Traineruen Euskal Liga


Traineruen Euskal Liga gaur egun jokatzen den TKE Ligaren aintzindaria izan zen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako elkarteek hartu zuten parte. 1994ean Asturiasko Castropolek eta 2000 eta 2002 artean Lapurdiko Ur Jokok ere jokatu zuten Liga.

Traineruen Euskal Liga
Sorrera 1995
Partehartzaileak Euskal Herria, Kantabria
eta Asturiasko traineruak
Garaipen gehien Euskal Herria Orio (3)
Azken ekitaldia 2002
Irabazlea(k) Espainia Castro Urdiales

Bilakaera aldatu

1993an erabaki zen Liga handi bat osatu beharra zegoela eta beraz urte hortako emaitzak 1994ko Traineruen Ligarako sailkatzeko erabili izan ziren. 1994an bost estropadatako liga osatu zen eta lau emaitza onenak hartu ziren kontutan sailkapena osatzeko.

Traineruen Euskal Liga izena 1995ean hasi zen erabiltzen, hau izan zen beraz lehenengo liga txapelketa ofiziala, eta zortzi edizio izan zituen, galiziarrek parte hartzeko posibilitatea ikusiz Liga sistema berria eratu behar izan zen arte, TKE Liga hain zuzen ere.

11 traineruk osatu izan zuten Euskal Liga, eta hamabigarrena estropada jokatuko zen etxeko traineruaren tokia izan ohi zen, eta etxekoa Ligako elkartea izatekotan traineru suplente batek hartzen zuen bere lekua. Bizkaitarrendako eta Gipuzkoarrendako hiruna leku gordetzen ziren. Hiru denboralditan Euskal B Liga bat ere eratu izan zen.

Azken bi ediziotan ez zen talde itxirik eratu eta guztiek hartu zuten parte Liga bakarrean. Hala ere denboraldi hasieran jokaturiko sailkapen probetan erabakitzen zen elkarte bakoitzak A kategoriako edo B kategoriako estropadak jokatuko zituzten, kategoria bakoitzak puntuazio desberdina baitzeukan.

Palmaresa aldatu

Urtea Edizioa Irabazlea Pt. Bigarrena Pt. Hirugarrena Pt. Patroi irabazlea/k
1993   San Pedro 7,84 Donibaneko Arr 6,55 Orio 6,28 Juan Carlos Fontan
1994   San Pedro 48 Donibaneko Arr. 44 Orio 38 Juan Carlos Fontan
1995 I   Donibaneko Arr. 45 San Pedro 44 Orio 40 Juan Mari Lujanbio
1996 II   Orio 70 San Pedro 68 Koxtape 57 Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1997 III   Orio 47 Donibaneko Arr. 43 Koxtape 41 Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1998 IV   Orio 59 San Pedro 56 Donibaneko Arr. 49 Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1999 V   Koxtape 10,00 Orio 9,66 Castro Urdiales 9,25 Joseba Arbona
2000 VI   Koxtape 8,72 Astillero 8,66 Castro Urdiales 8,33 Joseba Arbona
2001 VII   Castro Urdiales 21,00 Orio 20,91 Koxtape 19,36 A. Zurinaga eta J.L. Korta
2002 VIII   Castro Urdiales 21,00 Koxtape 20,10 Urdaibai 19,73 Juan Mari Lujanbio

Garaipenak aldatu

Taldeak aldatu

Elkartea Garaipenak Urteak
     Orio 3 1996, 1997, 1998
     Koxtape 2 1999, 2000
     Castro Urdiales 2 2001, 2002
     Donibaneko Arraunlariak 1 1995

Patroiak aldatu

Patroiak Garaipenak Urteak
Juan Mari Larrañaga "Txiki" 3 1996, 1997, 1998
Joseba Arbona 2 1999, 2000
Juan Mari Lujanbio 2 1995, 2002
Asier Zurinaga 1 2001
Jose Luis Korta 1 2001

Euskal B Liga aldatu

1994, 1999 eta 2000 urteetan Euskal B Liga jokatu zuten Liga Nagusian sartzea lortu ez zuten elkarteek. Hona hemen emaitzak:

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Patroi irabazlea/k
1994   Raspas del Embarcadero Hernani Itxaspe (Koxtape B) Oskar Mujika
1999   Hondarribia B Zarautz Santiagotarrak Joseba Amunarriz
2000   Santurtzi Santiagotarrak Ur-Kirolak Iker Agirresarobe

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu