Emakumezkoen Traineru Liga
Emakumezkoen Traineru Liga edo laguntzailearengatik Euskotren Liga izenaz ezagutzen dena, Kantauri kostaldean jokatzen den emakumezkoen estropada sistema da.
Emakumezkoen Traineru Liga | |
---|---|
Sorrera | 2009 (selekzioak) 2011 (klubak) |
Antolatzailea | TKE |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken ekitaldia | 2022 |
Irabazlea(k) | ![]() |
Webgunea | Webgune ofiziala |

HistoriaAldatu
IbilbideaAldatu
Aurreko urtean Kontxako Bandera eta Euskadiko traineru txapelketa jokatu zirela ikusita, 2009an abiatu zen Emakumezkoen Traineruen Liga. Lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, Gipuzkoak, Bizkaiak, Galiziak eta harrigarria bada ere Katalunia izan zen 2009an eta Kantabria 2010ean.
Gipuzkoan traineruen kopurua handia zenez elkarteen arteko Gipuzkoako Liga antolatu zuten haien artean. Gipuzkoako Liga honetan traineru bizkaitarrak eta kantabriarrak ere aritu izan ziren, gonbidatu gisa. Galiziako emakumezkoek ere haien arteko Liga antolatu zuten.
Horrela beraz, 2011. urtean Emakumezkoen Traineru Liga bera ere elkarteen arteko Liga bihurtu zen. Zazpi klubek hartu zuten parte bi multzotan banatuta. Hurrengo urtean sailkapen estropada bat egin zen eta lau onenek Euskotren Liga jokatu zuten eta lau hauek eta gainerakoek Gipuzkoakoa, aldi berean. 2018an Gipuzkoako Liga ETE Liga bihurtu zen eta igoera eta jeistiera play-offak ezarri ziren, denboraldi hasierako sailkapen estropada baztertuz eta Liga sistema iraunkor bat finkatuz.
2023an jauzi kualitatibo bat izango du Ligak, zortzi traineruk hartuko baitute parte maila gorenean.
Emakumezkoen Traineru Ligaren eboluzioaAldatu
Urtea | Traineruak | Estropadak |
---|---|---|
2009-2010 | 4 | 8 |
2011 | 7 | 8 |
2012-2017 | 4 | 8 |
2018-2019 | 4 | 14 |
2020-2021 | 4 | 12 |
2022 | 4 | 12 |
2023 | 8 |
PalmaresaAldatu
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Laugarrena |
---|---|---|---|---|
2009 | Galizia | Gipuzkoa | Bizkaia | Katalunia |
2010[1] | Galizia Gipuzkoa |
- | Bizkaia | Kantabria |
2011 | Getaria-Tolosa | Rias Baixas | Zumaia | San Juan |
2012 | Zumaia | Rias Baixas | Getaria-Tolosa | San Juan |
2013 | Zumaia | San Juan | Hibaika | Orio |
2014 | San Juan | Hibaika | Zumaia | Samertolameu |
2015 | San Juan | Zumaia | Hibaika | Orio |
2016 | San Juan | Hibaika | Orio | Cabo da Cruz |
2017 | San Juan | Hibaika | Orio | Arraun Lagunak |
2018 | San Juan | Orio | Arraun Lagunak | Hondarribia |
2019 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra | Hondarribia |
2020 | Orio | Donostiarra | Arraun Lagunak | Hondarribia |
2021 | Arraun Lagunak | Orio | Donostiarra | Hondarribia |
2022 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra | Tolosaldea |
GaraipenakAldatu
LigakAldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
San Juan | 5 | 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 |
Orio | 3 | 2019, 2020, 2022 |
Galizia | 2 | 2009, 2010 |
Zumaia | 2 | 2012, 2013 |
Gipuzkoa | 1 | 2010 |
Getaria-Tolosa | 1 | 2011 |
Arraun Lagunak | 1 | 2021 |
EstropadakAldatu
- 2022 barne:
Taldea | Garaipenak |
---|---|
Orio | 40 |
San Juan | 36 |
Zumaia | 14 |
Arraun Lagunak | 10 |
Hibaika | 6 |
Rias Baixas | 5 |
Getaria | 4 |
Tolosaldea | 4 |
Donostiarra | 3 |
PatroiakAldatu
- 2009-2018 artean traineru irabazlearen patroia eta 2019tik aurrera patroirik onenaren saria (beltzez).
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Nerea Perez | 4 | 2015, 2016, 2017, 2018 |
Nadeth Agirre | 3 | 2019, 2020, 2022 |
Laura Hermo | 2 | 2009, 2010 |
Nagore Osoro | 2 | 2012, 2013 |
Inder Paredes | 2 | 2014, 2016 |
Olatz Aldalur | 1 | 2011 |
Izaro Lestayo | 1 | 2018 |
Miren Garmendia | 1 | 2021 |
Kluben sailkapenaAldatu
2022 denboraldia barne.
Taldea | Sailkapena | Urteak |
---|---|---|
Orio | 9 | 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022 |
San Juan | 8 | 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 |
Arraun Lagunak | 6 | 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022 |
Zumaia | 5 | 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 |
Hibaika | 5 | 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 |
Hondarribia | 4 | 2018, 2019, 2020, 2021 |
Donostiarra | 4 | 2019, 2020, 2021, 2022 |
Tolosaldea | 3 | 2011, 2012, 2022 |
Getaria | 2 | 2011, 2012 |
Rias Baixas | 2 | 2011, 2012 |
Samertolameu | 1 | 2014 |
Cabo da Cruz | 1 | 2016 |
HistoriaAldatu
Ligaren aurretikAldatu
Hondarribian 2005 urtean jokatu zen emakumezkoen lehenengo traineru estropada, Txingudi Bandera delakoan, eta bertan Cabo da Cruzek irabazi zuen Txingudiren (Hondarribia A.E.), Urola Kostaren (Zumaia-Getaria) eta Isuntzaren aurretik. Bandera honek aurrera jarraitu zuen, baina benetako denboraldia 2008an iritsi zen, Txingudi Banderaz gain Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak, eta Kontxako Bandera jokatzean. Aipatu behar da Kontxako Banderarako sailkapen estropadan zortzi traineruk hartu zutela parte, tartean Kataluniako bik ere bai.
2008ko denboraldiko banderen garaileak:
- Kontxako Bandera: Galiziako selekzioa (S.D. Rias Baixas)
- Euskadiko Txapelketa: Hondarribia (beranduago baliogabetua)
- Gipuzkoako Txapelketa: Zumaia-Getaria
- Txingudi Bandera: Hondarribia
2009: I Emakumezkoen LigaAldatu
Aurreko urteko esperientzia ikusita Liga bat sortzeko beharra ikusi zen. 8 estropadatako Euskotren Liga sortu zen orduan. Selekzioen Liga egitea pentsatu zen, Gipuzkoan ezik, zaila baitzen klubek traineru oso bat ateratzea. Ibilbidea milia eta erdikoa (bi luze, ziaboga bakarra) eta hiru jubenil tostaratzeko aukera zuten traineruek. Horrela, Galizia, Bizkaia, Gipuzkoa eta Kataluniako selekzioek osatu zuten Liga.
Gipuzkoako selekzioan parte hartzeko hiru kluben artean banatu zituzten estropadak, Getaria-Tolosak, Zumaia eta Hondarribiak bina jardunaldi jokatu zituztelarik, Zarauzko Ikurrinarako aldiz arraunlarien selekzio bat egin zen. Bizkaiko Selekzioaren oinarria Arkoteko neskak ziren.
Galiziako selekzioa S.D. Rias Baixas taldeak osatu zuen. Kataluniako selekzioa llagutetan aritzen ziren lau klubetako arraunlariak ziren, aurreko urteko Kontxako banderak liluratuta arraunera etorri zirenak. Galiziako patroiak txandakatu egin ziren kataluniarrak gidatzeko, eta hauena zen erabili zuten trainerua ere.
Postua | Selekzioa | Puntuak | Patroiak | Trainerua | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Galizia | 29 | Laura Hermo, Maria Lopez | Galicia | 5: Pontevedra, Pedreña, Plentzia, Zumaia, Getxo |
2 | Gipuzkoa | 21 | O.Aldalur, M.Urbieta, A.Arrizabalaga | Gipuzkoa | 2: O'Grove, Zarautz |
3 | Bizkaia | 19 | Iratxe Ortiz de Pinedo | Bizkaia | |
4 | Katalunia | 7 | Laura Hermo, Maria Lopez | Galicia |
2010: II Emakumezkoen LigaAldatu
Aurreko ligaren arrakasta ikusita aurrera jarraitzea erabaki zen. Urte honetan Kataluniak ez zuen parte hartu eta bere ordez Astilleroko neskek osaturiko Kantabriako Selekzioa aurkeztu zen. Gipuzkoako selekzioa osatzeko bost elkartek kanporaketa jokatu zuten eta hango emaitzen arabera Getaria-Tolosak eta Zumaiak hiruna estropada jokatzea erabaki zen. Zarauzko Ikurrinan Gipuzkoako Txapelketaren irabazle izan zen Zumaiak hartu zuen parte.
Zarautzen Liga bukatu zenean Galizia eta Gipuzkoa puntuz berdinduta gelditu ziren eta istiluen artean Ikurrina Galiziari eta Liga Gipuzkoari eman zitzaion. Galiziako neskek ordea zumaiarrek behar baino ez-propio gehiago zituela argudiatuz helegitea jarri zuten eta hilabete beranduago zumaiarrak deskalifikatuak izan ziren. Azaroaren 8an epaileak helegiteak aztertu eta Galizia zein Gipuzkoako selekzioak izendatu zituen txapeldun[1].
Postua | Selekzioa | Puntuak | Patroiak | Trainerua | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Galizia | 28 | Laura Hermo | Galicia | 4: Concello Moaña, Afamo (Moaña), Zumaia, Zarautz |
1 | Gipuzkoa | 28 | O.Aldalur, M.Urbieta, N.Osoro | Getaria-Tolosa, Koruko Ama | 3: Pedreña, Ambilamp (Portugalete), Getxo |
3 | Bizkaia | 17 | Amaia Kareaga, Aiala Uribelarrea | Bizkaia | |
4 | Kantabria | 8 | Alba Rocillo, Sara Vazquez | San José XII |
2011: III Emakumezkoen LigaAldatu
Gipuzkoako klubek hala eskatuta Kluben arteko liga osatu zen, izan ere galiziarrak eta kantabriarrak trainerua aterako ote zuten zalantzak zeuden eta horrela ezin baitzen ligarik jokatu. Zazpi traineruk hartu zuten parte, azkenean Kantabriak huts egin baitzuen. Aurreko edizioetan bezala zortzi jardunaldi izan zituen eta Zarautzen bukatu zen.
Bi multzotan banatu ziren traineruak eta bakoitzak hiruna estropada jokatu zituen. Zarauzko Ikurrinan "finala" izan zen multzo bakoitzeko bi traineru onenekin. Azkenik Getaria-Tolosak jardunaldi biak irabazi eta Ligaren jabe bihurtu zen Galiziaren aurretik.
- Multzoetako emaitzak:
A multzoa
Postua | Elkartea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Rias Baixas | 8 |
2 | Zumaia | 7 |
3 | Orio | 3 |
B multzoa
Postua | Elkartea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Getaria-Tolosa | 12 |
2 | San Juan | 8 |
3 | Bizkaia | 7 |
4 | Hondarribia | 4 |
- Finala:
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Denbora | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Getaria-Tolosa | Olatz Aldalur | Getaria-Tolosa | 21'15"22 | 4: Bilbo, Pedreña, Getxo, Zarautz |
2 | Rias Baixas | Laura Hermo | Galicia-Rianxeira | 21'20"52 | 2: Camargo, Zumaia |
3 | Zumaia | Nagore Osoro | Telmo Deun | 21'51"02 | 1: Santander |
4 | San Juan | Inder Paredes | Batelerak | 22'05"95 |
2012: IV Emakumezkoen LigaAldatu
Berriz ere formatua aldatzea erabaki zen. Zazpi traineruk aurkeztu zuten beren burua Traineruen Ligan parte hartzeko, sei gipuzkoarrek eta galiziar batek. Horrela beraz lehenengo bi estropada sailkatzeko izan ziren eta hiru onenek jokatu zuten liga, iazko irabazlea izan zen Getaria-Tolosarekin batera. Sailkapen estropadak ere ligarako puntuagarriak izan ziren eta azkenean Zumaia gailendu zen, galiziarrekin lehia estua izan zuelarik.
Sailkapen fasea:
- Zumaia (12 puntu)
- Getaria-Tolosa (12 puntu), aurrez sailkatua
- Rias Baixas (11 puntu)
- San Juan (9 puntu)
- Orio (6 puntu)
- Hibaika (4 puntu)
- Hondarribia (2 puntu)
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Zumaia | Nagore Osoro | Telmo Deun | 27 | 4: Portugalete, San Pedro, Getxo, Zarautz |
2 | Rias Baixas | Laura Hermo | Galicia-Rianxeira | 26 | 3: Eusko Label, Pedreña, Zumaia |
3 | Getaria-Tolosa | Olatz Aldalur | Getaria-Tolosa | 15 | |
4 | San Juan | Inder Paredes | Batelerak | 12 |
2013: V Emakumezkoen LigaAldatu
Zortzi arraun taldek eman zuten izena bertan parte hartzeko, sei gipuzkoarrek (Zumaia, San Juan, Hibaika, Orio, Hondarribia eta Zarautz) eta hauetaz gain Bizkaiak eta Kantabriako Santoñak. Aipatzekoa da bi traineru historiko ez zirela bertan izan, Rias Baixas eta Getaria-Tolosa, lehenengoak Galizian estropadarik ez zela izango jakitean haserre eta bigarrenak taldearen disoluzioa gertatu zelako. Bestalde Bizkaia urtebeteren ondoren berriz itzuli zen eta Zarautz eta Santoña debutariak izan ziren. Zortzi estropada izan zituen Ligak.
Sailkapen fasea:
- Zumaia (16 puntu), aurrez sailkatua
- San Juan (14 puntu)
- Hibaika (12 puntu)
- Orio (10 puntu)
- Bizkaia (8 puntu)
- Zarautz (5 puntu)
- Hondarribia (5 puntu)
- Santoña (2 puntu)
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Zumaia | Nagore Osoro | Telmo Deun | 31 | 6: Pedreña, Eusko Label, Orio, Zumaia, San Pedro eta Zarautz |
2 | San Juan | Inder Paredes | Batelerak | 22 | 1: Getxo |
3 | Hibaika | Aiala Uribelarrea | Madalen | 18 | |
4 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 9 |
2014: VI Emakumezkoen LigaAldatu
Zazpi traineru aurkeztu ziren jadanik sailkatua zegoen Zumaiarekin batera ligan aritzeko. Uztailaren 12 eta 13an izan ziren sailkapen estropadak, eta San Juan, Hibaika eta Samertolameu sailkatu ziren.
Hasieran sanjuandarren eta errenteriarren arteko lehia gogorra izan zen baina azken bost estropadak irabazita San Juanek eraman zuen liga.
Sailkapen fasea:
- San Juan (15 puntu)
- Hibaika (15 puntu)
- Zumaia (12 puntu), aurrez sailkatua
- Samertolameu (10 puntu)
- Orio (8 puntu)
- Cabo da Cruz (5 puntu)
- Getaria-Zarautz (5 puntu)
- Santoña (2 puntu)
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | San Juan | Inder Paredes | Batelerak | 30 | 5: Eusko Label, Orio, Getxo, Petronor eta Zarautz |
2 | Hibaika | Aiala Uribelarrea | Madalen | 25 | 2: Pedreña, San Pedro |
3 | Zumaia | Nagore Osoro | Telmo Deun | 16 | |
4 | Samertolameu | María López | A Terca | 9 |
2015: VII Emakumezkoen LigaAldatu
Zazpi traineru aurkeztu ziren jadanik sailkatua zegoen San Juanekin batera ligan aritzeko. Uztailaren 11 eta 12an izan ziren sailkapen estropadak, eta Zumaia, Hibaika eta Orio sailkatu ziren.
Sailkapen fasea:
- Zumaia (15 puntu)
- San Juan (15 puntu) aurrez sailkatua
- Hibaika (11 puntu)
- Orio (11 puntu)
- Cabo da Cruz (8 puntu)
- Getaria-Zarautz (6 puntu)
- Hernani (4 puntu)
- Donostiarra (1 puntu)
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | San Juan | Nerea Perez | Batelerak | 28 | 4: Orio, Noja, Getxo eta Zarautz (biak) |
2 | Zumaia | Nagore Osoro | Telmo Deun | 26 | 3: La Caixa, Euskolabel eta Ambilamp |
3 | Hibaika | Aiala Uribelarrea | Madalen | 15 | 1: Zarautz (2. jardunaldia) |
4 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 11 |
2016: VIII Emakumezkoen LigaAldatu
Zazpi traineru aurkeztu ziren jadanik sailkatua zegoen San Juanekin batera ligan aritzeko. Uztailaren 9 eta 10ean izan ziren sailkapen estropadak, eta Hibaika, Orio eta Cabo da Cruz sailkatu ziren.
Sailkapen fasea:
- San Juan (16 puntu) aurrez sailkatua
- Hibaika (14 puntu)
- Orio (12 puntu)
- Cabo da Cruz (10 puntu)
- Getaria-Zarautz (7 puntu)
- Arraun Lagunak (6 puntu)
- Hernani (5 puntu)
- Hondarribia (2 puntu)
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | San Juan | Inder Paredes, Nerea Perez | Batelerak | 30 | 6: Orio, Euskolabel, Bilbo, Getxo, Zumaia eta Zarautz (biak) |
2 | Hibaika | Aiala Uribelarrea, Naroa Galdos | Madalen | 26 | 2: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zarautz (1. jardunaldia) |
3 | Orio | Nadeth Agirre | Branka | 15 | |
4 | Cabo da Cruz | Natalia Tubio | Cabo | 9 |
2017: IX Emakumezkoen LigaAldatu
Hamar traineru aurkeztu ziren sailkapen estropadara. San Juanek nahikoa zuen estropadetako batean bosgarren egitearekin sailkatzeko. Uztailaren 8 eta 9an izan ziren sailkapen estropadak, eta sanjuandarrez gain Hibaika, Orio eta Arraun Lagunak sailkatu ziren.
Sailkapen fasea:
- San Juan (19 puntu)
- Hibaika (19 puntu)
- Orio (16 puntu)
- Arraun Lagunak (14 puntu)
- Hernani (12 puntu)
- Deustu (10 puntu)
- Donostiarra (7 puntu)
- Cabo da Cruz (6 puntu)
- Portugalete (5 puntu)
- Lea-Artibai (2 puntu)
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | San Juan | Nerea Perez, Izaro Lestayo | Batelerak | 31 | 7: Donostia, La Caixa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Getxo, Petronor eta Zarautz (biak) |
2 | Hibaika | Naroa Galdos, Inge Ugarte | Madalen | 25 | 1: Orio |
3 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 16 | |
4 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo, Maialen Muguruza | Lugañene | 8 |
2018: X Emakumezkoen LigaAldatu
Hamar traineru aurkeztu ziren sailkapen estropadara. San Juanek nahikoa zuen estropadetako batean bosgarren egitearekin sailkatzeko. Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izan ziren sailkapen estropadak, eta sanjuandarrez gain Orio, Arraun Lagunak eta Hondarribia sailkatu ziren. Bigarren maila bat eratu zen, Galizian bertako Liga eta euskaldunen eta kantabriarren artean ETE Liga.
Sailkapen fasea:
- San Juan (24 puntu)
- Orio (22 puntu)
- Arraun Lagunak (19 puntu)
- Hondarribia (19 puntu)
- Donostiarra (13 puntu)
- Deustu (13 puntu)
- Kaiku (12 puntu)
- Hibaika (10 puntu)
- A Pobra-Cabo (9 puntu)
- Tolosaldea (8 puntu)
- Hernani (5 puntu)
- Lea-Artibai (2 puntu)
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | San Juan | Nerea Perez, Izaro Lestayo |
Batelerak | 54 | 11: Sestao, Petronor, Coruña (biak), Donostiarra, La Caixa, Pasaia, Orio, Getxo, Euskotren, Mapfre (Hondarribia) eta Zarautz (biak) |
2 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 42 | |
3 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo | Iriyarena | 27 | 1: Ondarroa |
4 | Hondarribia | Estibalitz Gezala | Ama Guadalupekoa | 17 |
Denboraldiaren amaieran laugarren sailkatu zen Hondarribiak play-offak jokatu zituen bigarren mailako irabazleen aurka. Galiziarrek uko egin zioten eta Donostiarrak play-off hauek irabazita Euskotren Ligara sailkatzea lortu zuen.
2019: XI Emakumezkoen LigaAldatu
San Juan, Orio eta Arraun Lagunak taldeek ziurtatuta zuten Ligan aritzea eta play-offetan ETE Ligaren irabazlea izan zen Donostiarra gehitu zitzaien. 2018ko denboraldia bukatu zenean ordea San Juango arraunlariek kluba utzi zuten eta erabat berriztu zen taldea. Horregatik mailari uko egin zioten eta Hondarribiak osatu zuen laukotea.
Patroien sailkapenean Nadeth Agirre oriotarra izan zen txapelduna.
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 55 | 11: Repsol, Coruña (biak), Donostiarra, Caixabank, Orio, Sestao, Euskotren, Getxo, Ondarroa, Hondarribia, Zarautz (biak) |
2 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo | Lugañene | 43 | 1: Lekeitio |
3 | Donostiarra | Inder Paredes | Torrekua I | 23 | |
4 | Hondarribia | Nerea Perez | Ama Guadalupekoa | 19 |
2020: XII Emakumezkoen LigaAldatu
Aurreko denboraldiaren amaieran jokaturiko play-offetan Hondarribiak mantentzea lortu zuenez lau talde berdinak aritu ziren 2020ko Ligan. COVID-19 pandemiak eragina izan zuen ligan, izan ere Arraun Lagunak taldeko kide batek positibo eman izanagatik taldeak ezin izan zuen bi asteburutan lehiatu eta estropada bakoitzeko bi puntu eman zitzaizkion, ordurarteko batazbesteko puntuazioa hain zuzen ere.
Bi estropadaren faltan Oriok matematikoki lortu zuen Liga garaipena. Patroien sailkapenean Nadeth Agirre oriotarra izan zen txapelduna bigarren urtez jarraian.
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 46 | 8: Coruña (biak), Caixabank, Getxo, Bilbo, Lekeitio (Euskotren), Txingudi, Ondarroa, Zarautz (biak) |
2 | Donostiarra | Natalia Tubio | Torrekua I | 36 | 2: Petronor, Orio |
3 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo | Lugañene | 23 | |
4 | Hondarribia | Nerea Perez | Ama Guadalupekoa | 18 |
2021: XIII Emakumezkoen LigaAldatu
Hirugarren urtez jarraian talde berak arituko dira lehian.
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo | Lugañene | 39 | 5: Coruña (1j), Donostiarra, Getxo, Caixabank, Bilbo, Santurtzi |
2 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 39 | 4: Coruña, Edinor, Orio, Zarautz (biak) |
3 | Donostiarra | Nerea Perez Natalia Tubio |
Torrekua I | 24 | 1: Lekeitio (Euskotren) |
4 | Hondarribia | Miren Garmendia | Ama Guadalupekoa | 18 |
2022: XIV Emakumezkoen LigaAldatu
Tolosaldea izan zen debutaria. Oriok lortu zuen hirugarrenez liga irabaztea, bandera guztiak irabaziz bat ezik.
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 54 | 11: Fabrika, Coruña, Orio, Edinor, Getxo, Euskotren (Lekeitio), Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Caixabank, Zarautz (biak) |
2 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo | Lugañene | 43 | 1: Bilbo, Coruña (2j) |
3 | Donostiarra | Nerea Perez | Bantxa | 23 | |
4 | Tolosaldea | Aiora Solozabal Olaia Barriuso Maialen Amondarain |
Tolosaldea | 20 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Eusko Label Liga de traineras: EUSKOTREN LIGA GALIZIA ETA GIPUZKOARENTZAT. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).