Azken hitzak pertsona batek justu hil aurretik edo haren heriotza hurbiltzen den heinean esandako azken hitzak dira.

Eugène Delacroixen "Marko Aurelio enperadorearen azken hitzak" (1844)

Azken hitz ospetsuak aldatu

Baliteke azken hitzak heriotza baino lehenagoko hitzak ez izatea. Kasu askotan, baliteke hitz horiek modu fidagarrian idatzi edo grabatu ez izana, eta gerora oker aipa daitezke hainbat arrazoirengatik.

Azken hitz ospetsu batzuek hitzez hitzeko esaldiak dituzte, Shakespeareren Julio Zesarren "Et tu, Brute?" (euskaraz: «Bruto, baita zuk ere?») edo Oscar Wilderen "My wallpaper and I are fighting a duel to the death. One or the other of us has to go" (euskaraz: «Horma-paperrak eta biok heriotza-dolu bat egiten ari gara. Bietako bat joango da.») adibidez.

Beste batzuek zentzu ironikoa dute, egitate lazgarri baten aurretik esanak, adibidez:

  • John Sedgwick jenerala, Spotsylvaniako guduan, etsaiaren tiro batek jo baino lehen "They couldn't hit an elephant at this distance!" (euskaraz: «distantzia horretatik elefante bat ere ez luke jo») esan zuen.[1]
  • Kurt Christoph von Schwerin komandanteak Pragako guduan, kanoi-bala batek buruan jo baino lehen "Heran, meine Kinder, heran!" (euskaraz: «jarrai nazatela prusiar ausart guztiek!») esan zuen.[2]
  • Chicago bandako Terry Kathek pistola bat lokian jarri eta katua sakatu baino lehen "Don't worry about it ... look, the clip is not even in it." (euskaraz: «egon lasai... ikusi, kargagailu ere ez du») esan zuen.[3]

Mugimendu erlijioso, nazionalista edo iraultzaile bateko martiri edo heroi gisa tratatutako pertsona batek emandako azken hitzek esanahi politikoa hartzen dute askotan, literaturan asko aipatzen dituzte eta eslogan gisa erabiltzen dituzte; kasu batzuetan, ordea, hitz horien benetakotasun historikoa zalantzazkoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. Foote, Shelby. The Civil War: A Narrative. vol. 3, Red River to Appomattox. New York: Random House, 1974. ISBN 0-394-74913-8. p. 203.
  2. Percy, S. (1856). The Percy Anecdotes: Revised edition... New York City, NY: Harper & Brothers. p. 88.
  3. (Ingelesez) Reiff, Corbin. (2013-5-11). «Forgotten Heroes: Terry Kath» Premier Guitar.

Kanpo estekak aldatu