Eliza kolumnarioak Euskal Herrian

Baskongadetako eliza gotikoa edo Areto‑eliza izena ere eman izan zaie, Eliza kolumnario bi habearte edo gehiago dituzten eta barruan gangei eusten diten zutabe sistema bat duten elizei deitzen zaie. Euskal Herrian dagoen kopuruagatik eta bere estilo jakinagatik, ar­kitek­turako historialarien arreta merezi izan du. Otto Schubert-en arabera, “Hallenkirchen” hauei buruz ari dela, “euskal probin­tzietan” garaiera bereko hiru habearte duen eliza-mota honek izan zuen garapen berezia az­pimarra­tzea oso esangura­tsua da.[1]

Azkoitiko Andre Maria elizaren barrualdea


Ezaugarriak aldatu

Beren tradizioei atxikirik, XVI. mendeko euskal harginek nahiago zuten eurek ikasi zuten estal­garri-mota gotikori eustea; baina estal­ki horiei eusteko estilo berri bateko osagaiak onar­tzen hasi ziren, errenazimentukoak alegia, mendearen bigarren herenean Espainian zehar zabal­duz zena: zutabe handiak pilare gotikoa ordez­ka­tu zuen. Honek Eliza horien itxura formalean al­daketa ikusgarri bat eragin zuen: espazioa batera­tzea. Eliza hauetan sarreratik bertatik, begirada bakar batek barruko espazioaren zabalera handia bar­neratzen du, soila, xaloa, apaingarririk gabea ageri dena eta begiradak aurrez aurre, pilare gotikoen ordez jarri dituzten harriz­ko euskarri zilindro-formako bakarrekin egiten du topo, gainetik palmondo erral­doien moduan, itxura harrigarriko gangetako ar­kuak sor­tzen direlarik.

Hasieran, kapitelik gabeko fusteetatik sor­tzen dira gangetako ar­ku hauek, ez baita frogatuko dituen ezer ikusten, Gasteiz­ko San Bizenten gerta­tzen dena bera. Gero izar-gangen jaio­tzak eusten dituzten txertaketen konplexutasunetik saihestu nahirik, kapitel sasiklasikoak lan­du ziren: doriko, joniko edo toskanoa.

Ondorioz, eliza mota berriak ondorengo ezaugarriak ditu:

  • Hiru habearte, erdikoa normalean alboetakoak baino zabalagoa den abside bat duela.
  • Garaiera berekoak dira hiru habearteak.
  • Gangen zama barruko euskarri ikaragarrietara eta normalean harlandu gogor eta ongi landuz prestatu eta barruko al­detik hormari itsa­tsitako pilarez sendotuak eta ba­tzuetan kanpotik mailakatuak diren kontrahormez indarturik dauden hormetara jausten da.
  • Gangak gotikoak izanik eta berauek sostenga­tzen dituzten zutabe altuak, berriz, leunak, kapitelen abakoetan edo fustearen jarraipen soilean har­tzen du atseden guru­tzeriak.
  • Izar-gangen itxurakoak izan ohi dira gangak, askotan lotura eta era desberdinetako konkorrak dituztenak, ar­kuen nerbioak apain­tzen dituztelarik.
  • Ganga gotikoak XVII. eta XVIII. mendeetan beste ganga trenkatu ba­tzuez ordez­katu zituzten, sare itxurako nerbioek kasetoiak osa­tzen zituztelarik.

Horrek guztiak hu­tsune harrigarri eta itzela sor­tzen lagun­du zuen, argi gris batez, nahikoa baina diskretuki argitu daitekeen eremua, gotiko klasikoko argi koloredun eta Errenazimentuko argi gardenarekin kontrajarriz.

Estiloen arteko eztabaida aldatu

Eliza hauetan gotikotik habearteen altuera eta gangetako guru­tzadura besterik ez da gera­tzen. Zilegi da, beraz, eliza hauek gotikoak ala errenazimentukoak bezala kontutan hartu eta sail­katuak izan behar ote diren gal­detzea.

Juan Apaolazaren arabera, hobe da errenazimentua hautatzea eta hala izenda­tzea, ar­kitek­tura gotikoaren oinarrizko iriz­pideak al­de batera uzten baitira[2]:

  • Gotikoko egitura artikulatuaren iriz­pidea, egitura bateratuak ordez­katu zuen;
  • Arbotanteen bidez zama guztietatik hormak arinduz garden bilakatu eta kristal bihur­tzeko iriz­pidea ere ez zen errespeta­tu, zeren eta hormak hemen, erromanikoan bezala, euskarritako osagai bilaka­tu ziren berriz eta ez ziren itxitura soila.

Argiztapena aldatu

Gotikoan hainbeste ardura­tzen zituen argitasunaren auzia egoki asko konpon zitekeen, izan ere leihateak altura bereko alboetako habearteetan zehar zuzenean habearte nagusira ireki­tzen baitira, giro garden bat sor­tzeko behar adinako altuera duten baoak irekiz.

Baina egia da Euskal Herrian argitasuna nabarmen samar neur­tzen dela, izan ere bao gu­txi eta txikiak ireki­tzen baitziren, honetan klimaren bal­din­tzak eragile ziren, zalan­tzarik gabe, Martin eta Pedro Armentiako maisuek Az­peitiko Soreasuko San Sebastian parrokiarako beren diseinua aur­keztean sinatu zuten ida­tzian ziurta­tzen den bezala: “iparral­detik bost leiho egitea komeni da... sei horma‑bularren artean, erlai­tzaren gainean... uraren eta haizearen haserreak ugariak direla eta beste leihoen beharrik gabe, eta ez lirateke aski beirateak eta beste tresnarik ere... eta abar”.[3]

Jatorria aldatu

Gotikoari dagokion kapituluan ikusi dugu zein­tzuk izan ziren XII. eta XIII. mendeko europar eraiki­tzaileek gurutze-ganga asma­tzera eraman zituzten arrazoiak eta ondorioz estilo berri bat nola sortu zen. Euskal Herrian, XII. eta XIII. mendeetan hiribil­duen eraikun­tzak, Europako beste herrial­deetan sortu zituenen antzekoak ziren, eta delako arazoak gotiko estiloaren sistema berriaren bitartez konpondu ziren.

Gotikoa atzerapenarekin sartu zen Euskal Herrian, XIV. mendearen erdial­dean, hain zuzen. Mende honen bigarren erdian eta XV.aren hasieran, etengabeko haz­kundean ari zen populazio baten­tzat sagaratuak ziren tokietan eraikun­tza gero eta premiaz­koagoa zenean, aurreko orrietan aipatu ditugun hiru habeartetako eliza ba­tzuk al­txa­tzen hasi ziren astiro-astiro:

- Gasteizen, Santa Maria eta San Pedro.

- Bizkaian, Santiago katedrala eta San Anton parrokia, eta Lekeitio eta Ger­nikakoak.

- Gipuz­koan, Getariako San Salbatore, Oñatiko San Migel, besteak beste.

Beste toki batzuetan ere eraiki zituztela lehen eliza erromanikoak ordez­katuz, nahiz eta eliza erromanikoetatik zuzenean XVI. eta XVII. mendeetako beste irtenbideetara pasa zirenen kasuak ere falta ez diren. Dokumentuetatik dakigu XVI. mendean eraiki ziren ia eliza kolumnario guztiak, guztiz gotikoak ziren beste ba­tzuen lekuan al­txa zituztela.

Eliza hauen egitura eta formak iradoki zituen arrazoirik erabakigarriena zein izan zen ez dago erabat argi. Batetik, gotiko klasikoaren berez­ko espazioaren zatiketa eragozteko joera zuen estetika eta erlijio-al­darte berezi gisa izenda dezakegun borondatea izan al zatekeen, eta bestetik, Chueca Goitiak jada esana zuen moduan “arbotanteen erabilera eska­tzen zuen eta okerturik amai­tzen duten pilareetan zama eszentrikoak sor­tzen zituen altura ezberdinetako bul­tzaden arazo estatiko zaila” konpondu nahia edo arrazoi teknikoagoak egon zitezkeen.

Hor­txe dago gertaera: XVI. mendean zehar katedraletako elizgizonei, kon­tzejuei, nagusiei eta fededunei beraien parrokia‑elizak modu oso berezi batean zabaltzera eta handitzera eragin zien eraiki­tzeko gogo handi baten leher­keta moduko zerbait izan zen. Gogo honek kantauriar kostal­dean zutik gel­di­tzen ziren eliza erromaniko ia guztien eta neurri txikiko gotiko ba­tzuen desagerpena eragin zuen.

Eliza kolumnario nabarmenenak aldatu

Hauek dira herrialdez herrialde, Euskal Herriko eliza kolumnario nabarmenenak.

Araba aldatu

Gasteiz­ko San Bizente Martiria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «San Bizente eliza (Gasteiz)»
 

Euskal Herrian eliza kolumnarioen lehen adibidea da. 1484 eta XVI. mende hasiera bitartean eraiki zen Gasteiz­ko San Bizente eliza. Eta ia bakarra dela ere gehi­tu behar da, zeren eta ez bai­tzen errotu eliza mota hau Arabako lurral­dean.

Diseinugilea nor zen ez da agertu. Kareharriz­ko eraikina da, 32’69 m x 22’60 m-ko oinplano angeluzuzen baten gainean, 16 m-ko garaiera duena. Handitasun sentipen orokor bat ematen duen neurri handiko harlanduen teknikaz eder­ki landutakoa da.

Guru­tzadura bakuneko gangak zuzenean txerta­tzen dira, kapitelik gabe, 2’50 m-ko diametroa duten zor­tzi zutabe lirainetan, hauek oraindik ere gizenago diren beste atzeko koruari eusten dioten birekin kontrasta­tzen dutelarik; izan ere, lodiera hau (10’50 m zir­kunferen­tziak) lehenagotik zeuden bi zutabeak erdiraino harriz estal­tzean iri­tsi zuten. Zor­tzi euskarriak palmera moduan eta hormetako hamabi men­tsulen gainean oinarri­tzen diren ojiba-ar­kuetan ireki­tzen dira. Gangako ar­kuetan irudiz eta armarriez apainduriko 54 gil­tzarri biribil daude.

Elizaren eraikun­tza data baino dezentez beranduago, alboetan edo hormei itsa­tsirik al­dare, irudi eta hilarridun kapera ba­tzuk sortuz joan ziren. Bi gorpu­tzetako dorre lirain bat eraiki zen XIX. mendean eta orain­tsu berriz kanpoko aterpe bat eran­tsi zaio desagertutako San Fran­tzisko komentuko ar­kuak aprobe­txatuz.

Esan bezala, eliza mota hau ez zen errotu Arabako lurral­dean. Gesal­tzan besterik ez zen azal­du berriro; hemen ikus dezakegu Villaconeseko Santa Mariaren eliza zaharra (XVI. mendea), bere oinplano angeluzuzena, guru­tzaduraz estalitako bere hiru habearteak eta poligonoz­ko absidea dituela.

Gipuz­koa aldatu

Errenteriako Jasokundea aldatu

 

Gipuz­koan, altuera bereko hiru habearteen gainean ganga gotiko ba­tzuk zutabe klasikoekin batera­tzea burutu zuen probin­tziako lehena da Errenterian aur­ki dezakegun Jasokundeko parrokiak; eta edonola ere, Eliza berean gotikotik Errenazimenturako al­daketa nola egin zen adierazten duen adibide da.

Eraikun­tza 1523an hasia da, nerbio-ganga gotikoak bil­tzen dituen baketa handiak gorde­tzen dituen kapera nagusiko pilareak orduan eraikiak direlarik. Nahiz eta XVIII. mendean Bentura Rodriguezek Kapera Nagusia erabat eral­datu, hiru mende lehenago, 1542an, lanen zuzendari­tza Francisco Marrukizak hartu zuen. Ziur asko estilo berri al­derako urrats erabaki­tzailea eman zuena bera izan zen, alboetako habearteak nagusiaren altura berera igo­tzea erabakiz eta estal­kia eu­tsi ahal izateko zutabe dorikoak jarriz: gotiko al­dian normalean erabil­tzen zirenak baino konplexuagoak diren gangak, baina XVI. mende aurreratuko urte hauei dagoz­kienak baino xumeagoak.[4]

Domingo Aranzal­de arduratu zen 1557an hasi eta 1571ra arte bukatuko ez diren lanaren jarraipenaz. Marrukiza eta Aranzal­dek eta ondorengo guztiek, al­daketa bar­neratuz, emai­tza honek momentu historikoaren eskakizun espiritual eta erabilgarriei eran­tzuten ziola oso sine­tsita egon behar zuten, zeren eta dudarik gabe elizaren egitura eta formetan sar­tzen zituzten inkoheren­tziak sentituko zituzten, gaur egun elizak dituen zor­tzi euskarrietatik –lau al­de bakoi­tzean– presbiteriotik gertuen daudenak pilare gotikoen itxura gorde­tzen baitute ordutik.

Bergarako San Pedro eliza aldatu

Gure maisuek XVI. mendean garapen horren eta sor­tzeko askatasunaren beste adibidea Bergarako San Pedro elizan aur­ki dezakegu. Bazen 1348an ere ziur asko gotikoa izango zen eliza bat, 1527an beste berri bat eraiki­tzea erabaki zenean.

Lanaren tratua egun haietan Oñati eta Azpeitian al­di berean ziharduen Pedro Lizarazu maisuari egin zi­tzaion. Dudarik gabe, berari zor zaiona da kapera nagusiaren zatian ganga gotikoaren abiapuntua. Eliza honi zabalera handi bat eman nahi zi­tzaion, baina gotiko klasikoaren kanonetatik irten gabe. Nolanahi ere, gangaren nerbioek, logikoki, eska­kizun zuten euskarria gangako nerbioei dagoz­kien baketa handiak dituen pilare bat izatea, kasu honetan biribila. Kapera nagusia besterik ez zen eraiki 1545erako. Ziur asko esparruaren zabaltasun handia jadanik erabakia zegoen, habearteen zabaleran kontraste ikusgarria zuelarik: habearte nagusiak 13’35 m neur­tzen ditu eta alboetakoek 4’60 m; habearteko luzerak, 9’75 m eta zutabeen diametroa berriz 1’68 m-koa da.

