Hezkuntza zerbitzu

[1]Zerbitzua, bezero bati eskaintzen zaizkion ahalmen intelektual edo tekniko huts batez baliatzen diren jarduera ekonomikoen multzoa da. Hezkuntza, berriz, ezagupenen transmisioaren bidez, pertsonen sozializazioa ahalbidetzen du prozesua da. Hezkuntza sistema, beraz, biztanlea hezitzea ahalbidetzen duen hainbat osagairekin osatutako egitura da. Eskolak, unibertsitateak, bibliotekak, irakasleak, besteak beste, sistema honen parte dira.


Hezkuntzak, kontestu formaletan zein informaletan izan dezake lekua. Hezkuntza formala, etapa ezberdinetan dago banatuta, hala nola, eskolaurreko hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza edo/eta unibertsitatea.


KudeaketaAldatu

Estatua da  hezkuntza sistemaren gestio eta erregulazioaren  erantzule. Hezkuntza Ministerioaren edo antzeko organismoen bitartez, gobernatzaileak, lurralde bakoitzeko hezkuntzaren garapenerako oinarriak finkatzen dituzte. Modu honetan ikasketa programak zehaztuko dira eta oinarrizko hezkuntzako praktikak finkatuko dira, besteak beste.


Hezuntza sisteman, Estatua ez da bakarrik aritzen. Estatu mailan kudeatzen diren instituzioak existitzen dira (hezkuntza publiko moduan ezagutzen dena). Baina hezkuntza zerbitzua eskaintzen duten eta korrituak bilatzen duten sektore pribatuak ere badaude. Hezkuntza sisteman,  eskola publikoak eta eskola pribatuak, unibertsitate publikoak eta unibertsitate pribatuak eta abar elkarbizitzen dira.


Hezkuntzarako sarbidea giza eskubideen parte denez, Estatuak, pertsona guztiek parte hartzen dutela bermatu behar du. Herritar guztiek derrigorrezko hezkuntza osatzeko, hezitzeko eta gizartean egoki moldatzeko eskabide superiorretarako aukera izan behar dute.

[2]

Hispanoamerikako hezkuntza sistemaAldatu

Hispanoamerikako hezkuntza sistemaren egituraketa, herrialde bakoitzaren independentzia prozesuaren ostean hasi zen. Sistemaren egituraketak influentzia asko izan zituen XVIII.mendeko Europako ilusionismo edo ilustraziotik.

Herrialde latinoamerikarren hezkuntza sistema estatalak honako etapa hauek ditu:

- Eskolaurrea: 0-6 urte

- Lehen hezkuntza: 7-15 urte

- Bigarren hezkuntza: 16-18 urte

- Hezkuntza teknikoa edo profesionala: ikasketen arabera 2-5 urte inguru iraun dezake.


Hezkuntza sistema estala, gizakion garapenerako eta bizitzako formaziorako kalitatezko hezkuntza erreforma, politika eta neurrien aldeko eztabaidan dago.

[3]

Hezkuntzaren oinarriakAldatu

Hezkuntza, lau oinarrizko ikasketetan egituratzen da (Jacques Delors):

- Ezagutzen ikasi: Ikasketa mota honek, garrantzi gehiago ematen dio materiaren erabilpenari, sailkatutako ezagupenei baino. Gizakion bizitzarako medio eta xede kontsideratu daiteke. Duintasunarekin bizitzeko, trebetasun profesionalak garatzeko eta besteekin komunikatzeko; pertsona bakoitzak inguruko munduan ulertzean oinarritzen da.

- Egiten ikasi: Ikasleak, hainbat interakzio eta taldean lan egitera trebatzen ditu. Honen helburua, beraien ingurunean modu positiboan eragitea da.

- Batera bizitzen ikasi: Besteekin kooperatzen eta bizitzen irakasten da. Independentzia ezberdinak osatzeko, ulermena eta tolerantziak beharrezkoak dira.

-Izaten ikasi: Hezkuntzak pertsona bakoitzaren garapen globalean lagundu behar du

HistoriaAldatu

Hezkuntza, helduek gazteak gizarterako ezagupen eta trebetasunekin entrenatzen zituztenean hasi zen. Gizartean tradizionalki, modu oralean lortu da; edo imitazioaren bitartez. Istorioen narrazioak ezagupenak, baloreak eta trebetasunak hurrengo belaunaldira pasatu zituzten. Kulturek, berain ezagupenak eta trebetasunak imitazioaz gain beste modu atzuetan erraz ikasi zitezkeela zabaltzen zen bitartean, hezkuntza formala hasi zen garatzen.

[4]

Hezkuntza motakAldatu

Hiru hezkuntza mota daude: Formala, ez formala eta informala.

  • Hezkuntza formala: Parte-hartzea, Ikasketa ziurtagirien bitartez Eskolei, intitutuei, unibertsitateei eta moduluei egiten die erreferentzia., non parte-hartzea, Ikasketa ziurtagirien bitartez ezagutzen den.
  • Hezkuntza ez formala: Ikasketa curriculum partikular batengatik erregitzen ez diren kurtso, akademia eta instituzioak; intentzioa dutenak, hezitzeko intentzioa dutenak baina ziurtagirien bitartez aintzatetsi ez direnak.
  • Hezkuntza informala:Eremu sozialean jasotzen dena. Heziketa, bizitzan zehar eskuratzen da; hezkuntzarako intentziorik gabe.

[5]

HelburuakAldatu

Gaur egungo hezkuntzaren helburuak:

  • Pentsamenduaren estrukturatze pozesua, irudimen sortzailea, adierazmen pertsonala, ahozko komunikazioa eta komunikazio grafikoa sustatzea.
  • Umeen heltze prozesuan lagundu; manifestazio estetiko eta ludikoa, kirol hastapena eta hastapen artistikoa, hazkunde sozio afektiboa eta balore etikoak.
  • Intengrazio sozialerako, elkartasunerako, kooperaziorako eta ingurumena kontserbatzeko ohiturak estimulatzea.
  • Gizabanakoaren sormena garatzea.
  • Familia eta hezkuntza instituzioaren arteko lotura indartzea.
  • Eremu biologiko, nutrizionak, familiar edo ingurugiroan sortutako desberdintasun fisikoak, psikikoak eta sozialak; programa berezien eta komunitateko beste erakunde batzuekin artikulatutako ekintzen bitartez, hauek prebenitu eta artatu.[6]

EbaluazioaAldatu

Ebaluzioa modu sistematiko eta objektiboan, pertinentzia, eraginkortasuna, efizientzia eta hezkieta jardueraren inpaktua determinatzen duen prozesua da.

Ikasketarako erreminta administratiboa eta etengabeko jarduerak zein planifikazioa, programazioa eta etorkizuneko erabakien hartzea hobetzera orientatutako prozesu eratzailea osatzen du.

Ebaluazioak, jasotako ezaguerak neurtzea baimentzen du, eta jarritako aurreikuspenak betetzeko helburuarekin, ikasleek izandako aurrerapenen informazioa proportzionatzen du

Hezkuntza ebaluazioa, prozesu sistematiko eta bideratua da. Bertan, elementu multzo batek esku hartzen du: formazio profesionalaren entsegu edo practica, proiektu integratzaile bat, eskola batekoantzerki emanaldia, ikasketa informatikoak, entsegu frogak, etab. Elementu hauek, subjektuak planteatutako helburuak ea betetzen dituen determinatzen du; horrela, bere jarreran aldaketa esanguratsuak izateko.

Ikasleak helburu bezala izateaz gain, kontuan hartzen ditu irakasle eta irakasle ez diren langileak, curriculum-a, baliabideak, planak, programak, proiektuak, estrategia metologikoak eta helburu moduan, integralki ebaluatzea duten instituzioak.

Ebaluazioa, portaera eta errendimendu aldaketei bideratutako prozesu dinamiko, jarraia eta sistematiko bezala kontzeptualizatu daiteke. Horien bitartez, helburuen arabera egindako lorpenak egiaztatzen dira.

[7]

FinlandiaAldatu

Bere ikasleak oso ongi formatuta lortzen dituen hezkuntza sistema famatunetakoa, munduan osoarentzat erreferentzia den Finlandia da. Pisak atera dituen azken informeei esker jakinarazi dute.

Esan genezake, hurrengo pilare hauek sostengatzen dituela:

-Hezkuntza doakoa eta ume guztie dute sarbidea

-Derrigorrezkoa da 7 urtetik 16 urterarte

-Ez dira ez liburuak, ez jangela, ez eskola garraioa ordaintzen

- Behar bereziak dituzten ikasleak babesten dira; hezkuntza pertsonalizatzen da eta ume bakoitzaren ikaste erritmoa errespetatzen da. Proba estandarrak alde batera uzten dia.

-Eskola orduak motzagoak dira

-Ez dira ia etxerako lanik bidaltzen

-Lehen hezkuntzan 3/4 egun klase izaten dituzte astean

-Ikasleek ez dute ez notarik ez azterketarik izaten 11 urte bete arte.

-Irakasleak, profesionalak eta oso ongi baloratuak daude

[8]

EspainiaAldatu

Espainiako hezkuntza sistema, bost hezkuntza mailatan osatzen da:

  • Haur Hezkuntza (0-6 urte)
  • Lehen Hezkuntza (6-12 urte)
  • Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)
  • Batxilergoa (2 ikasturte)
  • Goi mailako Hezkuntza

EzaugarriakAldatu

[9]

Estatu BatuakAldatu

  • AEBko hezkuntza sistema, gehienetan, publikoa da; gobernuaren hiru mailen kontrolpean: federala, estatala eta tokikoa.
  • Haur Hezkuntza derrigorrezkoa da
  • Haurtzaindegiaren lehen urtea ez da derrigorrezkoa
  • Eskola garaiak 12 urte irauten du
  • Lehen Hezkuntzaren iraupena 6 urtetakoa da
  • Bigarren Hezkuntzaren iraupena 6 urtetakoa da
  • Klaseak irailean hasten dira
  • Ikasturte batek bi seihileko irauten du: Irailetik abendura eta urtarriletik ekainera
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleek, lau edo bost irakasgai dituzte
  • Bigarren hezkuntzan ,ikasketa epeak ordu batekoak edo bi ordutakoak dira
  • Eskolak, eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditu: Banda, orkestra, korua, dantza, klubak, kirolak, antzerkia, batzarrak...
  • Batxilergoa bukatu ondoren, goi mailako eskoletara joaten dira; hau da, unibertsitatera
  • Unibertsitatea ordaindu behar dute
  • Unibertsitateetan, ikasle onei bekak ematen dizkiete[10]


Euskal HerriaAldatu

Hezkuntza Euskal Herrian nolakoa den ikusteko Euskal Herrian bi hezkuntza sistema oso bestelakoak daudela jakin behar da, Espainia eta Frantziakoa. Espainiako estatuaren barne dauden Hego Euskal Herriako EAE eta Nafarroak hezkuntzaren gainean arauak sortzeko eskumena dute. Bertan euskarak ofizialtasun estatusa dauka EAE osoan eta Nafarroako iparraldeko zenbait lurraldetan. Ipar Euskal Herrian, ordea, Frantziako estatuak ez ditu hezkuntza eskuduntzak bertako erakunde politikoekin partekatzen eta frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra.

  • Haurtzaindegia eta Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • Bigarren Hezkuntza
  • Unibertsitatea
  • Lanbide Heziketa

[11]


ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de sistema educativo — Definicion.de» Definición.de Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  2. (Gaztelaniaz) «Definición de sistema educativo — Definicion.de» Definición.de Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  3. (Gaztelaniaz) «Significado de Sistema educativo» Significados Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  4. (Gaztelaniaz) Educación. 2020-05-03 Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  5. (Gaztelaniaz) Educación. 2020-05-03 Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  6. (Gaztelaniaz) Educación. 2020-05-03 Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  7. (Gaztelaniaz) Educación. 2020-05-03 Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  8. (Gaztelaniaz) «Definición de sistema educativo — Definicion.de» Definición.de Noiz kontsultatua: 2020-05-04.
  9. (Gaztelaniaz) Sistema educativo de España. 2020-04-10 Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  10. (Gaztelaniaz) Sistema educativo de Estados Unidos. 2020-04-23 Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
  11. Hezkuntza Euskal Herrian. 2020-03-12 Noiz kontsultatua: 2020-05-05.