Artzalluzonuzkoa baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Errezilen
Artzalluzonuzkoa
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Errezil
Lua errorea:Modulu:Kokapen_mapa:539: "ES-SS

<-- Kokapen mapa -->" ez da baliozko izena kokapen maparen definiziorako.

Ezaugarriak
Garaia XVI. mendea
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2010eko abenduaren 16a

Artzalluzonuzkoa Errezilen (Gipuzkoan) dagoen baserria da, XVI. mendean eraikia.

2010eko abenduaren 16an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Ezaugarriak aldatu

Familia bakarreko baserria da, planta angeluzuzenekoa (21 m. zabal eta 16 m. sakon). Bi solairu eta ganbara ditu, baita soto txiki bat ere, lurzoruaren desnibela aprobetxatzen duena. Bi isurkiko estalkia, artisauzko teilaz estalia, ekialdeko fatxada nagusiaren planoari elkarzut dagoen goihabearekin. Murru perimetralak landu gabeko harriz eginak ditu, morteroz zarpiatuta eta kareztatzearen hondarrak dituzte.

Fatxada nagusiak sartzeko bi bao ditu, bat erdian, orri zatituarekin, etxebizitzara sartzeko, eta beste bat eskuinean, ukuilura sartzeko. Fatxadaren ezker aldean, baxuago, beste bao bat dago, erdisotora sartzeko. Eskuinaldera, berriz, lurrezko arrapala bat dago, landu gabeko harrizko zenbait murruk eutsitakoa. Arrapalatik, orri biko atetzar bat igarota, zuzenean sartzen da lehenengo solairura. Fatxadan zortzi leiho, sarbideko baoak eta egurrezko karga-habeak ditu. Goiko aldea irekita dago.

Hegoaldeko fatxadan, murruari atxikitako terraza bat dago, beheko solairuan. Albo bakoitzean lurrez eta landu gabeko harri sekoz eginiko arrapala bana dago, eta horietatik sartzen da terrazara. Etxebizitzarako sarbidea egurrezko karga-bao batetik egiten da; bi orriko ate batek ixten du baoa. Fatxadan tamaina desberdinetako zazpi leiho ikus daitezke, dimentsio desberdinetakoak, egurrezko leihoburuekin. Horrez gain, badago egurrezko armazoia, landu gabeko harriz betea, lehenengo solairutik estalkiperaino heltzen dena.

Atzeko ekialdeko fatxadan, beheko solairuan, leiho-bao bat dauka, egurrezko leihoburua duena, eta beste bi, harlanduz hesituta; horietako bat itsututa dago. Bi eranskinek estaltzen dute fatxadaren zati bat. Ezkerreko eranskinean ogi-labe bat dago. Landu gabeko harriz egina da, eta teilazko estalkiak babestua. Ezkerreko eranskinak, fatxadaren erdian kokatuta, bi solairu eta sarbideko bi bao ditu, egurrezko ateburuak eta horma-atal bakarreko estalkia dutenak. Eranskin horrek, lehenengo solairuan, sagardo-dolare bat dauka, burdinazko torlojua duena. Lehenengo solairura lurrez eta landu gabeko harriz egindako arrapala batetik ere sartzen da, bi orriko atetzar batetik. Goiko aldea (hastiala) irekita dauka. Iparraldeko fatxadak ez du hutsarterik.

Baserriko barruko egitura pieza bakarreko zutabeetan bermatzen da, estalkiraino heltzen diren harrizko eserlekuetan. Zutabe bi garai gotikoko dolare bateko berniak dira. Orobat, zenbait sobigain eta azpileko oholtzen zati bat dauka. Zutabeek -aho-ziriz eta enara-buztanez mihiztatuta eta habe eta besoekin- solairuen arteko forjatua jasaten dute eta estalkiari eusten diote. Petralek, gapirioek eta enlatatuek osatzen dute estalkia. Beheko solairuko zolataren zati handi bat harlauza handiz eginda dago. Barruan su zentraleko sutondo bat dauka, tximiniarik gabe; haren ondoan gaur egungo sukaldea egin zen, baita zenbait itxitura beheko solairuan, oholtza mihiztatuz, eta hurrondoz gurutzatua, lastategi-ganbaran.

XVI. mendearen hasieran eraiki zen Artzalluzonuzkoa. Jatorrizko egitura perimetrala egurrezkoa zen. XVIII. mendean eraberritu zenean, gaur egungo landu gabeko harrizko murruak ezarri zizkioten. Jatorrizko barruko armadura, berriz, ez zuten aldatu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu