Ireki menu nagusia

Sortzez Garbiaren eliza (Elorrio)

eraikitako euskal ondare nabaria Elorrion

Sortzez Garbiaren eliza Elorrioko eliza nagusia da (Bizkaia), Gernikako Arbolaren plazan kokatua.

Sortzez Garbiaren eliza (Elorrio)
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Elorrio church.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Elorrio
Koordenatuak 43° 07′ 49″ N, 2° 32′ 33″ W / 43.1302°N,2.5425°W / 43.1302; -2.5425Koordenatuak: 43° 07′ 49″ N, 2° 32′ 33″ W / 43.1302°N,2.5425°W / 43.1302; -2.5425
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Bilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea 51

1994ko urriaren 10an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Bertan omen dago Balentin Berriotxoaren gorpua.

EzaugarriakAldatu

Areto itxurako oinplanoa du eta XVI. mendean Euskal Herrian hain zabaldua zen hallenkirche edo areto eliza izeneko ereduaren araberakoa da.

XV. mendearen amaieran hasi zen eraikitzen, gotiko berantaren ereduei jarraituz. Estilo horretako erakusgarri ditugu portada biak. Eraikuntzaren bigarren fasea, berriz, Pizkunde garaikoa da. Hiru nabeak, XVI. mendearen erdi aldera eraikitakoak, garaiera berekoak dira, jatorrizko proiektuan besterik aurrikusten bazen ere, eta garaiera horrek berak ematen dio elizari barrualdeko argitasun berezi hori. Gangen sorgunearen ondoan jarritako mainel joniardun erdi puntuko leihateen bitartez zabaltzen dira nabeak kanpoaldera; pizkundetar estiloko adierazgarri garbia.

Abside poligonala du elizak eta ekialderantz dago zuzendua. Hego-ekialdean, eta elizaren eraikinari itsatsita, XVII. mendeko oinplano karratuko dorrea dago. Guztia inguratuz (dorrearen gorputza izan ezik), elizpe jarraitua, sarbideetako portadei leku egiteko bi lekutan apurtzen dena. Sarbide horiek, bata elizaren oinetan eta bestea Ebanjelioko aldean daude kokatuta, atondo banarekin. Gangak izar itxurako gurutzeriakoak dira eta lau zutabe zilindriko asketan eta itxiduraren kanpoko hormei atxikitako beste zenbaitetan hartzen dute oinarria. Elizaren goialdean korua dago, elizpea bezala XVII. mendean bukatu zena. Sakristia geroztikakoa da.

 
Elizaren barrualdea

Eraikinak lau isuriko teilatua du, zurezko habez osatutako egitura batek eutsia. Estribo batzuk ere baditu.

Jatorrizko presbiterioa, erretaula nagusia eta dorrea, gaur egun ikusten ditugunen aldean, guztiz bestelakoak ziratekeen. Eraikin honek jasandako interbentzioen historia konplexu eta zabalaren ondorio dira aldaketa horiek.

Arkitektura aldetik Euskal Herriko ederrenetako bat dugu eliza hau; baina balio horiez gain, aipagarriak dira, baita ere, historia eta artearen arlokoak, hala nola erretaula nagusia, zeinen diseinua Churriguerari agindu baitzitzaion 1718 urtean, gero Diego Martinez Arcek burutu zuen arren, eta San Gregorioren erretaula, Pizkunde garaiko estetikaren barruan sailkatzen dena, oso interesgarria. Azkenik, esan beharra dago Elorrioko Sortzez Garbiaren eliza nagusiaren dorrea, XVII. mendekoa, Euskal Herriko ederrenetako bat dela eta, dudarik gabe, Bizkaian bakarra.

Epistolaren horman Bizkaiko Foru Aldundia altxatu zuen 1906an San Balendin Berriotxoako erretaula, Elorriko martiria beatifikatzeagatik. Ala ere 1886tik bere aztarnak Elorrioko Purísima elizan zeuden. Erretaula bitxia Manuel María Smith eta Marcelino de Arrupe bilbotarren lana izan zen. Dekapitazio bidez martiriaren eszena duen mosaiko baten atzean, ekialdeko bizitzako hainbat elementu agertzen dira Singapurreko eta Manilan egonaldiari buruz. Besteak beste, pagoda bat eta bi elefante buru Berriotxoa hondarren urna inguratzen dute[1].

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu