraza natural batzuen gainean. Horri esker, nekazaritza izan da bertakoen bizibidea mende askoan. Hostozabalen eta koniferoen basoek hartzen dute Larraulgo lurraldearen zati handi bat.[6]
Udalerri mugakideak
aldatuLarraulek mugakide ditu ipar eta ekialdean Asteasu, hegoaldean Alkiza, eta mendebaldean Errezil (Urola Erdia).
Azpiegiturak
aldatuHistoria
aldatuSortu zenetik, Aiztondoko Alkatetza Nagusiaren kide izan zen, Asteasurekin batera.
1766an Asteasutik bereizi zen, desadostasunen ondorioz, baina 1840ra arte ez zuen alkate eta udalik izan. [13]
Demografia
aldatuGaur egun, Larraulgo biztanleak 250 inguru dira; XX. mendearen bukaeran, ordea, erdia ziren. Izan ere, ordu arte larrauldarrek izandako ekonomia jarduera nagusiak (nekazaritza eta abeltzaintza) nabarmen ahuldu ziren, baina industriak gorantz egin zuen.[14]
1990eko hamarraldian, hainbat etxebizitza eraiki zituzten bertan: horri esker, herriak susperraldia izan duenez, biztanleen erdia baino gehiago 35 urtetik beherakoa da gaur egun. Biztanle kopurua handitzearen ondorioz, hezkuntzarako, aisialdirako eta herri zerbitzuetarako hainbat jarduera antolatu dira berriro Larraulen.[14]
Hala eta guztiz ere, larrauldar gehienek herritik kanpo egiten dute lan, industrian eta zerbitzuetan.[14]
2016an herrian bizi ziren 246 biztanleetatik % 10,98k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 4,47 ziren.[15]
Larraulgo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Ekonomia
aldatu2017an, sektore ekonomikoak honela banatzen ziren: lehen sektorea BEGaren % 4,5 zen; bigarren sektorea, % 5,2; hirugarren sektorea, % 22,4. Eraikuntzan, % 67,9k lan egiten zuen.[15]
Politika
aldatuEgungo Larraulgo Udalbatza 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan erabaki zen. Hauteskundeen ondoren, PSE-EE alderdiko Maite Arana —Santurtzin (Bizkaia) jaioa, 1970ean; Donostian bizi da— hautatu zuten alkate. Izan ere, nahiz eta alderdi horrek 19 boto besterik jaso ez zuen (botoa emateko eskubidea zuten 186 larrauldarren artetik), alderdi horretakoa izan zen Larraulen hauteskunde horietara aurkeztutako hautagai zerrenda bakarra; horrenbestez, PSE-EE alderdikoak dira Larraulgo Udaleko zazpi zinegotziak. Boto emaileak 115 izan ziren; abstentzioa, % 38,17; boto baliogabeak, 1; eta boto zuriak, 95 (% 82,61). PSE-EEkoek nahikoa zuten boto baliodunen % 5 lortzea, alkatetza bereganatzeko; eta boto baliodunen % 18 jaso zituzten.[16][17][18]
Larraulgo udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 7 / 7 |
||||
Datuen iturria: «Udal hauteskundeak 2019 - Larraul», Tolosaldeko ataria.[16] |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLarraulgo euskara[22] gipuzkeraren[23] aldaera bat da; zehazki, erdiguneko gipuzkeraren[24] barnean dagoen Tolosaldeko euskaraz[25] hitz egiten da. Jasotako datuek diotenez, larrauldarren % 92,09 euskaldunak dira, eta euskararen erabilera % 80,06koa da.
Eustaten arabera, 2016an euskaldunak % 88,71 ziren.[15]
Jaiak
aldatu- San Esteban. Abuztuaren 3an.[26]
Ondasun nabariak
aldatu- San Esteban eliza
- Sorarrain baserria: Erdi Aroan sortua, segur aski. Aldapa handiko hegal batean dago, Usarrabi amildegiaren gainean, Sorarrain izeneko auzoan.[27] 2007. urtean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.[28]
- Larraulgo Ekomuseoa (etnografia museoa): nekazaritzaren munduaren isla jasotzen du batez ere. Sarrera doakoa du, eta bisitarako ordua aldez aurretik hitzartu behar da.[29]
Larrauldar ospetsuak
aldatu- Joakin Larrunbide (XVI. mendea), organo jotzailea eta euskal olerkaria.
- Frantzisko Tolosakoa (15??-1601), Tuiko artzapezpikua eta frantziskotar fraidea.
- Jose Antonio Larrunbide Urkidizar (1756-1827), politikaria.
- Alex Tejería (1932-2019), aktibista.
- Bakartxo Tejeria (1971-), abokatua eta politikaria, EAJ alderdikoa, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria.
- Jexux Mari Irazu (1972-), bertsolaria.
- Estitxu Eizagirre (1979-), bertsolaria eta Argia aldizkariko kazetaria eta zuzendaria.
Argazki galeria
aldatu-
San Esteban eliza.
-
Txuringadi errota.
-
Karobia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
- ↑ a b c Salaberri Zaratiegi, Patxi; Zaldua Etxabe, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia. in: Izenak. Euskaltzaindia, 235 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
- ↑ «Larraul: Non dagoen» www.larraulgoekomuseoa.com (Larraulgo Ekomuseoa) (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Liburutegia» Larraul (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «KZgunea» Larraul (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Udalaren zerbitzuak» Larraul (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Larraul» Gipuzkoako Eskola Txikiak eskola, herri eta auzo txikiak bizirik! (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Ekomuseoa» Larraul (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Larraulgo Ekomuseoa. Zatoz Larraulgo ingurune eder, natural eta kulturalaz gozatzera» www.larraulgoekomuseoa.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Historia» Larraul (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ a b c «Larraul: Herria eta jarduerak» www.larraulgoekomuseoa.com (Larraulgo Ekomuseoa) (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b c «Web Eustat. Larraulko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ a b «Udal hauteskundeak 2019 - Larraul» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Larraul sozialista» Tolosaldeko ataria 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ Goenaga Lizaso, Eider. «Maite Arana, Larraulgo alkatea: “Dena uste baino errazago joan da”» Gipuzkoako Hitza 2019-08-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Urkola Sorozabal, Mikaela - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Herriko festak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Larraul - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- ↑ «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- ↑ «Larraulgo jaiak» Larraul (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ «Larraulgo (Gipuzkoa) Sorarrain baserria, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da» www.euskadi.eus (Euskal Kultura Ondarearen Zentroko berriak eta azken ordukoak) (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «AGINDUA, 2007ko martxoaren 16koa, Kultura sailburuarena, Larraulgo (Gipuzkoa) Sorarrain baserria, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena» (PDF) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 2007ko apirilak 24, asteartea (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Larraulgo Ekomuseoa» www.larraulgoekomuseoa.com (Larraulgo Ekomuseoaren webgunea) (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |