Hondarribiko Bandera
Hondarribiko Bandera Hondarribia Arraun Elkarteak antolatzen duen estropada da.
Hondarribiko Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1984 |
Herria | ![]() |
Antolatzailea | Hondarribia Arraun Elkartea |
Partehartzaileak | TKE Liga |
Modalitatea | lerrokatua |
Errekorra | 19:21:89 (Urdaibai, 2008) |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken ekitaldia | 2020 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak:![]() Emakumezkoak: ![]() |
HistoriaAldatu
1984ean izan zen lehenengo ekitaldia. 1985 eta 1986an Pryca Bandera deitu zen, supermerkatu honek antolatzen baitzuen. 1987tik aurrera berriz ere udaletxea izan zen antolatzailea. Garaian arabera garrantzia desberdina izan du baina 1994etik aurrera jokatu diren Liga nagusietako estropada izan da, hasieran Euskal Liga eta ondoren TKE Ligakoa. 1996an bi txanda jokatu ondoren suspenditu egin zen enbata itzela etorri zelako.
PalmaresaAldatu
- 1985 eta 1986an Pryca Bandera jokatu zen
GaraipenakAldatu
Elkartea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Urdaibai | 6 | 2007, 2008, 2010, 2014, 2016, 2017 |
Hondarribia | 5 | 1990, 2000, 2006, 2012, 2015 |
San Juan | 3 | 1986*, 1987, 1988 |
Donibaneko Arraunlariak | 3 | 1992, 1995, 1997 |
San Pedro | 3 | 1993, 1994, 1998 |
Castro Urdiales | 2 | 1999, 2001 |
Astillero | 2 | 2002, 2005 |
Zumaia | 2 | 1984, 1985* |
Kaiku | 2 | 2011, 2013 |
Cabo da Cruz | 2 | 2004, 2018 |
Orio | 2 | 2009, 2019 |
Arraun Lagunak | 1 | 1991 |
Mecos | 1 | 2003 |
Santurtzi | 1 | 2020 |
- 1985 eta 1986an Pryca Bandera jokatu zen
Hondarribiko Promozio estropadaAldatu
Hondarribiko Promozio estropada | |
---|---|
Sorrera | 1993 |
Herria | Hondarribia, Gipuzkoa |
Antolatzailea | Hondarribia Arraun Elkartea |
Partehartzaileak | KAE Liga |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | Hondarribia B (5) |
Azken ekitaldia | 2020 |
Irabazlea(k) | Lapurdi |
Hondarribiko B traineruak KAE Ligarako jartzen duen estropada da. 1993an izan zuen lehen ekitaldia. 2003ko ekitaldiak Hondarribia 800 Ikurrina izena izan zuen. 2007tik aurrera, Hondarribiako Arrantzale Kofradiaren Bandera izena du.
- Palmaresa
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
1993 | Getaria | Trintxerpe | Kalparra (San Pedro B) |
1994 | Hernani | Algorta | Fortuna |
1995 | Hondarribia B | Zumaia | Santiagotarrak |
1996 | Hondarribia B | Santiagotarrak | Ur-Kirolak |
1997 | Hondarribia B | Isuntza | Zierbena |
1998 | Santiagotarrak | Zumaia | Kaiku |
1999 | Zarautz | Ciudad de Santander | Mecos |
2000 | Santurtzi | Arkote | Santiagotarrak |
2001 | ? | ? | ? |
2002 | ? | ? | ? |
2003 | Trintxerpe | Lutxana | Ur-Kirolak |
2004 | Arkote | ? | ? |
2005 | Santurtzi | Koxtape-Ur Joko | Hondarribia B |
2006 | Camargo | San Pedro | Isuntza |
2007 | Getaria | Donostia Arraun Lagunak | Camargo |
2008 | Kaiku | Isuntza | Camargo |
2009 | Pasai Donibane | Astillero | Santurtzi |
2010 | Camargo | Zierbena | Santurtzi |
2011 | Portugalete | Zierbena | Isuntza |
2012 | Orio | Santurtzi | Isuntza |
2013 | Hondarribia B | Deustu | San Pedro B |
2014 | Deustu | Zarautz | Arkote |
2015 | Hondarribia B | Castreña | Arkote |
2016 | Ondarroa | Deustu | Donostiarra |
2017 | Donostiarra | Isuntza | Zarautz |
2018 | Donostiarra B | Santoña | San Pedro B |
2019 | Orio B | Busturialdea | Castreña |
2020 | Lapurdi | Hondarribia B | Castreña |
- Garaipenak
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Hondarribia B | 5 | 1995, 1996, 1997, 2013, 2015 |
Santurtzi | 2 | 2000, 2005 |
Getaria | 2 | 1993, 2007 |
Donostiarra | 2 | 2017, 2018 |
Orio B | 1 | 2019 |
Lapurdi | 1 | 2020 |
Emakumezkoen BanderaAldatu
Txingudi Bandera du izena eta emakumezkoen estropadarik zaharrena da. 2005 urtean jokatu zen lehen aldiz eta 2013 arte iraun zuen, 2014an Hondarribiak ez baitzuen trainerurik uretaratu. Getaria-Tolosa izan zen traineru arrakastatsuena, hiru garaipenekin.
2018tik aurrera Euskotren Ligako estropadak jokatzen dira, hona hemen emaitzak.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2018 | San Juan | Orio | Arraun Lagunak |
2019 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra |
2020 | Orio | Donostiarra | Arraun Lagunak |