Santo Tomas eliza (Naxurieta)
Erdi Aroko kristiau eliza, Naxurietan kokatuta
Santo Tomas eliza Untzitibarreko Naxurieta lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.
Santo Tomas eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Untzitibar eta Nafarroa Garaia |
Koordenatuak | 42°43′58″N 1°29′02″W / 42.73273444°N 1.48396858°W |
Eraikina aldatu
Landa-arkitektura erromaniko berantiarreko ale interesgarria da. Eliza nabe bakarrekoa da, fajoien gaineko kanoi zorrotz erdi batez estalia; zirkuluerdi-formako absidea du, barnealdeko arku itsu hirukoitzarekin, eta hagaburutxo apainduak eta zutabeerdiak ditu kanpoaldeari atxikita. Une berean, bataiarria dago, bere arkuteria eta irudi apaingarriekin. Koruaren karelak gotiko berantiar baten lana erakusten du. 1610ean Martin Urnizak erretaularen pintura egiteko konpromisoa hartu zuen. Tenpluaren barruan, Basabeko Andre Mariaren tailu gotikoa dago, izen bereko ermitatik datorrena.
Erreferentziak aldatu
- Nafarroako Entziklopedia Handia | NAXURIETA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).