Andre Maria eliza (Tolosa)

Tolosako eliza
Santa Maria eliza (Tolosa)» orritik birbideratua)

Andre Maria eliza Pizkunde garaiko erlijio-eraikina da, Tolosako hirigune historikoan dagoena, Gipuzkoan. 1.630 metro koadroko azalerarekin, Gipuzkoako eliza handienetan bigarrena da, Donostiako Artzain Onaren katedralaren atzetik.[1]

Andre Maria eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Tolosako hiri historikoa
Santa Maria elizaren ataria.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′18″N 2°04′15″W / 43.13825°N 2.070933°W / 43.13825; -2.070933
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Barrokoa
neoklasizismoa
Ondarea
EJren ondarea3

Kokalekua aldatu

Tolosako Alde Zaharrean dago, Andre Maria plazan, Oria ibaiaren ertzean eta Aranburu jauregiaren eta Errotaren alboan.

Eraikina aldatu

1501ean erre zen beste baten ordez zegoen eliza hau, XVI. mendearen bigarren erdian eraiki­tzen hacia eta XVII. mendean pizkundetar estiloan (1548). Baina XVIII.aren amaieran bukatua; hain justu, 1789ko urriaren 9an Joan Baz­kardoren erretaula ederra iren­tsi zuen beste sute ikaragarri bat nozitu, eta gerora XIX. mendean Silvestre Perezen egitura jarri zen ordez­ko: jaspez­ko bal­dakino baten az­pian al­dare nagusi bat,1820an derrigorrez­koa zen bezala, guztia estilo neoklasiko batean. Jasokundearen koadro bat ere jarri zen, Antonio Zabala bergararrak margoturikoa. ta 1.630 metro karratuko azalera du. Saloi oinplanoa eta garaiera handiko hiru nabe eta gurutzaduraz faltsuzko gangak ere baditu, guztiak sei zutabe handiek eutsiak. Bataiategiko ataria XIII. mendean egina da eta berez San Esteban baselizakoa da, baina 1918an eliza honetara lekualdatua izan zen

Luzeran 59 m, zabaleran 34 m eta altueran 31 m neur­tzen dituen Tolosako eliza handi horretan ikuslearen arreta erakar­tzen dute segurtasun arrazoiak direla eta 2 metro eta erdiko diametrora iristen diren eta astuntasun eta liraintasunik ezaren inpresioa sor­tzen duten Silvestre Perezen berri­tze lanean gizenduriko sei zutabeek. Altura bereko habearteak izar-itxurako guru­tze-gangaz estalirik daude, habearte nagusian erdi-puntuko ar­kuak eta albokoetan ar­ku zorro­tzak daudelarik. Sei zutabe sendoz gain, karga bota­tzeko balio dute hormei itsa­tsiriko harroin erdiek ere. Erdiko habearteak 11’40 m neur­tzen ditu, eta albokoek 6’63 m, luzeran 10’80 m-ko habearteekin.

Kanpoal­dera, fa­txadak atari ederra bistaratuz, dorreak eta Martin Karrerak (1761-1764) diseinatutako kanpai‑horma airosoak jadanik al­di barrokoan gaudela adierazten du. Baina alboetako hormak guztiz dira soilak “kolumnario” estiloan.

Barnealdeari dagokionez, erdialdeko erretaula bikaina du, bai eta alboetako hormetako margolanak ere. Estilo neoklasikoko eraldaketa hauek XIX. mendearen hasieran Silvestre Pérez arkitektoak sartu zituen.

Eliza hontara bisita gidatuak egin daitezke, horretarako aurretik Tolosako Turismo Bulegorekin kontaktuan jarri beharra dago.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Urkizu Arsuaga, Itzea. Tenplu bat, historiari zabalik. Tolosaldeko Ataria, 2018-07-18, ataria.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).

Kanpo estekak aldatu