Nabarreria

Iruñeko burgua

Nabarreria edo Nafarreria Iruñeko Alde Zaharreko historiko burgu bat da, hiri zaharreko ekialdean dago. San Zernin eta San Nikolas burguak mendebaldean daude. Iruñeko auzorik zaharrena da, bertan baitzegoen antzinako Pompaelo eraikia. Gaur egun Iruñeko katedrala, Nabarreria plaza edo Nafarroako Artxibo Nagusia auzo honetan daude.

Nabarreria
Alde Zaharra, Iruñea

Bandera


Armarria


Map
Izen ofiziala Nabarreria
SorreraIX. mendea
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria
Altuera455 m
AuzotarraNabarreriar
Posta kodea31001

Historia

aldatu

Sorrera

aldatu

K. a. X. mendearen hasieran, bazen jada baskoi herrixka bat Zaldi Zuri izeneko eremuan (burguko ipar-ekialdean, Iruñeko goi-ordokirik garaiena), Iruña edo, akaso, Bengoda hirian.[1]

Bertan kokatu zen Pompælo erromatarra, garairik oparoena II. mendean bizi izan zuena.[2] Pompaeloren trazatuan, Antzinako Erromako hiri gehienetan bezala, Cardo eta Decumanusak zeuden, kaleen orientazioaren eskema egiten zutenak. Gaur egungo Dormitaleria kalea izango litzateke cardus maximus eta Kuria kalea edo Nabarreria kalea bere decumanus maximus.[3]. Hiriaren hedadura gaur egungo Nabarreriaren oso antzekoa izango litzateke, harresiekin Merced eta Dormitaleria kalearen amaieran III. mende inguruan[4]. Bi kaleak aurkitzen ziren eremuan foroa egongo litzateke, eta gaur egungo Katedralaren artzadianatoaren azpian 20x15 metroko azoka[3]. Kuria kalean aurkitutako termen arrastoek baztertuko lukete kale hau izatea decumanus maximus, izan ere ez zen ohikoa decumanusean egotea eraikin garrantzitsuak[3]. Ez ziren, hala ere, terma bakarrak: Gazteluko plazako parkingaren eraikuntzan terma suburbanoak ere aurkitu ziren, foroaren ondoan zeudenak baino nabarmen handiagoak[5].

Birpopulaketa

aldatu

IX. mende hasieran Iruña populazio txikiko hiri gotortua zen. Aldiz, XI. mende amaieran, Iruñeko Erregeak hiriko bizitza berritzeko eta indartzeko asmoz, iparraldeko jendeari etortzera dei egin zien haiei pribilegioak aitortuz. Franko direlakoak (gehienean Tolosa Okzitaniako inguruko herritarrak) merkatari eta artisauak ziren batez ere eta San Zernin burguan bildu ziren. Gero, berriz, San Nikolas burgua sortu zen.

Bada, jatorrizko herritarrek (nafarrak) Iruñeko hirigune zaharrean bizitzen jarraitu zuten, eta harrezkero Nabarreria izena izan zuen. Kultura-desberdintasunak ez ezik, nafarren ofizioak xumeak ziren gehienean: etxeko laguntzaileak, abeltzainak, nekazariak... Errege-aginduz, debekatua zuten frankoen ofiziorik ikastea (artisautza eta merkataritza-trebetasunak).

Nabarreria askotan zen gatazketan aldameneko auzategiekin. 1276an, ordea, hiru burgoen arteko gerra bete-betean piztu zen eta San Nikolasek eta San Zerninek, Okzitaniatik etorritako armada baten laguntzaz, Nabarreria birrindu zuten (Nabarreriako gerra). 50 urte inguruan ez zen etxerik eraiki suntsitutako orubean, harik eta 1324an berreraikuntzari heldu zioten arte[6].

Gaur egun, burgu hura zegoen lekuan, izen bereko Nabarreria kalea dago. Iruñeko judutegia eta San Migel burgua hegoalderago zeuden. Nabarreriak xurgatu zituen hiriak gora egin ahala.[7]

Batasun Pribilegioa

aldatu

Hurrengo urteetan, Nabarreriak gorputza hartu zuen berriz ere eta, XV. mendean, aldameneko burguak beren esklusibotasuna eta hizkuntza bera galduz joan ziren. 1423an, Batasun Pribilegioa eman zen eta, haren bidez, hiru burguek bat egin zuten eta elkarren arteko mugak legez behintzat hautsi egin ziren, Iruñeko udal bakarra eratuz.

Elkartzearen ondorioen artean, Nabarreria San Zernin eta San Nikolas burguetatik banatzen zuten mendebaldeko harresiak bota ziren. Gainera, Mercaderes kalea, Merkatu kalea edo Xabier kalea sortu ziren, orain bateratuta dauden burgu ezberdinak elkarlotzeko. San Nikolas eta Nabarreria artean Gazteluko enparantza eraiki zen eta San Zernin eta Nabarreria artean Udal plaza.[8]

Hirigintza

aldatu

Burgua ondo identifika daitezkeen bi zatitan banatzen da: Nabarreria zaharra eta Auzo Berria edo judutegia, juduak kanporatu ondoren Nabarreriak xurgatu zuena. Lehenengoa lurraren arabera antolatzen da eta Karmen eta Nabarreria kaleen inguruan sortzen da, euskal herri tradizionalak bezala. Bigarrena, geroagokoa, bastidako lauki batean garatzen da, San Zernin burgua imitatuz.

Plazak

aldatu

Burguak lau plaza ditu:

Kaleak

aldatu

Politika

aldatu

Nafarroako Foru hauteskundeak

aldatu

Nabarreria burgua Alde Zaharra hautes-barrutia da, Iruñeko barrutian. Hauek dira hauteskunde-barruti horren emaitzak azken foru-hauteskundeetan:

2019ko Nafarroako hauteskundeak Alde Zaharran[9]
Alderdia Bozak %
Euskal Herria Bildu 1 737 %30,49
Geroa Bai 1 339 %23,50
Navarra Suma 1 268 %22,26
Nafarroako Alderdi Sozialista 619 %10,87
Ahal Dugu 323 %5,67
Izquierda-Ezkerra 255 %4,48
Vox 50 %0,88
Equo 45 %0,19
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 15 %0,26
Sain 9 %0,16
Libertate Nafarra 8 %0,14
Guztira 5 713 %100
2015ko Nafarroako hauteskundeak Alde Zaharran[10]
Alderdia Bozak %
Euskal Herria Bildu 1 567 %26,60
Geroa Bai 1 283 %21,78
Nafar Herriaren Batasuna 1 041 %17,67
Ahal Dugu 947 %16,08
Nafarroako Alderdi Sozialista 308 %5,23
Izquierda-Ezkerra 267 %4,53
Nafarroako Alderdi Popularra 144 %2,44
Herritarrak - Herritarron Alderdia 102 %1,73
Equo 40 %0,68
Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia 33 %0,56
Sain 31 %0,53
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 30 %0,51
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 22 %0,37
Libertate Nafarra 14 %0,24
Guztira 5 923 %100
2011ko Nafarroako hauteskundeak Alde Zaharran[10]
Alderdia Bozak %
Euskal Herria Bildu 1 483 %26,11
Nafar Herriaren Batasuna 1 289 %22,69
Nafarroa Bai 1 276 %22,46
Izquierda-Ezkerra 537 %9,45
Nafarroako Alderdi Sozialista 457 %8,05
Nafarroako Alderdi Popularra 211 %3,71
Ekologistak Martxan 100 %1,76
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 90 %1,58
Nafarroako Demokraten Elkargunea 46 %0,81
Sain 36 %0,63
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 32 %0,56
IXN 21 %0,37
Naparra ta Españico Escuñe 12 %0,21
Guztira 5 590 %100

Garraioa

aldatu

Autobusa

aldatu

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 9 linea daude:

Bizikleta

aldatu
Artikulu nagusia: «Iruñeko Bidegorrien sarea»

Bizikletek galtzada erabiltzen dute, autoek eta oinezkoek bezala, azken horiek kale guztiak oinezkoentzat jarrita dauden burgu batean baitute lehentasuna.

Aparkalekua

aldatu

Kale guztiak oinezkoentzat egokituta daudenez, debekatuta dago bertan aparkatzea. Gainera, Iruñeko Udalak kudeatutako sarbide-kontrol automatikoko sistema baten bidez baimendutako ibilgailuek baino ezin dute zirkulatu.

Monumentu eta leku intersgarriak

aldatu
 
Iruñeko Andra Maria Errealaren katedrala
 
Iruñeko harresiak eta Frantziako atea edo Zumalakarregiren atea
 
Zaldi Zuriaren zokoa

Nabarreria burguko monumentu eta eraikin garrantzitsuenak honakoak dira:

Barnealdean, Karlos III.a Noblea bera eta bere emazte Leonor Trastamarakoaren mausoleo bikaina dago (Jean Lomme de Tournairen lana, 1416), errezelpean dauden bi irudi jesarriez eta 28 iruditxo erregutzailez osatua, guztia polikromia eta metalezko xehetasunekin apaindurik.
Absideko kaperak XV. mendeko aurrealdeko aldarea eta 1530. urteko harlanduzko bikainezko korua du. Klaustrora «Ate Ederrean» barna gurutzaduraren eskuinaldetik sartzen da, mainelean historiatutako hiru txapitel eta Ama Birjina ditu, eta tinpanoan XIV. mendeko Maria Lotiaren irudi polikromatua.
Klaustro gotikoa, gotiko estiloaren maisu lana da (XIV-XV. mendea). Zulodun trazeriazko arku laukoitz dotoreak ditu. Hainbat kapera eta Iruñeko Elizbarrutiko Museoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Antonio, Perez Laborda. (2011). Baskoiak Augustoren garaia baino lehen. Separata.
  2. «NABARRERIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  3. a b c Martínez Martínez, Sergio. (D.L. 2017). Pamplona en la Edad Media : historia y desarrollo urbano. B.A.B ISBN 978-84-617-8471-4. PMC 1027667552. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  4. (Gaztelaniaz) García-Barberena, María; Unzu, Mercedes; Zuazúa, Nicolás; Zuza, Carlos. (2020). «Murallas bajo el suelo de Pamplona. La evolución de las fortificaciones a la luz de los hallazgos arqueológicos» Trabajos de Arqueología Navarra (31 32): 117–189.  doi:10.35462/TAN31-32.4. ISSN 2530-5816. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  5. Noguera Celdrán, J. M., García Entero, V., & Pavía Page, M. (2018). Congreso internacional Termas públicas de Hispania (Murcia-Cartagena, 19-21 de abril de 2018). Pre-Actas.
  6. (Gaztelaniaz) Paredes, Ángeles García de La Borbolla García de. (2016). «El cabildo de la catedral de Pamplona y la Navarrería en la segunda mitad del siglo XIV: la creación de un condominio» Edad Media. Revista de Historia (17): 255–273. ISSN 2530-6448. (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
  7. (Gaztelaniaz) «Badakizu non zegoen Iruñeko Judutegia?» Sociedad Civil Navarra 2018-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  8. «Iruña Harresiak dira» Iruñeko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  9. (Gaztelaniaz) «Udal eta Autonomia Hauteskundeak 2019 - Foru Hauteskundeak - Alde Zaharra barrutia - Iruña» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  10. a b (Gaztelaniaz) «Udal eta Autonomia Hauteskundeak 2015 - Foru Hauteskundeak - Alde Zaharra barrutia - Iruña» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu