Cintruénigo

Nafarroa Garaiko udalerria
Cintruenigo» orritik birbideratua)


Cintruénigo[4] ([θintru.eniɣo] gaztelaniaz eta ofizialki; Zentroniko [s̻entroniko] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da, Iruñetik 99 kilometrora kokatua eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.811 biztanle ditu. Fitero eta Cintruenigoko zerbitzu sozialen mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen den erakunde publikoa da.

Cintruénigo
Zentroniko
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Cintruénigoko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Cintruénigo
AlkateaRaquel Garbayo Berdonces
(UPN)
Posta kodea31592
INE kodea31072
Herritarracintruenigoar
Geografia
Koordenatuak42°04′48″N 1°48′18″W / 42.08°N 1.805°W / 42.08; -1.805
Azalera35,4 km²
Garaiera393 metro
Distantzia99 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria8.265 (2023:  159)
alt_left 3.832 (%46,4)(2019) (%49,3) 4.071 alt_right
Dentsitatea196,57 bizt/km²
Zahartzea[1]% 20,96
Ugalkortasuna[1]‰ 54,7
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,73 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,15 (2011)
Langabezia[1]% 18,1 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 1,20 (2018: %0,41)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.cintruenigo.com/

Udalerriaren izen ofiziala eta euskal izen arautua Cintruénigo[5] bada ere, hainbatean Zentroniko erabili izan da. Azken hau izan da herriko testu zaharretan agertzen den herriaren izena ere [6] eta hori proposatu zen Euskaltzaindiaren 1979ko Euskal Herriko udalen izendegian. Baina gerora zuzendu egin zuen erabakia akademiak, eta Cintruénigo utzi arauzko formatzat[7].

Etimologikoki 'zentr-' hasierak jatorri zeltiko bat izan dezakeela iradoki izan da, baina ez da analisi errazeko izena[8].

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Cintruénigo Tuterako merindadean dagoena, Alhama ibaiaren ertzean. Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da Zaragozako probintziatik gertu.

Cintruenigok, Corellarekin egiten du muga iparraldean, Fiterorekin mendebaldean, eta Tuterarekin ekialde eta hegoaldean.

Klima eta landaredia

aldatu

Cintruenigoko klima mediterraneo kontinentala da, Ebro ibarreko udalerri guztiena bezalakoa. Urteko batez besteko tenperatura 13-14 °C ingurukoa da, eta prezipitazioak 400mm ingurukoak. Nafarroako Erriberako baliorik baxuenetarikoa. Uda nahiko lehorra izaten da eta aldaketa termikoa nahiko handia. Urteroko egun euritsuak 60 izaten dira gutxi gorabehera.

Landarediari dagokionez, klima mediterraneoaren berezko ezaugarriak dituen landaredia nagusi da. Dena den, jatorrizko landaredia ia erabat galdu da, eta gaur egun zuhaixka bakan batzuk eta birlandaturiko pinuak (Pinus Halepensis) baino ez dira ageri.

Auzoak

aldatu

Herriak hainbat auzo ditu. Batetik Alde Zaharra, udaletxea eta elizarekin, gune horretatik iparraldera mahastiak landatu ziren eta ondoren "La Jamaica" izeneko auzoa garatu zen. Gehienbat, dentsitate txikiko etxe bakanak eraiki ziren. Gaur egun, hori da etxeen eraikuntzari dagokionez Cintruenigon garapen handiena izaten ari den gunea.

Historia

aldatu

Herriaren sorrerari buruz ezer gutxi dakite historialariek gaur egun. Dena den, herriaren jatorrizko izena Centonelo zen, eta agarandarrek Ebro ibarra 714. urtean konkistatu aurretik ere existitzen zela uste da. Erromatarren eta Bisigodoen inbasioek lehenik eta musulmanena ondoren, baskoien aztarna gehienak desagerrarazi zituzten. Gauzak horrela, 1119. urtean Nafarroako Alfontso I.a Borrokalaria erregeak mairuak kanporatu eta herriaren kristautzea hasi zen.

Musulmanek, ureztapen sistemetan aurrerapen handiak utzi zituzten Erriberan eta Cintruenigon ere. Eta inguruko herri gehienek bezala, Cintruenigo, dohaintza moduan eskaini zuten nobleziako familia bati. Antso Indartsuak Argaizko Rodrigo Jaunari erosi zion, eta nahiz eta pertsona askok babesa topatu zuten herriko harresien atzean, XVI. mendean zehar franko eta nobleziako familia batzuen bizitokia zen. Karlos II.a erregeak herria saldu zuen arren, ondorengo Joan II.ak berrerosi egin zuen. Ordutik "hiribildu onaren" izena jaso zuen eta gorteetan jarlekua izan zuen Gebarako erregeordeak 1565an emaniko pribilegioaren bitartez.

1864. urtean Espainiako Elisabet II.a Borboikoa erreginaren senargai zen Asisko Frantzisko, hamabost egun eman zituen herrian, Fiteroko ur-sendagarri hartzeko asmoarekin. Asisko Frantzisko Liguesko jaunen etxean hartu zuen ostatu.

Ekonomia

aldatu

Udalerriko jarduera ekonomiko nagusiak zerbitzuak eta industria dira gaur egun. Industrian, manufakturak eta eraikuntza dira garrantzitsuenak. Tuterarekiko hurbiltasunak, industriaren garapena bultzatu zuen, lehenik nekazaritzatik ateratako produktuei loturiko industrien garapenean hasiera batean, eta bestelako manufaktura industrien agerpenean XX. mendeak aurrera egin ahala.

Nekazaritza garrantzia galduz joan da historiak aurrera egin ahala, eta gaur egun bigarren mailako jarduera da. Laborantza lurrak orkorrean txikiak dira, batez beste bost hektarea baino txikiagoko azalerarekin. Lurren %85a ureztatze-lurrak dira eta gainontzeko %15a sekain-lurrak.

Demografia

aldatu

1970eko hamarkadara arte biztanle kopurua nahiko egonkor mantendu zen udalerrian. Hurrengo bi hamarkadetan hazkunde txikia izan zen, eta 1990eko hamarkadatik aurrera hazkundea bizkortu egin zen.

XXI. mendeko lehen hamarkadan hazkunde handia jasan zuen Cintruénigok, eta populazioa % 30 inguru hazi zen.

Cintruénigoko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 1.339 etorkin bizi dira herrian, biztanleriaren %19,58a, (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

Cintruenigoko alkatetzat PSN alderdiko Adolfo Navascués Navascués atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak. Zerrenda bozkatuena UPNrena izan zen, baina Cintruenigoar Herri Elkartea (AIC) taldearen botoek alkatetza PSNri eman zioten. Boto baliogabeak 25 izan ziren (emandako guztien %0,63a), eta zurizko 63 boto izan ziren (botoen %1,61a). Abstentzioa %19,49 izan zen.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan hauexek izan ziren emaitzak: UPNk 5 zinegotzi, PSNk 4, Cintruenigoar Herri Elkarteak (APC, ezkertiarra) 2, Cintruenigoar Hiritar Ekimenak (ICC, PSNtik aldendutako zerrendaburua) 1, PPk 1 eta CDNk 0. Orduko hartan APCk ez zion PSNko hautagaiari botorik eman, eta UPNko Raquel Garbayo Berdonces atera zen alkate[9]. Herri horretan alkatetza hartu duen lehen andrazkoa da.

2015eko udal hauteskundeek UPNk zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen (sei), PSNk ere beste bat gehiago izan zuen (bost guztira), APCk bat galdu zuen eta PP alderdiak zeukan zinegotzi bakarra galdu zuen. UPNko Raquel Garbayok alkatetza berretsi zuen.

Cintruénigoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
6 / 13
1.430 (% 42,11)
5 / 13
1.413 (% 36,16)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
5 / 13
1.067 (% 31,42)
4 / 13
1.097 (% 28,07)
Cintruenigoar Hiritar Ekimena (ICC)
1 / 13
324 (% 9,54)
1 / 13
349 (% 8,93)
Cintruenigoar Herri Elkartea (APC)
1 / 13
293 (% 8,63)
2 / 13
479 (% 12,26)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 13
98 (% 2,89)
1 / 13
264 (% 6,76)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Aurreko hauteskundeak

aldatu
Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) %36,16 5 %39,79 5
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) %28,07 4 %33,7 5
Cintruenigoar Herri Elkartea (APC) %12,26 2 %13,87 2
Cintruenigoar Hiritar Ekimena (ICC) %8,93 1 - -
Alderdi Popularra (PP) %6,76 1 - -
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) %4,84 0 %11,04 1

Alkateen zerrenda

aldatu
2015 Raquel Garbayo Berdonces (UPN)
2011 Raquel Garbayo Berdonces (UPN)
2007 Adolfo Navascués Navascués (PSN)
2003 Faustino León Chivite (UPN)
1999 Faustino León Chivite (UPN)
1995 Faustino León Chivite (UPN)
1987 Carlos Chivite Cornago (PSN)
1985 Jose Luis Pérez Garbayo
1984 Cecilio Fernandez Rincón
1979 Daniel Martín Martinez
1976 Angel Chivite Moreno
1959 José Rincón Bea
1955 Emilio Marín Calavia
1939 Enrique Latillade Aisa
1936 Primitivo Igea Lauroba (PSOE)
1936 José Ortega Ucedo (PSOE)
1933 Faustino León Arroyo (PSOE)
1930 Victoriano Navascués Chivite (PSOE)
1923 Leopoldo Sada Marín
1922 Victoriano Navascués Chivite
1916 Serafín Garbayo Navascués
1906 Rafael Chivite Tainta
1904 Galo Rincón Pérez

Udaletxea

aldatu

Udaletxea Foruen plazan dago, eta XIX. mendean eraiki zen estilo neoklasikoan. Eraikina hiru zatitan banaturik dago, eta bigarrena hiru pilastra joniar, lau balkoi eta alabastroko bi armarriek osatzen dute. 1985ean barruko zein kanpoaldeko adreiluzko fatxadaren eraberritzea burutu zen, hamazazpi milioi gastatu eta gero. Lanek Nafarroako gobernuaren laguntza izan zuten.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Garraioa

aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa

aldatu
Artikulu nagusia: «Nafarroako Hiriarteko Garraioa»

Udalerri honek Nafarroako Hiriarteko Garraioako  linearekin bat egiten du, Iruña eta Soriako geltokien arteko ibilbidea egiten duena, Tutera eta Zentronikotik igaroz.[10]

Beste lineak

aldatu

Automoviles Rio Alhama autobus konpainiak Cintruenigo Tuterarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cintruenigo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,76k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu


Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Virgen de la Paz, San Joan Bataiatzailearen elizan

Gaztelua

aldatu

Erdi Aroan zehar Cintruenigo gaur egun arrastorik geratzen ez den gaztelu batek babesten zuen. Gaztelua XIII. mendearen hasieran Argaizko Rodrigoren jabetzakoa zen, eta honek Antso Indartsuari saldu zion 1219an 7.000 marabedien truke. 1340ko dokumentu batean Pedro Lopez Galipentzu ageri da gazteluko alkaide gisa. Urte batzuk beranduago 1356an, honen ondorengo izandako Gonzalo Gartziak, 50 liberako kostua izan zuten berrikuntza lanak burutu zituen, eta bi urte beranduago gazteluko dorrea konpondu.

Bestelakoak

aldatu

Cintruenigoar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Nafarroako Udal Izendegia (155. araua) Udalerriaren euskal izen arautua Cintruénigo da Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen arabera.
  5. Ibidem
  6. Diccionario vasco-español- Glosbe
  7. Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011, 113 or. ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  8. (Gaztelaniaz) Menéndez Pidal de Navascués,, Faustino. (2007). «El nombre de Cintruénigo» Revista Príncipe de Viana (Institución Príncipe de Viana): 753-764..
  9. Garbayo (UPN) se postula como alcaldesa con apoyo de APC o como lista más votada, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 28a.
  10. Nafarroako Gobernua. (2019/10/10). Iruña eta Soria arteko autobus-flota berritu eta bidaiaren prezioa merketu da. .
  11. «Txapalangarra, Lodosako ekintzaile sutsua» ZUZEU 2021-02-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa