Alemaniako Batasun Kristau-Demokrata
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua[2] (alemanez: Christlich Demokratische Union Deutschlands, CDU) Alemaniako alderdi eskuindar handiena da. Bavarian ez da aurkezten, CSUa da land horretako alderdi kontserbadore handiena. Bundestagen CSUrekin koalizioan lan egiten du.
Batasun Kristau-Demokrata Christlich Demokratische Union | |
---|---|
Lehendakaria | Friedrich Merz |
Idazkari nagusia | Mario Czaja |
Sorrera | 1945eko ekainaren 5ean |
Egoitza nagusia | Klingelhöferstraße 8 10785 Berlin |
Ideologia politikoa | Kristau-demokrazia Liberalismoa Kontserbadurismoa[1] Europazaletasuna |
Kideak | 384.204 (2021) |
Nazioarteko kidetza | Europako Alderdi Popularra (EPP) Nazioarte Zentrista Demokrata (CDI) Nazioarteko Batasun Demokrata (IDU) |
Gazte-erakundea | Alemaniako Batasun Gaztea (JU) |
Eserlekuak erakundeetan | Bundestag: 152 / 736 Bundesrat: 20 / 69 Estatuetako Legebiltzarrak: 486 / 1.884 Europako Legebiltzarra: 29 / 96 Estatuetako Lehen Ministroak: 6 / 16 |
www.cdu.de |
Historia
aldatuAlemaniako alderdi kristau demokrataren oinarriak 1870ean sortutako Zentroko Alderdian daude. Alderdi hau Alemaniako katolikoen interesak defendatzeko sortu zen, bereziki Otto von Bismarcken politika zapaltzaileei aurre egiteko. Alemaniako Inperioko azken aldian eta Weimarko Errepublikan gobernu askotan parte hartu zuen.
- 1933an Zentroko alderdia desegin zen.
- Bigarren Mundu Gerraren ondoren CDU alderdi kontserbadorea sortu zen, bai katolikoak, baita protestanteak ere izaera kristaua zeukan alderdi bakarrean biltzeko asmoz. Konrad Adenauer izan zen lehen buruzagia.
- 1949-1963 bitartean Alemaniako Errepublika Federaleko gobernua gidatu zuen, Adenauerren eskutik.
- 1969an SPDk eta FDPk osatutako gobernuak CDU oposizioan utzi zuen. Oposizioan zela, politika eta ekonomia kontserbadore berria bereganatu zuen.
- 1982an FDPrekin koalizioa osatu eta gobernura itzuli zen, Helmut Kohlen gidaritzapean.
- 1990eko urriaren 3an Alemaniako Errepublika Demokratikoa deuseztatu zen eta Alemania biek bat egin zuten. Kohlek gobernuan jarraitu zuen, nahiz eta bere babesa murriztu.
- 1998ko hauteskundeak galdu ostean, Helmut Kohlek alderdiko buruzagitza utzi zuen. Wolfgang Schäuble izendatu zuten alderdi buru.
- 2000ko hasieran Wolfgang Schäublek dimititu egin zuen eskandalu ekonomikoak zirela eta. Angela Merkelek hartu zuen alderdiko buruzagitza.
- 2005eko hauteskundeetan CDU-CSU koalizioak garaipen estua lortu zuen SPDren gain. Angela Merkelek gobernua osatu zuen SPDrekin Große Koalition edo koalizio handia itzarmena sinatuz.
- 2014ko abenduaren 9an, CDU batasun kristau-demokratak Angela Merkel Alemaniako kantzilerra aukeratu zuen alderdiko buru izaten jarraizteko % 96,7ko babesarekin[3].
Alderdiburuak 1950tik aurrera
aldatu- Konrad Adenauer 1950-1966
- Ludwig Erhard 1966-1967
- Kurt Georg Kiesinger 1967-1971
- Rainer Barzel 1971-1973
- Helmut Kohl 1973-1998
- Wolfgang Schäuble 1998-2000
- Angela Merkel 2000-2018
- Annegret Kramp-Karrenbauer 2018-2021
- Armin Laschet 2021-2022
- Friedrich Merz 2022-egun
Bundestagen talde parlamentarioaren burua
aldatu- Heinrich von Brentano di Tremezzo (1949-1955)
- Heinrich Krone (1955-1961)
- Heinrich von Brentano di Tremezzo (1961-1964)
- Rainer Barzel (1964-1973)
- Karl Carstens (1973-1976)
- Helmut Kohl (1976-1982)
- Alfred Dregger (1982-1991)
- Wolfgang Schäuble (1991-2000)
- Friedrich Merz (2000-2002)
- Angela Merkel (2002-2005)
- Volker Kauder (2005-2018)
- Ralph Brinkhaus (2018-2022)
- Friedrich Merz (2022-)
CDUren Alemaniako kantzilerrak
aldatu- Konrad Adenauer (1949-1963)
- Ludwig Erhard (1963-1966)
- Kurt Georg Kiesinger (1966-1969)
- Helmut Kohl (1982-1998)
- Angela Merkel (2005- )
Hauteskundeen emaitzak
aldatuUrtea | botoen %a | legebiltzarkideak |
---|---|---|
1990eko Alemaniako hauteskundeak | %36,7 | 268 (662tik) |
1994ko Alemaniako hauteskundeak | %34,2 | 244 (672tik) |
1998ko Alemaniako hauteskundeak | %28,4 | 198 (669tik) |
2002ko Alemaniako hauteskundeak | %29,5 | 190 (603tik) |
2005eko Alemaniako hauteskundeak | %27,8 | 180 (614tik) |
2009ko Alemaniako hauteskundeak | %27,3 | 194 (622tik) |
2013ko Alemaniako hauteskundeak | %34,1 | 255 (630tik) |
2017ko Alemaniako hauteskundeak | %26,8 | 200 (709tik) |
2021ko Alemaniako hauteskundeak | %27,3 | 152 (736tik) |
Erakunde bereziak
aldatu- Junge Union: CDUren gaztedia.
- Christlich-Demokratische Arbeitnehmerschaft: Alderdiaren hego ezkertiar bat.
- Evangelischer Arbeitskreis der CDU/CSU alderdiaren minoria protestantea ordezkatzen duren erakundea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.parties-and-elections.eu/germany.html
- ↑ «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ «%96,7», Berria, 2014-12-10
- ↑ https://web.archive.org/web/20181022165113/http://www.parties-and-elections.eu/germany2.html
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez) Webgune ofiziala