Gorriti

Larraungo kontzejua, Nafarroa Garaian

Gorriti Larraungo kontzejua da. 2019ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 89 biztanle zituen.[1]

Gorriti
 Euskal Herria
Goirriti elurpean.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaLarraun
Posta kodea31877
Herritarragorritiar
Geografia
Koordenatuak43°03′03″N 1°57′15″W / 43.050833333333°N 1.9541666666667°W / 43.050833333333; -1.9541666666667
Garaiera688 m

Geografia

aldatu

Mendebaldean Atallu eta Arribe, ekialdean Uitzi, hegoaldean Lezaeta eta Azpirotz, iparraldean Areso eta ipar-ekialdean Leitza mugakide ditu.

Gorriti inguruan mendi hauek dira:

  • Malkorraundi (edo Santa Barbara) mendia, 824 metrokoa, herriko mendebaldean dago. Gailurrean Gorritiko gaztelua egon zen kokaturik Ertaroan, orain hondar xume batzuk besterik gelditzen ez badira ere. Gazteluari izena gotorlekuaren gainean eraikitako baseliza xumeak eman dio. Gorriti herria eta Larraun haran alderako igarobidea menderatzen zen gaztelutik.[2]
  • Guratz, 955 metrokoa, herriko ipar-ekialdean dago. Gorriti, Areso Leitza eta Uitzi herrien arteko muga da.[3]
  • Akordategaina, 866 metrokoa, herriko hego-ekialdean dago.[3] [4]
  • Elosta, 866 metrokoa, herriko hego-mendebaldean dago.[5] Gailurrean pagadi zabala dago, eta ez da basoa besterik ikusten tontorretik, baina itzuli polita egin daiteke gainaldean, Ekialdeko bizkarrean barrena lehendabizi, Aralarko Malloak ikus daitezke eta behean bertikalean Betelu, Arribe eta Atallu daude 500 metro beherago.

Demografia eta biztanleria

aldatu
Gorritiko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2010 2015 2019
100 97 92 92 93 92 93 97 92 93 89

Gorritiar ezagunak

aldatu



Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


  1. «Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  2. «Iturraskarri herriz herri: Gorriti, Gorritiko gaztelu» Iturraskarri, bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  3. a b Mikel. (2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena). «Guratz» mendia euskaraz bizi! (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Entre Uitzi y Gorriti (Rutas Navarra / Napar Bideak)» www-rutasnavarra-com.translate.goog (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  5. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Gorriti (Mendikat)