Ireki menu nagusia
Artikulu hau Inaxiomari Atxukarro buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atxukarro (argipena)».
Inazio Mari Atxukarro
Inazio Mari Atxukarro
Atxukarroren pasadizoak eta ipuin barregarriak oso ezagunak egin ziren 1960ko hamarkadan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Inazio Mari Atxukarro
Ezizena Inaxiomari Atxukarro
Jaio 1912ko abuztuaren 26a
Euskal Herria Errezil, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1987ko abuztuaren 27a
Euskal Herria Tolosa, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Inazio Mari Atxukarro[1]Inaxio Mari edo Inaxiomari izenaz ere agertu ohi da— (Errezil, Gipuzkoa, 1912 - Tolosa, Gipuzkoa, 1987) euskal esataria, ipuin- eta pasadizo-kontalaria eta umorista izan zen.

BiografiaAldatu

1912an Errezilgo Exkerrania baserrian jaio zen. 1918an, gripe izurritea zela, aita, Axintxio Atxukarro, hil zitzaion. Familia, sei seme-alaba eta ama, egoera larrian gelditu zen orduan. Aurrera ateratzeko amak etxez etxe laguntzen zuen, bereziki jostunaren lanetan. 1960ko hamarkadan Segura Irratian eta Loiolako Herri Irratian kolaboratzaile gisa aritu zen. Zegaman aintzinako objetuen museo txiki bat ireki zuen baina zoritxarrez bera hil ondoren itxi egin zen. Pasadizo umoretsuen kontalaria, Gipuzkoan ospe handia lortu zuen urte horietan. Bertsolari txapelketetan sarritan gaijartzaile bezala aritu zen ere bai. Urte gogor haietan euskalzaletasunaren erreferente bat izan zen. Tolosako Yurramendi egoitzan hil zen , 1987ko abuztuaren 27an.[2]

Iritzi kritikoaAldatu

Atxukarro ahozko literaturaren egilea izan zen. Bere kontuak irratien bidez edo zuzeneko kontaketetan zabaldu ziren. Normalean, pasadizu umoretsuak eta ironikoak kontatzen zituen, askotan bere biografian oinarritutakoak. Haren umorea erraza da, intentzio txar gabekoa, baserritar munduarekin erabat lotuta. Hizkuntza ere oso herrikoia erabiltzen zuen: Goierriko gipuzkera. Literatura aldetik errekurtsoz aberatsa zen erabat bere hizkera: onomatopeiak, atsotitzak, hitz jokoak maisuki erabiltzen jakin zuen.[3]

Atxukarroren lanakAldatu

 
Atxukarrok bere oroimenak liburu batean bildu zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Felix Ibargutxi Otermin: «Inazio Mari Atxukarro», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b Juan Luis Zabala, Berrian, 2012-11-20.
  3. Juan Mari Lekuona: «Aurkezpen bat egin asmoz», Irriparrezko printzak liburuan.

BibliografiaAldatu

  • Juan Luis Zabala: "Inaziomari Atxukarroren Irriparrezko printzak berrargitatu du Auspoak", Berria, 2012ko azaroaren 20, 34.or.

Kanpo loturakAldatu