Ireki menu nagusia

San Pedro eliza (Gasteiz)

eraikitako euskal ondare nabaria Gasteizen

San Pedro eliza[1][2] edo Done Petri apostoluaren eliza[3] XIV. mendeko tenplu gotikoa da, Gasteizen dagoena. Barneko arkitekturaren eta eskulturen aberastasunagatik, Espainia iparraldeko tenplu gotiko ederrenetarikotzat hartua da. 1931n, multzo historiko izendatu zuen Espainiako Gobernuak; eta, 1984an, monumento historiko artistiko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak.[4]

San Pedro eliza
Done Petri apostoluaren eliza
Kultura ondasuna
Alde Zaharra
Vitoria - San Pedro 71.JPG
Estilo gotiko, barroko eta neogotikoan eginiko tenplua da
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Gasteiz
Koordenatuak 42° 50′ 54″ N, 2° 40′ 29″ W / 42.8483024458°N,2.67485051672°W / 42.8483024458; -2.67485051672Koordenatuak: 42° 50′ 54″ N, 2° 40′ 29″ W / 42.8483024458°N,2.67485051672°W / 42.8483024458; -2.67485051672
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Izenaren jatorria Petri
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Gasteizko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
BIC RI-51-0000360
32

KokalekuaAldatu

Gasteizko Alde Zaharrean dago, Errementari kalearen eta Jesusen Mirabeen Sortzailearen kalearen artean, bai eta Alaba Eskibel jauregia eta Alamedako markesaren jauregiaren artean ere.

Elizaren deskribapenaAldatu

 
Eliza

San Pedro elizaren dorre barrokoa "Valerio de Ascorbek" egin zuen. Dorre honek, San Migel Goiaingeruaren elizarekin antzekotasun asko ditu. 1892 eta 1896 bitartean berriztapen ugari jasan zituen. Berriztapen horien ondoren, Fausto Iñigitz de Betolatzak egindako portiko neogotikoa eta Bordelen 1861 eta 1901 bitartean sortutako beirateak bakarrik kontserbatu ziren.

Eliza latindarra da, gurutzearen oinplanoa daukana. Hiru nabe motz ditu hiru ataletan banatuta daudenak.Nabe bakoitzak ganga formako arkuez estalita dago. Antzinako hiriaren eliza harresiari lotuta zegoen. Bere barnean, erretaula asko ikus daitezke. Horien artean, Erregeen erretaula aipagarria da, XVI.mendekoa eta estilo platereskoa duena.

 
Erregeen erretaulua

Familien hilobiakAldatu

Ikuspuntu historiko batetik, tenpluaren hainbat kaperatan dagoen ehortetxe eskulturak oso nabarmenak dira.

Vitoria-Gasteizko familia garrantzitsu askoren Erdi Aroko eta errenazimenduko hilobiak ugariak dira. Batez ere, merkatari eta zaldunenak. Hilobi gehien dituzten familiak Alabatarrak, Estellatarrak, Salbatierratarrak eta Bergararrak dira. Familia haiek Gasteizen eta Araban kargu politiko asko zituzten.

Alaba leinuaAldatu

Alabatarren leinutik, Diego Martinez de Alaba (XIV), Pedro Martinez de Alaba (XVI. mendearen lehen erdia) eta azken honen semea Diego Alaba Eskibelen hilobiak dira aipagarrienak. Diego Alaba Eskibel Astorgako, Avilako eta Kordobako apezpikua izan zen eta Trentoko kontzilioan parte hartu zuen. 1562.urtean hil zen.

Familia honen kide gehienak merkatariak ziren eta normalean harreman komertzialak Herbehereekin eta monarkiarekin hantatzen zirenekin izaten zituzten.

Pedro Martinez de Alaba hirian ospe handikoa pertsonai eta merkataria izan zen. Gaur egun bere jauregia parrokiatik hurbil ikus daiteke.

 
Pedro Martinez de Alabaren hilobia

Nolanahi ere, Alaba familiako kide guztiak ez ziren eliza honetan lurperatu. Adibidez, Diego Martinez de Alaba diputatu nagusiak (Vitoria-Gasteizko alkatea izan zena ere) bere testamentuan San Francisco de Vitoria komentuan hobiratua izan nahi zuela idatzi zuen, eta horrela izan zen. Horrez gain, bere osaba Diego Martinez de Alaba, Gasteizko San Bizente elizan hobiratu zuten.

Estella leinuaAldatu

Estella askazitik, Garcia de Estellasen hilobia inportanteena da, XVI. mendeko platereskoa. Merkatari familia honek Flandesekin negozio asko izan zituen eta Gasteizen goi mailako kargu politikoak lortu zituen XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran.

Salbatierra leinuaAldatu

Salvatierra familiako kideek Gaztelako ardiaren artilea esportatzen zuten. Familia horren hilobi ezagunena Diego Martinez de Salbatierrarena da.

Bergara familiaAldatu

Azkenik, Bergara familiako Juan Ruiz de Bergararen hilobia dago. Honen berezitasuna, otoizlari baten irudia agertzen dela da.

Hilobien argazkiak
 
Portiko zaharra

Portiko ZaharraAldatu

Portiko zaharra XIV.mendean sortu zen. Antzinean, portiko zaharraren burutik tenplura sartzeko bidea zegoen eta Herreria kalera ematen zuen.

Monumentu historiko artistiko nazioanala da. Portikoaren gainean dorre barrokoa eraikitzeak bere arkitekturan aldaketa batzuk kausatu zituen. Zorionez, portikoaren harrizko taila preziatuen itxura ez zen aldatu.

 
Timpanoaren eszenak

Portikoaren barnean hainbat eszena daude. Beheko partean, Ama Birjinaren bizitzaren gertakariak eta Kristoren haurtxaroa azaltzen dira. Aitzitik, portikoaren beste atal guztiak Done Petri apostoluaren bizitzako uneak interpretatzen dituzte. Done Petri apostuluak tenplua zaintzeaz arduratzen zelako.

Era berean, 12 apostoluren irudiak ere daude.

Kultura jarduerakAldatu

Bisita orduak izateaz aparte, 2001.urtetik parrokian organo entzunaldiak egiten dira, udan zehar batez ere. Entzunaldi hauek Vitoria Gasteizko udalak antolatzen ditu. Floren Unzueta organojolea izan ohi da. Horrez gain, kontzertua amaitzean Unzueta entzuleei organoa ikusteko aukera ematen die, hura deskribatuz eta bere ezaugarriak aipatuz.

ErreferentziakAldatu

  1. Gasteizko Udalaren Turismo Bulegoaren eskuorria, 2010eko udakoa.
  2. Arabako Aldizkari Ofiziala, 95. zenbakia, 2010eko abuztuaren 23koa, 9917. orrialdea
  3. Euskaltzaindia: Santutegiko izen ohikoenak (euskara baturako 66. araua). Eliza horren izena ez, baizik eta santuaren izena arautu duenez, ez diogu Euskaltzaindiaren arau horri lehentasuna eman, baina izen deskriptibotzat (eliza hori zein santurena den esateko) bai, aintzat hartu dugu, Wikipediako politika baita Euskaltzaindiaren arauei jarraitzea.
  4. 265/1984 Dekretua, 1984ko uztailaren 17koa, «zenbait eraikintza nazio mailako Kondaira-Artezko monumentotzat aldarrikatuz». Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 132. zenbakia, 1984ko abuztuaren 4koa.
  • GARCÍA FERNÁNDEZ, Ernesto: Gobernar la ciudad en la Edad Media: oligarquías y elites urbanas en el País Vasco. Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 2004.
  • PORTILLA, Micaela Josefa eta hainbat egile: Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria. Publicaciones del Obispado de Vitoria y de la Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria, I - IX. liburikiak, 1967-2001.
  • PORTILLA, Micaela Josefa: Álava. Everest, 1977. ISBN 84-241-4201-2
  • Hainbat egile: Enciclopedia Histórico-Geográfica de Álava, IV. liburukia, Haranburu Editor, Donostia, 1982. ISBN 84-7407-137-2

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu