Ireki menu nagusia

San Salbador eliza (Getaria)

eraikitako euskal ondare nabaria Getarian

HistoriaAldatu

1397an lehen Gipuzkoako Batzar Nagusiak eliza honetan ospatu ziren.

Gutxienez XIV. mendetik dataturik dago, zatirik gehiena XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikia izan zen arren.

Konponketa ugari behar izan zituen XIX. mendean zehar, Gerra Karlistetan jasan zituen kalteen ondorioz.

 
Eliza portutik ikusia.

EraikinaAldatu

Tenplua, hiru nabez osatuta dago, horietako bakoitza, hiru zatitan banatua. Presbiterioa goratua dago. Arreta pizten dute maila ezberdinek, lurraren mailaren araberakoak direnak. Triforio bikain batek inguratzen du tenplua. Barnealdeari erantsia dago. Gangak zorrotzak dira, oso lirainak.

Eraikin osoa, hareharri harlanduz egina dago, bi ate eta beste hainbeste dorre dituena. Dorre horietako bat, moztua da, iparraldekoa, Inkisizioaren Dorrea bezala ezagutzen da. Elizako dorrerik zaharrena da, Pedro Altzagak egin zuen proiektua. Eraikuntza 1525ean hasi zen, eta 1755ean amaitu. Handik bost urtera, goialdea tximista batek suntsitu zuen.

Egungo dorrea, sei gorputzez osatua dago.


Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa