Fortuna Kirol Elkartea

Fortuna Kirol Elkartea Donostiako kirol-elkarte bat da, 1911n sortua. Kirol-atal ugari dituen kluba da, eta oinarriko kirola sustatzea du helburu nagusia.

Fortuna elkarteko bazkideak (1927)

Historia

aldatu

Klubaren jatorria Club Ciclista San Sebastián taldearen deuseztean dago, 1909an. Klub hori suntsitzean bi elkarte berri sortu ziren, alde batetik Real Sociedad, eta, bestetik 'Peña Fortunista' izenekoa, gerora, 1911n, Club Deportivo Fortuna bihurtu zena.

Hasiera-hasieratik hainbat atal eratu zituen klubak: futbola, atletismoa, pilota, medizaletasuna, txirrindularitza, igeriketa, etab.

1919an, Fortunak lehen aldiz antolatu zuen Behobia-Donostia lasterketa entzutetsua.

Arraun-atala

aldatu
Fortuna Kirol Elkartea
Sorrera 1911
Herria   Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria ?
Entrenatzailea ?
Patroia(k)   Juan Mari Lujanbio
Kolorea(k)           urdina eta gorria
Trainerua      Fortuna
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskal Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2 ABE Liga
2024 4.a (ABE Liga)

Arraun-atala 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen. Hamarkada horren amaiera izan zen garairik oparoena, 3 bandera eskuratzeaz gainera Kontxako Banderan parte hartzea ere lortu baitzen. 2009an, Donostiarra traineru bateratuaren proiektura bildu zen Fortuna.

Emakumezkoak

aldatu

Beteranoak

aldatu

Beteranoen kategorian beteranoen ABE Traineruen Ligan parte hartu du hainbat urtez. 2019an hirugarren postua eskuratu zuen. 2021ean Beteranoen mailan Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa irabazi zuen eta 2022an Traineruen Liga.

Banderak:

Denboraldiak:

Urtea ABE Liga Euskadiko txap.
2014 ? -
2015 7.a -
2016 6.a -
2017 5.a -
2018 4.a -
2019 3.a ?
2020 - -
2021 4.a 2.a
2022 Txapelduna 2.a
2023 Txapelduna Txapelduna
2024 4.a 5.a

Kanpo estekak

aldatu