Tolosaldeko Arraun Kluba

Tolosaldeko Arraun Kluba, labur TAK Oria izenez ere ezaguna, 2005. urtean Tolosan (Tolosaldea, Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako Oria ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak Tolosako Zerkausiaren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena.

Tolosaldeko Arraun Kluba
Sorrera 2005
Herria Euskal Herria Tolosa, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Sabino Alijostes
Entrenatzailea Euskal Herria Patxi Frances
Patroia(k) Euskal Herria Aiora Sorozabal
Euskal Herria Laiene Izagirre
Kolorea(k)                urdina, horia eta beltza
Trainerua           Tolosaldea
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
1 Euskotren Liga
2 Gipuzkoako Liga
2 ETE Liga
4 Euskadiko Txapelketa
2 Gipuzkoako Txapelketa
2021: Kontxa 4.a
2021: Liga 1.a (ETE Liga)
2022 Euskotren Ligan
Webgunea www.arraunatolosa.blogspot.com.es
Getaria-Tolosa, 2010ean.
Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2019ko ETE Ligan.
Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2020ko ETE Ligan.

BatelakAldatu

Elkartea 2005ean sortu bazen ere, Tolosako arraunlariek bateletan hainbat garaipen izan zituzten 1970eko hamarkadaren amaieran, beste elkarte batzuen izenpean. 1975ean, Emendek elkarteak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen; eta 1976 eta 1980 artean, S.R. La Veletak Espainiako txapelketa bi, Euskadiko bat eta Gipuzkoako hiru irabazi zituen. Tolosarren palmaresa, beraz, honako hau da:

Emakumezkoen batelek ere irabazi dituzte txapelketak:

Emakumezkoen traineruaAldatu

2008an emakumezkoen trainerua atera zuen Tolosaldea izenarekin eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan hirugarren egin ondoren Kontxako Banderara sailkatzeko zorian egon ziren, sailkapen estropadan bosgarren egin baitzuten.

2009an Getariarekin batera Getaria-Tolosa eratu zuen eta euskal trainerurik onenetakoa izan da, emaitza aipagarriak lortu baitituzte. Tartean Euskadiko eta Gipuzkoako bina txapelketa, 2011eko Liga nagusia eta 2010 eta 2011ko Kontxako bigarren postuak. Getaria-Tolosaren ibilbidea 2012 denboraldiaren amaieran bukatu zen.

2018an bakarkako ibilbideari ekin zioten Zarautzekin ituna lortu ondoren. Zarauztarrek trainerua eta hainbat arraunlari eman zizkioten. Lehenengo bandera ere eskuratu zuten, Errenteria Hirikoa. Irailean Kontxako Banderarako sailkatu zen eta zortzigarren egin zuen. 2019an ere ETE Ligako ohorezko txandan ibili zen eta Colindresko Bandera irabazi zuen.

2020an Sanpedrotarrarekin egin zuen hitzarmena. Pedreñarena zen "Seve Ballesteros" traineru beltza eskuratu zuen eta branka morez margotu zuen. Bi jardunaldiren faltan matematikoki ETE Liga irabaztea lortu zuen. Kontxako Banderan ere sartu zen sailkapen estropadan bigarren denbora eginaz. Azkenean laugarren postua eskuratu zuen. Play-offetan ez zuen mailaz igotzerik lortu, bigarren jardunaldian egindako akats bat tarteko. 2021ean ere nagusitasun osoz irabazi du ETE Liga bigarrenez jarraian eta play-offetan Euskotren Ligara igo da.

Kontxako BanderaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
  • Hirugarrena (2): 2009 eta 2012.
  • Laugarrena (2): 2020 eta 2021.
  • Sailkapen estropada (2): 2010 eta 2011.
  • Sailkatua (7): 2009, 2010, 2011, 2012, 2018, 2020 eta 2021.

Emakumezkoen Traineru LigaAldatu

TxapelketakAldatu

Gainontzeko banderakAldatu

Handiak Zarauzko Ikurrina (1): 2011.
Getxoko Bandera (1): 2011.
Etxekoa Tolosaldeako Ikurrina (2): 2020, 2021.
Gipuzkoan Txingudi Bandera (3): 2009, 2010, 2011.
Donostiarra Bandera (2): 2009, 2010.
Orioko Bandera (2): 2009, 2010.
Getariako Bandera (1): 2010.
Debako estropada (2): 2010, 2011.
Pasaiako Bandera (1): 2011.
Zumaia, Gipuzkoako Ligakoa (2): 2009, 2011.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011
San Pedroko Bandera (1): 2011.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (2): 2012, 2021.
Errenteria Hiriko Bandera (2): 2018, 2020.
Zumaiako Ikurrina (2): 2020, 2021.
Adegi Bandera (2): 2020, 2021.
Lapurdin Donibane Ziburuko Estropada (2): 2020, 2021.
Bizkaian Isuntzaren Bandera (1): 2011.
Bilboko Bandera (1): 2011.
Ondarroako Bandera (2): 2020, 2021.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2020.
Erandioko Ikurrina (2): 2020, 2021.
Sestaoko Bandera (1): 2021.
Uribarren Abaroa, Lekeitio (1): 2021.
Ane Aizpuru Basterretxea memoriala (1): 2021.
Kantabrian Marina de Cudeyoko Bandera (2): 2010 (Gipuzkoa), 2011.
Colindresko Bandera (1): 2019.
Comercio Castro Urdiales (1): 2020.

DenboraldiakAldatu

Urtea Taldea Liga Kontxa
2009 Getaria-Tolosa Gipuzkoa, 2.a 3.a
2010 Getaria-Tolosa Gipuzkoa, 2.a 2.a
2011 Getaria-Tolosa Emakumezkoen Liga, 1.a 2.a
2012 Getaria-Tolosa Emakumezkoen Liga, 3.a 3.a
2013-
2017
- - -
2018 Tolosaldea ETE Liga, 4.a 8.a
2019 Tolosaldea ETE Liga, 4.a -
2020 Tolosaldea ETE Liga, 1.a 4.a
2021 Tolosaldea ETE Liga, 1.a 4.a

Kanpo estekakAldatu