Ireki menu nagusia

Manuel de la Sota

euskal idazlea
Manu de la Sota» orritik birbideratua)

Manuel de la Sota Aburto, ezizenez Txanka (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1897ko uztailaren 27a - Bilbo, 1979ko abenduaren 29a) euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzale bat izan zen.

Manuel de la Sota
Manu Sota.jpg
Bizitza
Jaiotza Areeta1897ko uztailaren  27a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Bilbo1979ko abenduaren  29a (82 urte)
Familia
Aita Ramon de la Sota
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta politikaria
Kidetza Euskaltzaindia
Izengoitia(k) Txanka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Aberri (EAJ)
Jagi-Jagi (1932)
Literaturaren Zubitegiko fitxa 425

Ramon de la Sota enpresaburu eta politikari jeltzalearen semea izan zen, bai eta Ramon de la Sota Aburto politikari abertzalearen anaia ere.

Eli Gallastegi edota Andres Espinosaren lagun mina izan zen.

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Zuzenbide ikasketak egin zituen Salamancan eta Cambridgen. Idazlan gehientsuenak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, euskarara itzularazi eta argitaratu zituen. Pyrenaica, Euzkadi eta Euzkerea aldizkarietan argitaratu zituen lan gehienak. Gerra aurrean, antzerkiaren bultzatzaile handia izan zen. Gerra garaian Miarritza joan zen bizitzera. Sotarenak dira: La vieja que pasó llorando (1932), Negarrez igaro zen atsua, Lauaxetak euskaratua, Iru gudari (1933), Libe (1934, Sabino Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerkilana), Los caudillos (Patrick Pearseren The Singer antzerkilana euskal girora egokitu eta J. Altunak euskaratua), Gosemin eta azken ordua (1934), Urretxindorra (1935), Itxaro-Itxarra (1930), Oztin (1932). Bestalde, Diccionario de Retana de Autoridades de la Lengua Vasca delakoan ere lan handia egin zuen. Euskaltzain urgazle izan zen, eta Bilboko Athletic futbol taldeko lehendakari.

IdazlanakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu