San Bizente eliza (Bilbo)
- Artikulu hau Abandoko elizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Bizente».
San Bizente Martiriaren eliza Bilboko Abandon dagoen eliza da, XVI. eta XVII. mendeen artean eraikia.
San Bizente Martiria eliza | |
---|---|
Fatxada ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′48″N 2°55′40″W / 43.2633°N 2.92778°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea - XVII. mendea |
Izenaren jatorria | Bizente Zaragozakoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura Arkitektura barrokoa |
HistoriaAldatu
Egungo eraikinak XVI. mendeko eraikin gotiko ordezkatu zuen, Aiara eta Saltzedoko jaunek eraikia. Lanak 1549an, Joanes Arratiakoak zuzenduak, hasi eta XVII. mendearen erdialdean bukatu zituzten. Jadanik desagertutako Abandoko elizatearen parrokia izan zen, 1870ean Bilbok bereganatu arte. Egun Albiako lorategiak ditu aurrean. Duela urte batzuk guztiz zaharberritu zuten. Bertan Pasioa izeneko kofradiak du egoitza.
GaleriaAldatu
Kristo etzana, Quintín de Torre
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |