Lekittarra Arraun Elkartea
Lekittarra Arraun Elkartea (2010 artean Isuntza Arraun Elkartea) Lekeitioko arraun elkartea da. 1977an sortu zuten Balerio Basozabal algortarrak eta Lekeitioko kuadrila batek. Orain TKE Ligan ari da.
Lekittarra Arraun Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Isuntza |
Sorrera | 1977 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Lekittarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 KAE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 1 Bizkaiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 11.a (TKE Liga) |
2023 | TKE Ligan |
Webgunea | www.lekittarra.com |
UniformeaAldatu
Taldearen kolorea txuria da eta marra urdin diagonala du elastikoan. Traineruaren izena Lekeittarra da.
HistoriaAldatu
XIX mendeko garaipenakAldatu
Lekeitioko traineru baten lehenengo garaipena oso aspaldikoa da, izan ere 1855ean gertatu baitzen Baionan. 1888an Bilbon arraunean aritu izanaren idatzi bat ere badago.
Isuntza Arraun ElkarteaAldatu
Aurrez esan bezala elkartea 1977an sortu zen eta 1982an atera zuen lehenengo aldiz trainerua, eta debuta Castro Urdialesko Portus Amanus estropadan izan zuen. 1984an iritsi ziren lehenengo garaipenak, etxean bertan San Antolin jaietan eta 15 egun beranduago El Corte Inglés Banderako bizkaitarren promozio sarian. 1985ean etxeko ABC banderan bakarrik hartu zuen parte berau irabaziz gainera. 1986an sorpresa itzela eman zuen Kontxako banderara sartzean. Hurrengo bi urtetan estropadarik ia ez eta 1989an berriz ere denboraldi osoa egin zuen Carasako Junta de Votoko bandera irabaziz. 90.hamarkadan urtero aritu izan da, eta tarteka Bandera txiki batzutan gailendu da.
1996an Traineruen Euskal Ligan sartu zen eta goranzko joera hasi zuen. 1999an izugarrizko denboraldia egin zuen: Traineru bizkaitarren Ligan bigarren gelditu zen guztira bost estropada irabaziz eta batez ere Kontxara sartu zen oraingoz azkenengo aldiz. Bolada on horrek aurrera jarraitu zuen 2000an Traineruen Euskal Ligako seigarren postua eskuratu baitzuen eta baita liga nagusiko estropada bat irabazi ere, San Pedron hain justu, eta azkenik Bizkaiko txapelduna izan zen.
XXI mendeaAldatu
Liga nagusian lehiatzen jarraitu zuen, 2002 arte Euskal Ligan eta ondoren TKE Ligan 2005ean jeitsi zen arte. 2006an berriz igotzeko zorian egon zen, bigarren gelditu baitzen KAE Ligan, non hiru estropada ere irabazi baitzituen. Hurrengo urteetan beti gelditu da lau onenen artean taldeko traineru indartsuetako bat dela erakutsiz.
2013 urtean denboraldi bikaina osatu du. KAE Ligan bigarren postua eskuratu du eta bi bandera ere lortu ditu. Play-offetan ehunekoengatik ez du lortu TKE mailara igotzerik, izan ere Bermeon 58 ehunekorengatik bi puntu galdu zituen eta Portugaleten 63 ehunenekorengatik ez zuen estropada irabazi. Hurrengo urteetan ere goialdean ibili da eta 2018an bigarren egin ondoren play-offetan mailaz igotzea lortu zuen. Hurrengo urtetan arazorik gabe mantendu da goren mailan baina 2022an 11. postua egin eta jeitsiera play-offak jokatu behar izan zituen. Estropada horietan arazorik gabe eutsi zion mailari, Bermeon lehenengo postua eta Portugaleten bigarrena lortu baitzuten; ondorioz, play-offeko sailkapen orokorrean lehenengo postua lortuta, 2023an ere TKE ligan arituko da.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Sailkatua (2): 1986 eta 1999
TKE LigaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Zortzigarrena (0): 2020
- Parte hartzeak (7): 2003, 2004, 2005, 2019, 2020, 2021, 2022
- KAE Liga (0): Bigarren 2006, 2008, 2013 eta 2018an.
- Euskal Liga (0): Seigarren 2000an.
- Traineru bizkaitarren Liga (0): bigarren 1999an.
Euskadiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 1999.
Bizkaiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (1): 2000.
Estropada zaharrakAldatu
- Lapurdiko estropada zaharrak (1): 1855
Gainontzeko estropadakAldatu
TrainerillatanAldatu
- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (1): 2003.
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (2): 2001, 2003.
BateletanAldatu
- Bizkaiko Batel Txapelketa (1): 2002, 2003
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | TKE Liga, 11.a | - |
2004 | TKE Liga, 11.a | - |
2005 | TKE Liga, 11.a | - |
2006 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2007 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2008 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2009 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2010 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2011 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2012 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2013 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2014 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2015 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2016 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2017 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2019 | TKE Liga, 10.a | - |
2020 | TKE Liga, 8.a | - |
2021 | TKE Liga, 10.a | - |
2022 | TKE Liga, 11.a |
Emakumezkoen traineruaAldatu
Lekittarra Arraun Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Isuntza |
Herria | Lekeitio |
Entrenatzailea | Fernando Zugasti |
Patroia(k) | Irati Zendoia |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Lekittarra |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Bizkaiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
2017 urtean emakumezkoen trainerua atera zuen, Lea-Artibai izenarekin. Isuntzako 9 arraunlarik, Ondarroako 9k eta Elantxobeko beste 4 arraunlarik bat egin zuten taldea osatzeko. 2018an formatua errepikatu zuten eta Bizkaiko txapelketan brontzezko domina lortu zuten. 2019tik aurrera Isuntza eta Ondarroa gai izan ziren traineru bana ateratzeko.
2022an emakumezkoen junior taldeak Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi du. Talde nagusiak ordea ezin izan du trainerua osatu.
- Bizkaiko txapelketa (0): hirugarren 2017an eta 2018an (Lea Artibai) eta 2020an eta 2021ean (Isuntza)
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017* | Gipuzkoako Liga, 9.a | - |
2018* | ETE Liga, 7.a | - |
2019 | ETE Liga, 7.a | - |
2020 | ETE Liga, 7.a | - |
2021 | ETE Liga, 7.a | - |
2022 | ez |
- 2017an eta 2018an Lea-Artibai izan zen.
Antolaturiko estropadakAldatu
Estropada ugari antolatzen ditu Isuntzak Lekeition. Garrantzitsuena Lekeitioko Bandera da, urte askotan El Correo-BBK izena izan zuena babesleak zirela eta. Irailean herriko jaietan Lekeitioko San Antolin Bandera antolatzen du.
Honetaz gain ekainean eta Ligaz kanpo Lekeitio-ABC bandera antolatu izan zuen eta azken urteetan Isuntzaren Bandera jokatu da.