Arrueta (Untzitibar)
Arrueta[1][a] Untzitibar udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Arrueta | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Untzitibar |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Arrueta |
Posta kodea | 31422 |
Herritarra | arruetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′13″N 1°29′27″W / 42.753709°N 1.490777°W |
Garaiera | 574 metro |
Distantzia | 22,3 km (Iruñetik) |
1366n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Untzitibarreko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak mugetaxarrarrak ziren.
Izena
aldatuArrueta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arrueta (1102)
- Arrieta (1346)
- Arrueta (1366)
- Arueta (1534)
- Arrueta (1714)
- Arrueta (1892)
- Arrueta (1975)
Geografia
aldatuArrueta Untzitibarrran dago.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuUntzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Untzitin dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
aldatuUntzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.
Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.
Estazio meteorologikoak
aldatuUntzitibarran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Elo pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n inauguratuta.[3] Udalerriko adierazgarriena da, haran berean baitago, 4 kilometro eskasera.
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuLeireko monasterioak 1102. urtean jauregi bat jaso zuen bere gelekin. 1268ko Errediezmoen liburuan ageri da oraindik. Handik gutxira hustu bide zen, izurrite baten ondorioz beharbada. XIV. mendean Flandina Gurutzate andreak han izan zuen lursaila Iruñeko San Zernin kofradiara igaro zen 1416an. Orreagako Santa Maria udalerrian bertan ere izan zituen errentak. XVI. mendean agertu zen Naxurietakoaren barruan.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Arrueta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).