Quintanilla Vivar edo Quintanilla Morocisla gisa ere ezagutua izan zena, Gaztela-Leongo herri bat da, Burgosko probintizian eta Ubierna Errekaren Merinterrian kokatua, Burgos hiriburutik 7 kilometrora.

Quintanilla Vivar
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaJorge Rodriguez Blanco (en) Itzuli
Izen ofizialaQuintanilla Vivar
Posta kodea09140
INEk ezarritako kodea09301
HerriburuaQuintanilla Vivar (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°24′52″N 3°41′20″W / 42.414444444444°N 3.6888888888889°W / 42.414444444444; -3.6888888888889
Map
Azalera13.38 km²
Altuera849 m
MugakideakBurgos, Alfoz de Quintanadueñas, Sotragero, Merindad de Río Ubierna, Valle de las Navas, Villayerno Morquillas eta Quintanaortuño
Demografia
Biztanleria898 (2023)
20 (2022)
alt_left 383 (%42,7) (%47,9) 430 alt_right
Dentsitatea67,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
quintanillavivar.es
Quintanilla Morocisla

Udalerri hau, bi herrik osatzen dute: Bata, Quintanilla Morocisla, Quintanilla Vivar bezala ere ezaguna, udaletxea bertan dagoelako, eta, bigarrena, Vivar edo Vivar del Cid, Rodrigo Diazen, Cid Campeador bezala ezaguna izan zenaren jaioterria.

Historia aldatu

Quintanilla Morocisla, ustez, hasieran, etxalde harresitu bat izan zen, gazteleraz, Quintanilla bezala ezagutzen dena. Berau, Diego Porcelosek, Alfontso erregearen aginduz, 884. urtean, Ubierna eta Burgosko herri indartsuak sortu ondoren, ingurura heldu zen segurtasun handiagoarengatik sortu zen. Oraingo herriguneari hasiera eman zion etxaldeak, bere lehen jabearen izena jaso zuen. Jabe hau Munio Cixila zen. Izen hau, beranduago, Muniocisla, eta, ondoren, Morocislarantz aldatuko zen.

Datu bitxi bezala, Ensenadako markesaren erroldan, herriko biztanle guztiak, kapare bezala agertzen dira, hau da, nobleziaren partaide bezala. Garai hartan herriak, ohe bakarreko ospitale bat, taberna, eta abadeentzako etxe bat zituen.

Alfoz eta Burgosko Jurisdikzioaren zati zen tokia, Burgosko Intendentzia osatzen zuten hamalauetako bat 1785 eta 1833 bitartean 1787ko Floridablancaren erroldan agertzen den bezala

Antzina, Ubierna ibaiaren ertzean kokaturik zeuden bi auzotan banaturik egon zen herria. Lehenengoa, oraingo herrigunea eta Vivar del Cid artean zegoen, San Pedroko Gainaldean. Bertan, duela ez asko arte, ermita bat mantendu zen. Orain, berriz, toki horretan, txaletak eta etxe atxikiak eraikitzen ari dira.

Bestea, berriz, oraingo tokitik errekan beherago zegoen, errekaren bazterrean, baina beste aldetik. San Esteban santuaren omenezko eliza bat zuen. Uholdeak sarritan jasaten zituen tokia zen, eta, horren ondorioz, etxebizitza berriak toki garaiagoetan eraikitzen hasi ziren, San Pedroko Gainalderantz. Denboran aurrerago, Santa Eulaliaren omenezko oraingo eliza eraiki zen, baina, ordurako, etxebizitza pribatu berriak beste auzoan eraikitzen ziren, garaiagoa izaki uholdeak jasotzeko arrisku txikiagoa baitzuen. Mendeetan aurrera, auzo hori betirako desagertu zen, oroigarri bakar bezala, eliza geratuz, oraingo herriaren kontrako aldean, errekaren beste aldetik.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Herriko jaiak, Meridako Santa Eulaliaren omenezkoak dira.

Toki ezagunak aldatu

Gertu, Fresdelvaleko Ama Birjinaren errege-monasterioa dago, Burgosko udalerriaren lurraldearen barnean. Oraindik ur errota bat ere existitzen da. Ur errota honek, industria bezala iraun zuen 1993. urtera arte.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu