Bilboko Done Jakue katedrala
Done Jakue katedrala Bilbok duen eliza nagusia da, Done Jakueri eskainia. Izen bereko plazan kokatuta dago, Zazpi kaleetako erdialdean. Beste katedral asko bezala, hainbat mendez eraikia da, eta ondorioz hainbat estiloren nahasketa du: XIV. mendeko azken laurdenaren eta XVI.eko hasieraren artean eraiki zuten gehienbat, estilo gotikoan; hala ere, aurrealdea eta dorrea, XIX. mendean egindako berriztapenak, estilo neogotikokoak dira. Elizaren barrualdea 2002. urtean berriztu zuten azken aldiz. Urte hartan, gainera, eraikinaren kanpoaldea garbitu zuten, eta portikoa itxi.
Bilboko katedrala | |
---|---|
Donejakue Katedrala | |
Kultura ondasuna | |
Zazpikaleak![]() ![]() | |
Bilboko Done Jakue katedrala ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43° 15′ 25″ N, 2° 55′ 26″ W / 43.256944°N,2.923889°WKoordenatuak: 43° 15′ 25″ N, 2° 55′ 26″ W / 43.256944°N,2.923889°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIV. mendea |
Izenaren jatorria | Done Jakue |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Izena |
San Giacomo (en) ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa |
arkitektura gotikoa Arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001010 |
119 | |
Webgune ofiziala | |
|
HistoriaAldatu
Gaur egun ezagutzen den eraikina baseliza baten gainean eraikita dago. Baseliza hura Bilboko sorrera baino lehen eraiki zen, gaur katedrala dagoen leku berean. 1300 urtean, Bilboko hiri-gutunak baseliza hura aipatzen du. Baseliza hura Bilboko lehen eraikin erlijiosoa izan zen, eta Donejakue bideari lotuta zegoen. Katedralaren azken berritze lanetan, Bilboko sorrera baino lehenagoko gorputzak aurkitu ziren Katedralaren lur zoruan. Gorpu horiek lehenengo baselizari atxikita zegoen nekropoli baten zati ziren. Lehen baseliza haren arrastoak ere aurkitu ziren. Baseliza hura Erdi Aroan Bilbok zuen garapenaren adierazle da.
Tenplua handitzeko lanak 1379an hasi ziren. Une hartan hasi zen estilo gotikoa eliza honetan lantzen. Elizaren estilo gotikoa oso bereizgarria da, Frantziako eragina nabaria izanik. Garai hartan Bilboko portuak merkataritza harreman estua zuen Normandia eta Flandriarekin, eta horrek isla du katedralaren estilo arkitektonikoan.
IruditegiaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Ingelesez) Elizaren argazkiak