Barrendegi

beste lurralde baten barruan erabat inguratuta edo sartuta dagoen lurraldea
Exklabe» orritik birbideratua)

Geografia politikoan, barrendegia lur-eremu bat da, lurralde arrotz batez erabat inguraturik dagoena. Inguruko lurren agintea duen herrialdearen ikuspegitik, enklabe izena hartzen du; barrendegiko lurren agintea duen baina bere gainerako lurraldea haren alboan ez daukan herrialde baten ikuspegitik, berriz, esklabe esaten zaio.

Enklabe eta esklabe adibideak.
A-ren enklabea da C eta B-ren esklabea

Definizioa aldatu

Oro har, barrendegia beste lurralde administratibo batez inguraturik dagoen lurraldea da, dela distritua, udalerria, probintzia, herrialdea, estatua...

Esaterako, Trebiñu Gaztela eta Leongo barrendegia da, nahiz eta Araban egon. Villaverde Turtzioz Kantabriako barrendegia da, nahiz eta Bizkaian egon, Petilla Aragoi Nafarroa Garaiko probintziako bi barrendegik osatzen dute, nahiz eta Zaragozako probintzian egon.

Barrendegiak diren estatuak aldatu

 
Lesotho (gorriz) Hegoafrikak guztiz inguratzen du

Estatu subiranoak batzuk barrendegiak dira, beste estatu batez guztiz inguratuta badaude. Horrelako hiru daude:

Iraganean, Europan mota horretako herrialde gehiago zeuden.

Euskal Herriko barrendegiak aldatu

  • Trebiñu: Araban dagoen Burgosen esklabea, bi udalerriz osatua.
  • Urduña: Burgos eta Araba artean dagoen Bizkaiaren udalerria.
  • Villaverde Turtzioz: Bizkaian dagoen Kantabriaren udalerria.
  • Aragoiko Petilla: Zaragoza probintzian dauden Nafarroaren bi barrendegi.
  • Samatze: Landetako eta Lapurdiko lurrez inguraturik dagoen Nafarroa Beherearen udalerria.
  • Jeztaze: Bearnoko lurrez inguraturik dagoen Zuberoaren udalerria.
  • Ezkoze: Bearnoko lurrez inguraturik dagoen Nafarroa Behereko udalerria.
  • Zubieta, Landarbaso eta Urdaburu, Donostiako esklabeak.

Kanpo estekak aldatu