Santa Isabel hilerria
Gasteizko hilerria
Santa Isabel hilerria Arabako hiriburuan dagoen hilerria da. Zaramaga auzoan dago kokatuta eta XIX. mendearen hasieran eraiki zuten. Izena hartu zuen antzinako baseliza batetik, eta hastapenetan ehorzketa masiboak jaso zituen tifus izurrite batek eragindako heriotzen ondoren[1].
Santa Isabel hilerria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′27″N 2°40′24″W / 42.857397°N 2.673244°W |
Arkitektura | |
Azalera | 57.072 m² |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle Portal de Arriaga 26 A |
Gerra Zibilean eta Frankismoan zehar 200 pertsona inguru fusilatu zuten frankistek kanposantuaren atzealdean, besteak beste Lauaxeta idazlea 1937an.[2]
XIX. eta XX. mendeetako estilo artistiko ezberdineko panteoiak ditu eta 2016an Hilerrien Lehiaketako finalisten artean izan zen, bere balio monumental eta historikoarengatik.[3]
Hilobiratutako pertsona nabarmenak
aldatu- Miguel Ricardo Alaba (1772-1843), gasteiztar militar, politikari eta jenerala.
- Sebastian Iradier (1809-1865), lantziegar musikagilea.
- Julian Zulueta (1814-1878), anuzitar indianoa, esklabo trafikatzailea eta politikaria.
- Mateo Moraza (1817-1878), gasteiztar politikaria eta legegilea.
- Juan Díaz de Garaio, Sacamantecas (1821-1881), egilaztar serieko hiltzailea.
- Heraclio Fournier González (1849-1916), arabar kartagilea.
- Manuel Iradier (1854-1911), gasteiztar esploratzailea eta zientzialaria.
- Nieves Partearroyo (1851-1932), Heraclio Fournierren emaztea.
- Fernando Amarika (1866-1956), gasteiztar margolaria.
- Teodoro Gonzalez de Zarate (1882-1937), gasteiztar enpresaburua, errepublikar politikaria eta Gasteizko alkatea.
- Ignacio Hidalgo de Cisneros (1894-1916), gasteiztar militar eta hegazkinlaria.
- Xabier Landaburu (1907-1963), gasteiztar politikari abertzalea eta EAJko alderdikidea.
- Micaela Portilla (1922-2005), gasteiztar antropologoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Santa Isabel hilerria- Turismoa Vitoria-Gasteizen» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
- ↑ "80 años del fusilamiento de Lauaxeta" (Diario de Noticias de Alava, 2017/06/26).
- ↑ EiTB. (2016/07/14). Gasteizko Santa Isabel hilerria, Espainiako onenen artean. .