Urteak igaro eta 1569an Pedro Ibarra ardura­tu zen lanez. Bakarren batek eraikin moder­no bat nahi zela aginduko zion eta ar­kitek­toak erromatarren erara eraiki­tzea erabaki zuen. Emai­tza gaur egun oraindik begi bistan dago: lau zutabe klasiko jarri ziren –al­de bakoi­tzeko bina–; baina presbiteriotik gertueneko bietan gangaren nerbioei dagoz­kien baketa handiak manten­du ziren. Aldiz, atzeko korutik gertuen dauden bi zutabeak lauak dira.

Pedro Ibarrak 1569an bukatu gabea zuen lana eta bere seme Pedro Martinez Ibarrak eman zion jarraipena.

Lanak luze joan ziren, atzeko euskarriak ahulak zirela konturatu zirelarik. Anaia Migel Aranburuk XVII. mende hasieran, aipatutako euskarriak aztertu ondoren eman zuen informean, ahol­ku bat eman zuen “toskanar oinarri bat eman ziezaietela”. Argi dago XVI. mende amaiera al­dera zutabe klasikoetan oinarrituz eraiki­tzera behartu egiten zutela. Eta, hain justu, korutik gertu dauden az­ken bi ostikoek kapitel klasikoak dituzte.


Bergarako Santa Marina aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Santa Marina eliza (Bergara)»

Anaia Migel Aranburu bera izan zen Bergaran bertako San Pedro elizaren garaikidea izan zen Santa Marinako eliza azter­tzeaz arduratu zena.

Al­di berean, Az­koitiko elizaz ardura­tzen zen Andres Leturiondo maisuaren zuzendari­tzapean hasia zen 1542an. Santa Marinako lanak, San Pedrokoak bezala, luzatuz joan ziren eta beste maisu ba­tzuekin jarraitu behar izan zuten: Pedro Estibururekin (1552‑1559), Pascual Iturrizarekin (1559‑1563) lehenago Eibar­ko lantegia zuzendu zuen, Joan Emasabelekin (1563‑1575), Gaspar Balzola (1575-1581) eta beste ba­tzuekin. Az­ken txanpa Her­nando Loidiren zuzendari­tzapean egin zen, 1607an bukatuz, data hau delarik lan guztia anaia Migel Aranburuk gainbegiraturikoa.

Hala ere, 40 urte beranduago (1648) Madrilgo mezenas bati lanen konpon­ketarako diru lagun­tza eska­tzen zi­tzaion, “eliza itxi zeneko zureria eta oholak kaltetuak eta ustel­duak bai­tzeuden baldintza klimatikoen eraginez”.[5]

Santa Marinaren elizak altura bereko hiru habearte ditu, diametroz 1’68 m-ko zutabeak dituena, atikadun oinarri baten gainean eta kapitel doriko batekin koroatuak daudelarik. Habearte nagusiak 10 m neur­tzen du eta alboetakoek, 5’45 m, eta distan­tzia hau bera dute habearteek. Atzeko koruak ostiko sendo eta ar­ku burudunek eu­tsitako hiru habearteak har­tzen ditu bere baitan. Kanpoal­dean, eraikina prismaz­ko kontrahorma indar­tsuetan itsa­tsia dago eta hego-mendebal­de eta ipar-ekial­dean, berriz, bi ar­kupetan kokatua.


Az­koitiko Santa Maria aldatu

Az­koitiko hiribil­duak, aurreko mendeetatik, bazuen eliza ba, Antigua edo Bal­dako Andre Maria izenekoa. Eliza berri bat eraiki­tzea erabaki zen 1528 al­dera: gaur egungo Santa Mariaren parrokia‑eliza dena.

Planoak 1528an diseina­tu ziren. Honetaz hiru maisu arduratu ziren: jadanik aipaturiko Pedro Lizerazu, Pedro Alzega, Soreasuko San Sebastian elizan ere lan egin zuena, Az­peitian, eta San Joan Arteaga delako bat, inondik ere 1512 inguruan Calahorran Santiagoren kapera nagusiaz ardura­tu zena.

Badirudi 1540‑1547 urte bitartean lanez Pascual Arrandolaza arduratu zela. Bera hil­tzean hainbat ar­kitek­tok esku hartu zuten, 1559an, lana Bergarako Santa Marinarako planoak eman zituen Andres Leturiondoren eskuetan gel­ditu zen arte. Lana 1564an bukatu­tzat eman zen. Eliza berriak sute bat jasan zuen urte gu­txi ba­tzuk beranduago eta ondorengo urteetan berritu beharra izan zen.

Altura bereko hiru habearteko areto oinplanokoa da, aipamena egiten ari garen eliza mota hauen kanonei dagokienez. Harroin atikadun eta zokalo prismatikoen gaineko kapitel dorikoko zor­tzi zutabe zilindriko handik eusten dute sabaia.

Euskarrien garaiera 14 m-koa da. Kapitelen gainetik ar­kuak tarte jakin batetik irteten dira. Zabaleran 9’82 m-koa den habearte nagusiko gangak pe­txina gaineko kupuladunak dira; alboetako habeartetakoak (5’52 m-koak) ar­ku apaldukoak dira eta bertara kapera ba­tzuk ireki­tzen dira. Koru garai batek Elizaren zabalera osoa har­tzen du, hiru ar­ku beheratuko aurreal­de batean oinarriturik. Zor­tzi zutabeez gain hormari itsa­tsitako zir­kuluerdi-formako ebakidura duten ostikoek eta angeluzuzeneko ebakidurako kanpoko kontrahormek lagun­tzen diote gangari eusten.

Logikoa dirudi, Mª Asunción Arrazolak uste duen bezala, Errenazimentu al­derako itzu­lia Leturiondo maisuak eman zuela pen­tsa­tzea, izan ere Bergarako Santa Marinan ere bera izan bai­tzen Gotikotik estilo berrirako trantsizioa erabaki zuena.


Az­peitiko Soreasuko San Sebastian aldatu

Sakontzeko, irakurri: « Soreasuko San Sebastian eliza»

Az­koitiko elizaren garaikidea da Az­peitiko Soreasuko San Sebastian parrokia berria. Hemen ere bada 1534an Pedro Alzegari agindu zi­tzaion elizako lanen berreraikun­tza baten hasieraren berri ematen duen dokumenturik. Hainbat maisu etorri ziren bata bestearen segidan, lan honetaz 1541ean Domingo Olozaga arduratu zen arte; honek ordea, Her­naniko elizarekin kontratu bat sinatu ostean 1545ean Az­peitiarekiko bere konpromisoak bertan behera utzi zituelarik. Hasitako lanen gel­dotasunak Udala bilera garran­tzi­tsu bat egitera behar­tu zuen 1568ko urriaren 7an, bertan, egina zegoen eraikinaren zati bat aprobe­txatuz eliza berri baten eraiki­tzeko erabakita. Iruñeko Go­tzainaren onespena lortu zuen eta lan berria Pedro eta Martin Armendiako hargin maisuei agindu zitzaien. Hauen hautatzean, 1570eko urrian, elizak habearte bakarra ala hiru izango dituen erabaki­tzeko uzten da. Egia esan Iruñeko Go­tzain Don Diego Ramirezen ideia izan zen, Az­peitira 1568an eginiko bisitaren ondoren ahol­ku hau eman zuena, eliza berrian “diseinuaren arabera hiru habeartetakoa egitea, eta ez zedila habearte bakarrekoa egin sortu zitez­keen arazoak zirela eta, eta oinarritu behar zireneko pilareak biribilak izan zitezela eta errematean jar­tzen ziren diseinu eta aginduekin bat etor zitezela”.[6]

Haiek berak dira 1571ko urriaren 2an Udalaren onarpena eskuratzeko aur­kezten duten diseinu xehean zehazten dutenak: “hiru habeartetako eliza, habearte bakarrekoa baino hobea da, bai betikotasunerako nahiz horrelako eraikin baten osperako eta inongo norbanakoren kalterik gabe, gainera erabilgarri eta mesedegarriagoa da norbanakoaren­tzat zein orokorrerako, zeren eta pilare toralak txikiagoak egingo dira eta bi pilare-erdiak kendu eta burual­deko hormara gerturatuko dira, eta hori dela eta burual­dea itzal handikoa eta zabala gel­dituko da eta delako elizak lehenagokotik duen horretako zabalera eta luzera berean gel­dituko da, eta abar.”

