Erregearen Ospitalea
Erregearen Ospitalea (gaztelaniaz: Hospital del Rey), erromesen eta ibiltarientzako laguntza zentro bat zen, Donejakue bidearen ondoan zegoena, bide hau Burgosetik igarotzean. Egun Espainiako Ondare Nazionalaren zatia da, El Parralekin batera.
Erregearen Ospitala | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Frantses Bidea Burgosko probintzian | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Udalerria | Burgos |
Koordenatuak | 42°20′26″N 3°43′40″W / 42.34056°N 3.72778°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1195 |
Jabea | Patrimonio Nacional |
Erabiltzailea | Burgosko Unibertsitatea |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-1006 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000454 |
1006 | |
|
Historia
aldatuAlfontso VIII.a Gaztelakoak sortu zuen 1195ean. Santa María la Real de Las Huelgas monasterioaren mende, erromes hartze zentro handi bat zen. Bere sarreraren ondoan, Erromesen Atea, San Amaroren ermita dago, baita hiltzen ziren erromesak lurperatzen ziren hilerria ere.
1234an, Valdefuentesko ospitalea eta bere jabetza guztiak Erregearen Ospitalera pasa ziren.
Coto Redondo
aldatuCoto Redondo, Burgosko auzitegi-barrutiaren zati zena, Burgosko Intendentzia osatzen zuten hamalauetako bat, herri bakar mailan, 1785 eta 1833 bitartean, 1787ko Floridablancaren Erroldan, abadia jurisdikzioa. Orduan, 253 biztanle zituen.
Abadiaren jurisdikzioa, bere titularra Erregearen Ospitalea zelarik, Alfoz de Burgos eskualdeko Arroyal, Cardeñadijo, Marmellar de Arriba, San Mamés de Burgos, San Medel, Villacienzo eta Villarmero herrietaraino zabaltzen zen, guztiak auzo alkateekin.
Burgosko Unibertsitatea
aldatuHondarrak Burgosko Unibertsitatearen eraikinak hartzeko zaharberrituak eta emanak izan dira. Han daude errektoretza, Zuzenbide Fakultatea eta antzinako liburutegia. Lorategiz inguratutako inguru ederrean, Xake Taula bat dago, non, udan, Unibertsitateko Udako Kurtsoekin bat egiten duten musika aktibitateak antolatzen diren.
Iruditegia
aldatu-
Dorrea.
-
Barruko patioa.
-
Ospitalea euripean.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erregearen Ospitalea |