Ur-Kirolak
Sociedad Naútica Deportiva Ur-Kirolak (euskaraz Ur Kirolak Itsas Kirol Elkartea) Donostiako arraun talde bat da, 1922an sortua.
Ur Kirolak Itsas Kirol Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Ur-Ki |
Sorrera | 1922 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Patroia(k) | ![]() (90. hamarkadan) |
Kolorea(k) | berdea eta gorria[1] |
Trainerua | Koruko Ama |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
Webgunea | www.urkirolak.com |
HistoriaAldatu
1922ko urriaren 13an sortu zen Ur-Kirolak. Hasieran iola batean hasi ziren, eta luzaro aulki mugikorrari ekin zion, urte askotan Espainiako txapelketa ugarik lortuta. Esan daiteke aitzindaria izan zela Ur-Kirolak aulki mugikorreko arraunean inguru honetan, eta luzaro erreferente nagusia izan zen.
Tostako arraunketan, mota guztietako kategorietan hartu izan du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.
1982an uretaratu zuten trainerua, eta lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan, nahiz eta 1955eko Donostiako traineruak Ur-Kirolakeko arraunlariak izan zituen. Emaitzarik onena 1983an lortu zuen, bigarren izan baitzen Orioren atzetik, edizio polemiko batean.
2007an Donostiarra traineru bateratua ateratzeko hitzarmena sinatu zuen, arraun-klub berriaren partaide izanez.
2009an, Ur-Kirolakek emakumeen trainerua eratu zen, eta lehen aldiz parte hartu zuten Emakumezkoen Kontxako Banderan, lehen jardunaldian (kanporaketan).
Tostako arraunketako palmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1983.
- Hirugarrena (1): 1989.
- Donostiarren arteko sailkapen estropada (8): 1983, 1985, 1986, 1993, 1995, 1996, 2003 eta 2004.
- Beste sailkapenak¹ (6): 1982, 1984, 1988, 1989, 1990 eta 1994.
¹ Donostiarra izateagatik automatikoki sailkatuez aparte, sailkapen estropadetan sailkatuak
LigakAldatu
- Euskal Liga (0): seigarrena 1994ean.
- Euskal B Liga (0): hirugarrena 2000an.
- Federazio Liga (1): 2003[2]
- Gipuzkoako Traineru Liga (1): 2003.
Euskadiko Traineru TxapelketaAldatu
- Bigarrena 2003an.
Gainontzeko estropadakAldatu
- 0 Zarauzko Ikurrina: bigarrena 1990an.
- 1 Pasai Donibaneko Saria: 1983
- 1 Ondarroako Bandera: 1989
- 2 Santanderko Bandera: 1989, 2003
- 1 Lekeitioko San Antolin Bandera: 1992
- 1 Karmen Eguneko Bandera: 1992
- 1 Vigoko Bandera: 1993.
- 2 Trintxerpeko Bandera: 1993, 2002
- 1 Miarritzeko Bandera: 1993
- 1 Marina de Cudeyoko Bandera: 2001
- 2 Pontejosko Bandera: 2001, 2002
- 1 Getxoko Bandera: 2003
- 1 Orioko Bandera (Federazio Liga): 2003
- 1 Plentziako Bandera: 2003
- 1 Santurtziko Bandera: 2003
- 1 Lutxanako Bandera: 2006
- 1 Ur-Kirolak Bandera: 2006
Aulki mugikorreko palmaresaAldatu
Beheko bi tauletan agertzen dira historian zehar Ur-Kirolakek aulki mugikorrean lortutako urrezko dominak. Azpimarratzekoa da 1959an lorturiko balentria: urte horretan senior mailako lau kategoria nagusietan Espainiako txapelketa lortu zen: 8+, 4+, 2+ eta 1x modalitateetan[3]. Ez da ahaztu behar, bestalde, Ur-Kirolakeko 8+ ontzia aritu zela 1960ko Erromako Joko Olinpikoetan Espainiako selekzio gisa. Azkenik, azpimarratzekoa da arraunketa olinpikoan hain garrantzitsua izan zen Felix Erdozia ere klub honetatik sortua izan zela.
Garaipen nagusi gisa:
- Espainiako zortziko (8+) txapelketa (15): 1949, 1954, 1955, 1956, 1957, 1959[4], 1960[5], 1961[6], 1962, 1963, 1964, 1965[7], 1966, 1967, 1992
- Espainiako lauko (4+) txapelketa (9): 1948, 1950, 1956, 1957, 1959, 1963, 1965, 1966, 1975 (B)
Hona hemen modalitate, kategoria eta adin guztietako dominak:
- Espainiako Txapelketa:
Modalitatea | Urreak |
Iola 4+ | 23 |
Canoe | 3 |
8+ | 28 |
4+ | 29 |
4- | 2 |
4x | 6 |
2+ | 18 |
2x | 2 |
1x | 9 |
GUZTIRA | 120 |
- Euskadiko Txapelketa:
Modalitatea | Urreak |
8+ | 10 |
4+ | 7 |
4- | 4 |
4x | 5 |
2+ | 5 |
2- | 1 |
2x | 8 |
1x | 6 |
GUZTIRA | 46 |
Antolaturiko estropadakAldatu
90. hamarkadan Urumea ibaian eta Miko babeslearen izenean Urumeako Bandera antolatu izan zuen. Estropada bitxia zen, izan ere aurretik sprint estropada joatzen baitzen parte hartzaileen artean.
Elkarteko presidenteakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ [1] Klubaren koloreei buruzko anekdota, Francoren garaikoa.
- ↑ KAE Ligaren baliokidea. Play-offean, ordea, ez zuen TKE Ligara igotzerik lortu.
- ↑ «1959. Los supercampeones del Ur Kirolak» Diario Vasco 2009-07-01.
- ↑ 1959ko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (lauko eta zortziko txapeldunak 6:45 minututik aurrera)
- ↑ 1960ko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (zortziko txapeldunak 7:50 minututik aurrera)
- ↑ 1961eko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (zortziko txapelduna 5:13 minututik aurrera)
- ↑ 1965eko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (skiff 5:29 minututik aurrera, zortziko txapelduna 6:12tik aurrera)
Kanpo estekakAldatu
- Webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) "Gora Arraunak" dokumentala, Euskadiko arraunketa olinpikoari buruzko kapitulua: Ur-Kirolaki dagokion zatia 4:00 minutuan hasten da
- (Gaztelaniaz) "Gora Arraunak" dokumentala Donostiako arraunaren historiari buruzko kapitulua, 1:30 minutuan hasten da
- Tornozulotik (Donostiarrak arraunean) Donostiako arraunketari buruzko bloga