Santa Mariaren arkua
Santa Mariaren arkua (gaztelaniaz: Arco de Santa María) Espainiako Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko Burgos hirian dagoen monumentu ezagunenetarikoa da, erdigunean kokatuta dagoena. Erdi Aroan, hiri harresituan sartzeko 12 ateetakoa zen, alde batean Santa María-ko zubia Arlanzón ibaiaren gainean daukala, eta bestean San Fernando Erregearen plaza Katedralarekin. 1536 eta 1553 urteen artean berriztatu zuten Juan de Vallejo eta Francisco de Coloniak. 1943an Multzo Historiko-Artistiko izendatu zuten.
Santa Mariaren arkua | |
---|---|
![]() Kultura ondasuna | |
Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Burgos |
Koordenatuak | 42°20′23″N 3°42′14″W / 42.339722°N 3.703889°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-1001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0001132 |
1001 | |
|
Espolón-eko pasealekuaren mutur batean dago, bestean Teatro Principal dagoelarik.
Iruditegia
aldatu-
Fernán González-en irudia kanpoaldean.
-
Atea barnealdetik.
-
Barrualdeko sabaia.
-
Laín Calvo eta Nuño Rasura.
Ikus, gainera
aldatu- Mudejar artea
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Mariaren arkua |
- (Gaztelaniaz)Monumentuaren fitxa "Arte Historia" webgunean.