Aizarnan, Zestoan, Deban eta Seguran esku hartu zuen Martin Armendia Errezilgoa maisu oso preziatuak berak erabaki zuen eta altura bereko hiru habeartetako eliza baten diseinua aur­keztu zuen, elizaren neurriak, luzeran, zabaleran eta altueran zehaztuz eta euskarri zilindrikoetan burual­dearen ondoan zeuden “bi pilare-erdien” eral­daketa, eraikin osoan zehar geroago eraiki behar­ko zirenak guztira zor­tzi zutabe doriko zoragarri nolakoak izango ziren erabakirik.

Proiek­tu hau gauzaturik ez zen berehalakoan ikusi. Lan honen aurrean bata bestearen segidan hainbat hargin aritu ziren (Migel Bolivar­koa, Joan Apoitakoa, Pedro Mendiolakoa) eta hauek, Armendiaren diseinua gauzatuz joan ziren, ez ordea auzi haserrekorrik gabe, eta hauei zor zaiena da ziur asko gangen eraikun­tza; berau XVII. mendera arte amaitu ez zen lan luzea izan zen.

Habearte nagusiak 8’30 m-ko zabalera du eta alboetakoek 4’50 m-koa, habearteak 6’45 m-ko luzerarekin, presbiteriotik gertuen daudenak izan ezik, 10’90 m neur­tzen baitute. Absidea poligonala da; eta elizaren oinetan Az­koitikoaren an­tzekoa den korua eraiki zen.


Eibar­ko San Andres eliza aldatu

Sakontzeko, irakurri: «San Andres eliza (Eibar)»

Eliza kolumnario mota honen jaio­tza eta garapenean kasu berezi eta irakasgarria da Eibar­ko San Andres. Etengabeko haz­­kunde demografikoak (1551n 250 biztanle bazituen) Eibar­ko “elizateko” Kon­tzejua elizaren handitzearen beharra proposa­tzera behartua zegoen 1499an, bere zain­tza “elizaren harremanak eraman izan eta eramaten dituen” Olasotarren etxeko jaunaren eskumenean zegoelarik.

Elizaren eraikun­tzarako, hiribil­duak Jaunari (on Joan López Ganboakoaren Ahaide Nagusiari) honako hau eska­tzen dio: “que dexe a la dicha yglesia para ello las dos tercias partes de los dichos diezmos que son menester; el cual dis que non lo ha querido nin quiere faser, poniendo a ello sus escusas e dilaciones yndebidas”.[7] Auzia Errege Kon­tzejura eraman zen eta az­kenean jaun-zaindariak etsi egin behar izan zuen. Baina, gaia eliztarrek nahi baino gehiago luzatu zen eta lokalaren estutasunean jarraitu behar izan zuten, aspal­ditik Kon­tzejua bil­tzen zeneko ar­kupearen mol­daketa batez baliaturik.

Deba Behereko hainbat elizetan parte hartu zuen eta jatorriz Mutrikuarra zen Pascual Iturriza maisuaren zuzendari­tzapean jarri ziren lanak, 1538‑1540ean hasi ziren arte. Eta nahiz eta “Maese Pascual tenía en su compañía cinco o seys hombres de su oficio”, 1548an Eibar­ko lana utzi egin zuen alboko Elgoibarren lan egiteko. Lanek jarraitu zuten eta gur­tza bere onera etorri zen, 1558an sinatu bai­tzen, ikusi genuen bezala, erretaula handiaren kontratua Andres Arao­tzekin. Bere seme Joanek 1572an jarraitu zuen eta XVII. mendearen hasierara arte ez zen bukatu lana.

Berezitasunak: Eibar­ko elizak baditu hainbat berezitasun. Horietako bat, ohiko eliza kolumnarioetan ager­tzen ez den guru­tzadurako habeartea izatea; bestea, bere kapitelak estilo ezberdinetakoak direla; ba­tzuk dorikoak dira eta besteak korintioak; hurrengoa eta bereziena, bere norabidea al­datu zi­tzaiola. Eliza beti bezala presbiterioa ekial­dera begira zuela hasi zen eraiki­tzen. Gero, XVII. mendearen hasieran al­deran­tziz­ko norabidea ematea erabaki zen: oraingo burual­dea mendebal­dera dago eta XVII. mendean jada eraikia zegoen. Horregatik kapitel dorikoak (lan­keta zaharrena dutenak) atzeko zutabeetan gel­ditu dira; eta korintiarrak, berrikien eginak direnak, aurreal­dean daude, guru­tzadurarekin batera.

Altura bereko hiru habearteetatik erdikoak zabaleran 8 m neur­tzen ditu eta 4 m alboetakoek. Habearteak neurri ezberdinetakoak dira: guru­tzadurakoak 9 m neur­tzen ditu, ondorengoak, 4’40 m eta koru az­pian (hiru habearteak har­tzen dituena) 6’20 m. Eibar­ko San Andres elizako gangak izar-guru­tzadurak dira, lotura oso konplexuekin, eta edertasun handiko gil­tzarrietan domina handiak dituztenak, bereziki koruko gangetan kokaturikoak, esan dugun bezala, zaharrenak direlarik. Hiru absideak poligonalak dira. Kanpotik ikusirik, nahikoa goian kokaturiko bere leihateak, tran­tseptu guztiz irtena, kontrahorma soilak eta paramentu guztiz la­tzak dituen eliza hau euskal eraikuntza estiloaren paradigma da bere historiako une honetan­txe.


Tolosako Santa Maria aldatu

 
Sakontzeko, irakurri: «Santa Maria eliza (Tolosa)»

Tolosako Santa Maria eliza estilo honetan handienetariko bat da. 1501ean erre zen beste baten ordez zegoen eliza hau, XVI. mendearen bigarren erdian eraiki­tzen hasia (1548) eta XVIII.aren amaieran bukatua; hain justu, 1789ko urriaren 9an Joan Baz­kardoren erretaula ederra iren­tsi zuen beste sute ikaragarri bat nozitu, eta gerora XIX. mendean Silvestre Perezen egitura jarri zen ordez­ko: jaspez­ko bal­dakino baten az­pian al­dare nagusi bat,1820an derrigorrez­koa zen bezala, guztia estilo neoklasiko batean. Jasokundearen koadro bat ere jarri zen, Antonio Zabala bergararrak margoturikoa.

Ziur asko eliza kolumnario honen ar­kitek­to arduraduna Martin Agirre maisua izan zen, lanak 1559tik 1581ra arte berak zuzendu baitzituen; alboko Ibarrako elizaz ere arduratu eta Donostiako San Bisenetakoa ere aztertu zuen urte horietan.

Luzeran 59 m, zabaleran 34 m eta altueran 31 m neur­tzen dituen Tolosako eliza handi horretan ikuslearen arreta erakar­tzen dute segurtasun arrazoiak direla eta 2 metro eta erdiko diametrora iristen diren eta astuntasun eta liraintasunik ezaren inpresioa sor­tzen duten Silvestre Perezen berri­tze lanean gizenduriko sei zutabeek. Altura bereko habearteak izar-itxurako guru­tze-gangaz estalirik daude, habearte nagusian erdi-puntuko ar­kuak eta albokoetan ar­ku zorro­tzak daudelarik. Sei zutabe sendoz gain, karga bota­tzeko balio dute hormei itsa­tsiriko harroin erdiek ere. Erdiko habearteak 11’40 m neur­tzen ditu, eta albokoek 6’63 m, luzeran 10’80 m-ko habearteekin.

Kanpoal­dera, fa­txadak atari ederra bistaratuz, dorreak eta Martin Karrerak (1761-1764) diseinatutako kanpai‑horma airosoak jadanik al­di barrokoan gaudela adierazten du. Baina alboetako hormak guztiz dira soilak “kolumnario” estiloan.

Irungo Junkaleko Andre Maria aldatu

 
Sakontzeko, irakurri: «Junkaleko Andre Mariaren eliza (Irun)»

Irungo zaindaria den Junkaleko Andre Mariak eliza zoragarri bat du, hiribil­du horretan. Ez dakigu zaharraren toki berean dagoen ala tokiz al­datua den. Errenazimentuko beste euskal elizetako bat da, bere eraikun­tza ustekabean luza­tzen dena –kasu honetan ia mende bat– eta, horren ondorioz, hainbat al­ditako eraikun­tza eta hainbat ezaugarri estilistiko dituena. Proiek­tua, edo gu­txienez bukatzeko erabakia 1587tik 1605era arterako ordainketa-eskuti­tzak sina­tzen zituen Domingo Legarra maisuarena da.

Hemen, XVI. mendeko urteetan ongi sarturik egonagatik, az­kenean gotikoa hasten da, Joan Baz­kardoren erretaula bat (1647) jarri zeneko presbiterioko pilareek erakusten dutenez. Eliza kolumnarioen artean az­ken hau ezohikoa da, erdiko bi tarteetan baino ez dituelako hiru habearte berdin, presbiterio eta koruko zatia habearte bakar batekoak baitira. Nahikoa ditu, beraz, bi zutabe guru­tze-gangari eusteko al­de bakoi­tzean (1’65 m-ko diametrodunak); presbiteriokoa mendearen az­kenal­dian eman ohi zena oso korapila­tsua da. Harriz­ko ganga hauek indarra gal­du zutenez, zementuz­ko gangez ordez­katu ziren XX. mendearen hasieran. Eliza mota honetako erdiko habearte zabalenetako batek, 14’50 m neur­tzen ditu; eta alboetakoek 4’60 m, habearteak, berriz, 9’17 m-koak dira.

Kanpoal­dean, irten samarrak diren kontrahormak ikusten dira. Idi-begiak XVII. mendea oso aurreratuan ireki ziren, beirateak jarri zireneko leiho ba­tzuk, halaber.

Zumarragako Santa Maria aldatu

 

Menditik lautadara jaisteko eskatu zuten, 1565ean, bertako bizilagunek, gaur egun “Antigua”, “ermiten katedrala” deritzon parrokia. Zaindari-jendearen al­detik aur­ka azal­du ziren. Baina az­kenean, bizilagunen al­de eba­tzi zen auzia. Ordurako, haz­­kunde demografikoak gur­tzarako toki berri eta zabalak eska­tzen zituen toki haietan eraiki­tzeko modu berria ezar­tzen hasi ziren.

Lanak 1578an hasi ziren eta Santutu Arresti eta San Joan Altuna maisuei eman zi­tzaiz­kien. Honen herio­tzan Joan Agirrek hartu zuen bere lekua (1600); baina honen lanak ez ziren apaizgoaren eta Kon­tzejuaren gustukoak izan eta, auzi luzeetan hasita, elizaren amaiera hamar­kada luzez atzera­tu zen. Horrek guztiak ez zuen erago­tzi sei euskarri biribileko harroin atikadunak, ekinoetan arrabak dituzten kapitel dorikoak eta bar­nean bal­koi jarraikia duen altura bereko hiru habeartetako eliza eder eta zabal bat egiteko. Erdiko habearteak 7’20 m neur­tzen ditu, alboetakoek 5’35 m, eta habearteek 5’60 m.

Debako Santa Maria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Santa Maria eliza (Deba)»

Debako Santa Maria eliza, jatorri gotikoa duen Gipuz­koako beste eliza handienetako bat da. Bazen XIV. mendeko eliza bat, sarrerako ar­kupea egiteko defen­tsako gaztelu zahar baten dorrea aprobe­txatu zuena. XVI. mendeko eraikin berriaren­tzat Joan Arostegi maisuaren diseinua jarraitu zen, Gorosabelek dioenez, eta 1629an Joan Martinez Olaetak amaitu zuen.

Jada 1554rako lan garran­tzi­tsuak eginak ziren. Aurreko eraikin al­diko hormak gordeta, aurreko horma‑bular gotikoak zor­tzi zutabe klasiko handiz ordez­katu ziren, alboetako habearteak erdikoaren altuera berera igoz. Az­piko korua eta bi kapera egitea ere erabaki zen. Martinez Arrona maisuak 1554 eta 1557 artean erdiko habeartea estali zuen. Lanak hasi zituen 1557 eta 1575 bitartean, kapera nagusian Migel Armendiaren diseinuan oinarrituz guru­tzadura egin zen; eta honen herio­tzan, bere lehengusu Pedro Mendiolak amai­tu zuen aipaturiko kapera.

Mende erdi bat baino gehiagoko lanaren emai­tza 37 m x 22 m dituen eta Gipuz­koako altuenak diren hiru habearte berdineko eliza kolumnario itzel bat da. Nagusiak, 7’20 m neur­tzen du, eta alboetakoek 5’30 m. Habearte nagusiari baino ez dagokion abside oktogonal bat du. Bere zor­tzi euskarri zilindro bakarrekoetan (az­keneko biek koruri eusten diote) oinarri atikadunak eta kapitelak doriko‑toskanoak dituela. Gangak abera­tsak dira ter­tzelete eta nerbio gotikoetan. Garaiera handi samarrekoak direnez, ez da erraza harriz­ko gil­tzarri eta filigranen edertasuna estima­tzen.

Segurako Jasokundeko eliza aldatu

 
Erretaula nagusia

Segurako Jasokundeko elizan alboetako habearteen zabal­tze eta al­txa­tze lanak 1564an hasi ziren. Horretarako, Burgosko katedraleko Joan Vallejo ar­kitek­toaren lagun­tza eskatu zen; eta lanak egiteko Az­peitiko lanak zuzendu zituzten Domingo Urrestarazu eta Martin Armendia hargin-maisuei agindu zi­tzaien. Hamabi urteko epea eman zi­tzaien baina gero 1580ra arte luzatu zi­tzaien.

Jatorriz gotiko estilokoa zen, ziur asko XIV. mendekoa. Beharbada horregatik estua egiten da kapera nagusia elizaren zabaltasunarekin al­deratuz. Hiru habearteak zabalera ezberdinekoak dira (10’50 m-koa erdikoa eta 6’75 m-koak alboetakoak) baina altuera berekoak. Lehenengo zutabe pareen fusteetan oraindik gorde­tzen dira jatorriz­ko habearteetako ar­kuak bil­tzen zituzten kapitelak; eta presbiterioko ar­ku formeroei eusten dioten euskarri gotikoetan, aipaturiko kapitelen altuera berean ikus daiteke kapera nagusia lehenengo zutabe parearekin lotu behar zuen toral ar­kuaren hasera.

Euskarriei dagokienez, ez da zilindro bakarren araua jarrai­tzen. Bere sei zutabeetatik az­ken biak soilik dira doriko‑toskano ordenako klasikoak, koruari eusten diotenak; beren harroinak handiak dira, ebaketa angeluzuzenekoak. Beste lau zutabeen fusteek mol­durak egoki­tzean kapitel bi­txiak sor­tzen dituzten angeluetan itsa­tsiriko zutabe­txoak dauzkate. Gangek fintasun handiko trazeria aberats bat bistara­tzen dute, oso gil­tzarri apain eta guzti. Absidea ok­togonala da eta kapera nagusi modura dagoen beste tartearen ondoren jarria dago. Denborarekin kanpotik ikusten ziren bi kapera gehitu zi­tzaiz­kion, horietaz gainera kontrahorma handiak ere nabarmen ager­tzen dira.[8]

Idiazabalgo San Migel aldatu

Idiazabalgo San Migel eliza ere errenazimentu estilo honetakoa da, baina XVII. mendekoa Bere gurutze-gangak hiru tartetako espazio bat muga­tzen duten harroin lauki eta kapitel dorikoak dituzten lau zutabe zilindrikok eu­tsita daude. Zutabeek 1’52 m-ko diametroa dute. Erdiko habearteak 8’10 m neur­tzen du eta poligonoz­ko abside batean amai­tzen da, eta alboetako habeartek 3’70 m besterik ez dute, 7’25 m-ko habearteekin. Hiru habearteen zabalera osoa hartuta, 1709an goiko koru bat eraiki zen, ar­ku apalduen bidez lotutako az­ken zutabeei jarritako gehigarri ba­tzuetan oinarriturik. Gangen oinarria, zutabe txiki itsa­tsiak dituen kontrahormekin osa­tzen da, barrual­dean zir­kuluerdi-formako egituraz eta kanpoal­dean angeluzuzenez.

Biz­kaian aldatu

Abandoko San Bizente aldatu

 
Abandoko San Bizente elizako barrualdea
Sakontzeko, irakurri: «San Bizente eliza (Bilbo)»

Abandoko San Bizente XII. mendetik izen bereko elizateari egokitzen zitzaion Bilborekin el­kartu zen arte, eta gaur egun beraren erdian aur­ki daiteke. Beste toki askotan bezala, orain ikusten dugun eliza baino lehen on Velak, lehen Aialako Kondearen oinordeko zen Garci Galindezek sortutako an­tzinako eliza bat zegoen Abandon, Erdi Aroaren amaieran gotikorantz garatuko zena ziur asko. Denborarekin auzo sakabanatu samarrak zituen herri bat bilakatuz joan zen Abando, 1890eko uztailean Bilboko hiribil­duak mul­tzo guztia zurgatu zuen arte.

Eliza, gaur egun ikusten dugun bezala, zaz­­pi urtekoa (karlisten lehenengoa) izena eman zi­tzaion gerran jasan zituen erasoen ondorioz, 1840an emandako berrikun­tzaren emai­tza da. Zabal samarra da: luzeran 37’87 m neur­tzen ditu eta 28 m zabaleran. Altuera bereko hiru habearte ditu, harroin atikadunak eta kapitel dorikoak dituzten zor­tzi zutabe zilindriko, 1’40 m-ko diametrokoak, eta izar gangaz estal­tzen dena. Abside eta kontrahormak kanpoal­detik ditu. Habearte nagusiak zabaleran 7’20 m neur­tzen ditu eta alboetakoek 5’30. Badu hiru habearteren atzeal­dea har­tzen duen koru altu bat. Agian aurreko elizarena izango zen ate gotikoa gorde­tzen du.

Aurreal­de nagusia oso garai dagoen horma‑hobi batez konpondua dago, al­de banatan erdi-puntuko ar­kuen bitartez amaiera jasaten duten kontrahormak dituelarik ar­kupea estaliz, Joan de la Peñaren lana (1556) da. Elizaren eraikuntza-lanek gu­txi gorabehera mende bat iraun zuen, 1650ean Martin Ibañez de Zabil­dea maisuak bere estal­kia erabat itxi zuenera arte.

Elorrioko Sortzez Garbia aldatu

Sakontzeko, irakurri: « Sortzez Garbiaren eliza (Elorrio)»

Elorrioko Sortzez Garbiaren eliza 1459an hasia zen egiten eta kaperak 1506an gehitu zi­tzaiz­kion.

Egungo eliza 1550az geroztik Pascual Iturrizaren diseinuaren pean egin zen handi­tzearen emaitza da, honi berriz, bere egitekoan,1566tik 1589ra bitartean alboetako habearteak estalarazten ari zen Andres Mendraka maisuak jarraitu zuen bere arduran. Beste maisu batek, Martin Omarrek, hain zuzen bukatuko zuen erdiko habeartearen estal­tze lana 1595 al­dera. Katedral handietan bezala, mende bat eta erdi luzatu zen eraikun­tza baten fruitua izan zen, beraz. Gaur egun ikusten duguna Euskal Herriko eliza handienetariko bat da; luzeran baditu 43’68 m eta zabala bezain altua da: 26 m. Bere hiru habearteek hiru tarte dituzte eta burual­dea oktogonala nahiko korapila­tsua da eta habearte nagusiaren zabalera har­tzen du. Eta hainbat al­derdi apaingarri bi­txien bidez nabarmen­tzen da, hala nola “zutoihal leihoak, sabai leihoak, errotuluak, gil­tzarriak eta kapiteletan irudi polikromatuak, Euskal Herrian parekorik ez dutenak, Eibar­ko San Andres elizakoak baino askoz gorago jarririk”.

Oso lirainak dira bere lau zutabe zilindrikoak, diametroz 1’50 m dutenak. Luzeran habearteek 9’20 m neur­tzen dituzte, guru­tze-gangaz estaliak.

Zamudioko San Martin aldatu

Zamudioko San Martin elizak harlanduen estereotomia bikaina erakusten du. Altura bereko hiru habearte ditu, lau tartez eginak, 1’05 m diametroko ebakidura biribila duten sei zutabe, plinto altu hexagonal eta kapitel toskanoak taulamendu mol­durazio bat duen atikadun harroina. Ar­ku toralak eta formeroak zorro­tzak dira, eta bere gangak er­tzadunak. Gangen diseinu fin honek eta euskarrien liraintasunak xumetasun eta arintasun zirrara atsegina sor­tzen du. Habearte nagusiak 7’05 m-ko zabalera du, alboetakoek 3’40 m-koa, habearteen luzera 7’05 m-koa delarik. Habearte nagusia abside poligonalean amai­tzen da; eta koru altu batek beheratutako hiru ar­ku dituzten bi zutabek eu­tsiriko hiru habearteen hondoa har­tzen du.

Elizaren bar­nean 1545eko data ageri da; baina igel­tsuzko gangak 1748an kokatu ziren, Gabriel de Elorriagaren lanak dira eta aurreko lanaren il­dotik ez dira asko al­den­tzen. Dorrea ere neoklasikoa da, Joan Bautista Belaunzaranen diseinuaren arabera al­txaturikoa.[9]


Arteagako Jasokundea aldatu

Arteagako Jasokundeko eliza ere, XII. mendean eraikia, an­tzekoa da. Errenazimentuko eliza hauen eredua jarraituz 1600ean berreraiki zen. Gurutze-gangei eusten dieten lau zutabe zilindriko ditu. Elizaren oinetan dagoen koruak hiru habearteen zabalera har­tzen du. XVII. mendearen hasieran amaitu zuten baina geroztik zaharberritu eta al­daketa ba­tzuk jasan ditu. Habearte nagusiak 6’75 m-ko zabalera du; alboetakoek 5’60 m neur­tzen dute; habearteak 8 m-koak dira. Kanpoko kontrahormen artean daude kaperak, sarrera kanpoko ar­kupetik dutela.

Elorrioko Sortzez Garbia elizak bezala, bi sarbide ditu: bata, nagusia, elizaren atzeal­dean, koruaren az­pian, atari barroko bat duelarik; eta beste sarrera, Epistolaren al­detik, ataria erromaniko alderakoa duena, eliza zaharraren hondarra dena zalan­tzarik gabe. Hirugarren sarrera, Ebanjelioaren al­deko horman eta gotiko estilokoa, gaur egun hormaz estalia dago. Bada, halaber, Epistolaren al­deko hormari eta zati batean baita sarrera nagusikoari ere eran­tsiriko ar­kupe bat.


Mar­kina‑Xemeingo Santa Maria aldatu

Mar­kina‑Xemeingo Santa Mariaren jatorria, diotenez X. mendeko Hiri Gutunean aipa­tzen den Xemeingan izeneko lehen “monasterio” batean dago. Litekeena da kokapen honetan al­txatua izatea XVI. mendeko eraikina, bere hedaduran 1.120 m karratu eta guzti; ziur asko hauxe izango da Euskal Herriko elizarik zabalena. Eraiki­tzeko modu berri honekin zer lortu nahi zen ondoen erakusten duena ere bada: konpartimendurik gabeko zabalgune handi bat.

Aurreko eraikinetatik ezer gel­ditu ez denez, oinplano berrikoa dela uste izatekoa den eta dokumentu dezente duen eraikun­tza honen tratua 1510ekoa da. Hargin maisuen lehenen­go izenak 1545‑1555ekoak dira: Martin Albisuakoa zen garran­tziz­koena, Rodrigo Albiz eta Migel Elorriaga lagun­tzaile zituelarik. Gangen eraikuntza fasea (1564) Bergarako Santa Marinan egindako lanagatik ezaguna dugun Joan Emasabel maisuari dagokion fasea da.

Badirudi eliza honen eraikun­tzak ez zuela eten aipagarririk izan. Eta XVII. mendeko lanak eran­tsitako zatiei dagoz­kie: korua, sakristia, dorrea eta abarri. Ez dakigu eraikina diseinatu zuenaren izenik. Baina beste lanen inguruan ditugun datuen arabera, oso litekeena da Emasabel izatea elizaren eredua erabaki zuena.

Bere hedadura guztiak angeluzuzen ikaragarri bat estal­tzen du: 37’80 m luzeran, 28’50 m zabaleran eta 19 m altueran absidea kontutan izan gabe. Esparru handi hau hiru habeartetan lau tartez eta 1’85 m-ko diametroa duten hiru zutabeko bi lerrotan banaturik dago. Habearte nagusiko gangen tarteek gu­txi gorabehera 12’25 m x 9’50 m neur­tzen dute.

Kareharri landuz­ko zilindrikoz­ko zutabeek, hauek ere zilindrikoak diren plintoen gainean al­txatakoek, kapitelen bitartekari­tzarik gabe jaso­tzen dituzte erdiko gangetako ar­kuak. Gainera, alboetako habeartetakoak metro bateko lodiera duten kanpoko hormetan sostenga­tzen dira men­tsulen bidez kanporako irekigune apurrak. Guru­tze gangen diseinua oso ezberdina da, konkordunak dituztelarik eta gangarik korapila­tsuena oso beranduko data duena korukoa izanik: 1619‑1623.

Eliza handi honek bi sarbide ditu: nagusia, elizaren oinetan, ia erabil­tzen ez dena, bi kontrahorma lodiren arteko 8 m-ko argia duen horma-hobia ikaragarri bat da eta hauetako batek dorrera igo­tzen den helize-formako eskailera bat du. Alboko beste sarrera, bikoiztua da eta hau ere bi kontrahormen artean ireki­tzen da.

Espazio bateratua. Mar­kina‑Xemeingo eliza hau bertatik ikusteak, ziur asko hemen aipatutako ale guztietatik, hunkipenik sakonenaz eta garbitasunik handienaz sentiarazten du mota honetako elizen artean espazio nagusi bateratua. Iluntasuna da bere gabezia nagusia, zeren eta Epistola al­deko tarteetara irekitako erdi-puntuko leiho txiki batzuk baino ez baititu batez.


Ger­nikako Jasokundea aldatu

Eliza honen historia luzea eta gorabehera­tsua da. Bere eraikun­tzari buruz­ko lehenengo berriek 1418ra daramate; baina sute bat jasan zuen 1470ean eta honen konponketaren ondoren beste bat jasan zuen 1521ean. Santiago Emparan maisuak hasi zuen berreraikuntza 1518an. Baina bere diseinua XVI. mendeko hirugarren hamar­kadan al­datu egin zen, Foruako hargin Martin Basagoitiari egindako lehen ordainketak dokumentatzen direnean[10].

Elizak, altueran irabazi egin zuen baina argirik gal­du gabe, bost leihate handi egin bai­tzitzaizkion, lau alboetako hormetan eta bat aurreal­dearen erdian. Gangez estali zen, korapila­tsuak guru­tzadura fal­tsuak baino ez zirelarik; eta hiru habearteak diametro ezberdinetako zor­tzi zutabe zilindrikoen gainean kokatu ziren: 1’56 eta 1’35 m arteko diametrokoak. Az­ken zutabe parearen gainean eraiki zen korua berrogeita hamar urte beranduago. Lanak ez ziren bukatu XVIII. mendera arte[11].

Beste eliza ba­tzuk aldatu

Honen an­tzera, “areto‑elizen” kronologia normalari dagokionez ezohikoa den beste kasu bat Errigoitian Idoibalzagako Santa Maria izeneko elizarena da; gaur egun hiru habearte berdin dituena baina agirietan azal­tzen denez, behin baino gehiagotan berriro eraiki zen. Badakigu oraingo eliza honen aurrekoa habearte bakar batekoa zela, gangarik ez zuela, dorre bat ere bazuela eta XVIII. mendearen amaieran egoera galgarrian zegoela. Gaur egun ikusten duguna ia erabat berritua izatearen emai­tza da, XIX. mendearen hasieran egina.[12]

Biz­kaian eredu honi dagoz­kion elizak ere ikus daitez­ke, Gueñesen, habearteetako batean gorabeheraren bat bal­din bada ere garaieran, Galdakaon, Arratzun, Amoroton, Aulestin... inola ere, guztiak XVI. mendekoak ez direla jakinaren gainean gaudelarik.

Amorotoko San Martin parrokia bazen, adibidez, XV. menderako jada, baina baliteke bere egungo egoeran, bere hiru habearte eta bi zutabe-ilara toskanarrak 1798az geroztik burutu zen berreraiketa baten emai­tza izatea.

Nafarroa aldatu

Cintruenigoko San Joan Bataia­tzaile aldatu

 
Cintruénigoko San Joan Batailatzaileren eliza

Cintruenigoko San Joan Bataia­tzailea parrokia ere mota honetako eliza handitako bat da. Eta XVI. mendeko lehen urteetan hasi baziren ere eraikuntza-lanak, hainbat al­ditatik igaroz mende beraren bukaera arte luzatu ziren.

Aurreko eliza erraustu ondoren, lau tartetako eliza berri bat bururatu zuen Iñigo Zarra maisuari dagokio lehen diseinua. Lehen etapa hau, lana tasatu zenean, 1520an amaitu zen, eraikuntza-lanak 1577ra arte gel­ditu zirelarik. Orduan mar­kinarra zen Pedro Aulestiren zuzendari­tzapean hasi ziren berriro lanak, Martin Urizar eta Pedro Nabaskuesen lagun­tzarekin eta hauek, gangak eta estal­kiak modu egokian buka­tzen dituzten tasa­tzaileen iri­tziz. Dudarik gabe maisu hauei zor zaie eraikinaren egungo itxura; nahiz eta elizari, XIX. mendean, tarte bat gehiago eran­tsi eta habearte nagusian zegoen korua kendu zi­tzaion, presbiterioaren eskuinetara eramanez.

Gaur egungo egoeran baditu altuera bereko hiru habearte, hamar zutabe zilindrikoz mar­katuriko bost tarte, atikadun harroinak dituztenak, plinto altuak eta kapitel toskanoak. Zutabeak 1’55 m-ko diametroa dutenak dira. Erdiko habearteak 8’75 m neur­tzen ditu eta alboetakoek 5’95 m. Habearteak ia 6 m-ra iristen dira, presbiteriotik gertuenekoak 8 m-koak izanik. Alboetako habearteen burual­deek 3’45 m-ko sakonera dute.

Aurreko mendeetako Euskal herriko ohiko elizekin al­deraketak eginez harrigarria gerta­tzen den espazio hau izar gurutze-gangaz estal­tzen da, tarte bakoi­tzean diseinu ezberdin bat duten nerbio zuzen eta okerdunak txandakatuz. Absidea poligonala du, aurreko kapituluan aipatu dugun Esteban Obray‑ren Errenazimentuko erretaularekin.

Eliza handi honek bi sarbide ditu: bata habearte nagusiaren atzeal­dean eta bestea Epistolako habeartean.

Cascanteko Jasokundea aldatu

Cintruenigotik ez oso urrun, beste eliza handi hauetako bat bisita daiteke: Cascanteko Jasokundeko parrokia. Biak ere Joan Lopez Soroa eta Luis Garmendia eta Anton de Albiztur Tuterako harginen diseinuaren arabera eraiki ziren 1527 eta 1558 urte bitartean. Mende beraren bukaeran konponketa lanak egin beharrean gertatu zen.

Ia altura bereko hiru habearte ditu, zilindroz-formako zor­tzi zutabe, harroin altuak, mol­durazio gotikoa eta kapitel erdi-jonikoak eta izar gurutze-gangak. Zutabeak 1’50 m-ko diametrokoak dira. Erdiko habeartearen zabalera 8’35 m-koa da eta kapera nagusian amai­tzen da. Alboetako habearteen zabalera 6’20 m-koa da, eta habearteak 7’30 m-koak presbiteriotik gertuen daudenak izan ezik; hauek 8’35 m-ra iristen dira.

Eliza handi honen barrual­dea, duela gu­txi berreraiki beharrean gertatu zen, 1939an gertatu zen ustekabeko sute baten ondorioz. Berreraiketa honek korua, euskarri zilindrikoak eta terzeletedun gangak ukitu zituen; baina jatorriz­ko diseinuaren begirunez egin zen. Hasierako eraikinetik harlandu erregularrez­ko kanpoko hormak, Epistolako habeartearen atariak ar­ku eskarzanoa du eta Lehen errenazimentuan ohikoak ziren Ebanjelarien irudiak dituzten men­tsuletan oinarri­tzen den gurutze-ganga­txo bat gorde­tzen da. Inguruko hormari itsa­tsitako kontrahormak zir­kuluerdi-formako ebakiduraz­koak dira, kanpokoak berriz, ertz angeluzuzeneko profilez­koak.

Erreferentziak aldatu

  1. Otto SCHUBERT, Historia del Barroco en España (Madril,1924).
  2. Juan Apaolaza:Euskal artearen historia II: Gotikotik Errenazimendura. Euskal Herria Enblematikoa Entziklopedian.
  3. Ikusi dokumentuak: I. ELIAS ODRIOZOLA‑ren, Iglesia parroquial de San Sebastián de Soreasu de Az­peitia (Donostia, 1993), 30. or.
  4. Mª A. ARRAZOLA, El Renacimiento en Guipúzcoa, I, 120. or.
  5. Mª I. ASTIAZARAIN, Arquitectos guipuzcoanos, I, 115. or.
  6. I. ELIAS ODRIOZOLA, O.c., 27. or.
  7. Auzi honen inguruko dokumentazio guztia Valladolideko Errege Kantzelaritzaren Ar­txiboan eta Simancaskoan dago, R.G.S., 302. znb. (Javier ELORZA MAIZTEGUI‑ren aip., Eibar: Orígenes y evolución. Siglos XIV al XVI. Eibar­ko Udala 2000, 152‑167 or.)
  8. L. LOPEZ DEL VALLADO, Arqueología Monumental Cristiana en el País Vasco. Euskal Ikaskun­tzaren Lehen Kongresua, 755. or.
  9. BIZ­KAIA. Arqueología. Urbanismo y arquitectura histórica (Bilbo, 1989), I, 300. or.
  10. Eliza honetaz, bere aurrekoez eta, oro har, Ger­nikako Erdi Aroko historiaz, dokumentuetako ezer gu­txi esan daiteke, gauza jakina den bezala, bertako ar­txiboak 1937ko apirilean hiribil­dua sun­tsitu zuen sute eta bonbardaketa tamalgarrian desegin bai­tziren.
  11. F. SESMERO, “Tres siglos de historia de Guer­nica”. Tres estudios sobre Guer­nica y su comarca‑n (Bilbo, 1970), 96‑07. or.; J.A. ARANA MARTIJA, Santa María de Guer­nica. T.V.n., 163‑164 znb., 1988.
  12. Durangoko lanen maisu zen Martin Etxabururen diseinuaren araberako berreraiketa 1816an hasi zen. Ikusi Eneko PEREZ GOIKOE­TXEA, Monografías de Pueblos de Biz­kaia. Rigoitia (Bilbo, 1993), 143‑148. or.


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu