Ponpeia
Ponpeia[1] (latinez: Pompeii; italieraz: Pompei) Antzinako Erromako hiri bat izan zen, Vesuvio sumendiaren magalean zegoena. Egungo Pompei udalerrian zegoen. K.a. VI. mendetik aurrera greziarrak, etruskoak eta samniarrak bizi izan ziren bertan.
Ponpeia | |
---|---|
Pompeii | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Campania |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Naples |
Italiako udalerri | Pompei |
Koordenatuak | 40°45′02″N 14°29′23″E / 40.75056°N 14.48972°E |
Historia eta erabilera | |
Istilua | 59 |
62ko Ponpeiako lurrikara | 62 |
79ko Vesuvioaren erupzioa | 79 |
Suntsiketa | 79 |
Setioa | K.a. 89 |
Arkitektura | |
Azalera | 98,05 ha |
Webgune ofiziala | |
Ondoren, erromatar aberatsen udako hiria izan zen (K.a. 89). Lurrikara batek hondatu zuen K.o. 63an eta 79ko urriaren 24an[2], Vesuvioren errautsek eta harriek estali zuten oso-osorik. 1748az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira.
Historia
aldatuHiriaren sorkuntza eta garapena
aldatuPonpeiak Erromak adinako jatorri zaharra du; izan ere, ponpeiarrak lehen herri italikoengandik zetozen, oskoengandik hain zuzen. Kristo aurreko VII. mendearen erdialdean ezarri omen ziren bertan lehen biztanleak. Hasiera hartakoa, seguru aski ez zen egiazko hiri bat, baizik halako merkataritza-gune txiki bat, Cuma, Nola eta Stabia hiriak lotzen zituen bidegurutzean sortua.
Ipar eta hegoaldearen arteko pasabide nahitaezkoa izanik, bai eta bere portuagatik eta bidegurutze garrantzitsua izateagatik ere, Ponpeia azkar asko bihurtu zen inguruko estatu indartsuentzako harrapakin. Horrela, Cuma izeneko kolonia grekoak konkistatu zuen lehendabizi K.a. 525 eta 474 urteen artean. Estrabonen arabera, etruskoek konkistatu zuten geroago, eta badirudi egia izan daitekeela, azken indusketa-lanek ezagutzera eman dutenaren argitan. Izan ere, Apoloren tenplu inguruan idazkun etruskoak dauzkaten ontzi puska ugari aurkitu dira; termen aldean, ordea, K.a.ko nekropoli bat atera da argitara.
K.a. IV. mendean samniten konfederazioko kide zen hiria. Beranduago, samniten eta erromatarren arteko guduetan zehar, azken horiek eskuratu zuten, K.a. I. mendean.
Suntsipena
aldatuK.o. I. mendean gertatu ziren lurrikarak eta sumendiaren eztandak hiria desegin zuten. Lurrikara 62 edo 63 urtean gertatu zen (zalantzak daude data zehatzari buruz), eta hondamendi handia eragin bide bazuen ere, berreraikuntzari ekin zioten. Lanak oraindik ez ziren bukatuak 79ko urriaren 24an Vesuvio sumendia lehertu eta hiria behin betiko suntsitu zuenean.
Tito enperadorearen garaiko gobernuak biktimei nolabaiteko laguntza bideratu arren, hiriaren berreraikuntzari ez zitzaion ekin.
Aztarnen aurkikuntza eta ikerketa
aldatuHerkulano bezalaxe, Ponpeia errauts geruza mardul batez estali zuen sumendiaren eztandak. Gainera, V. eta VI.mendeko eztanda berriek[3] hondakin gehiago utzi zituzten hirien gain. Ondorioz, bi hirien kokapen zehatza galdu egin zen eta kroniken bidez soilik ezagutzen ziren haien izenak.
1550 urtean aurkitu ziren hiriaren aztarnak, Sarno ibaia birbideratzeko lanak abian zirelarik. Lehen egiazko azterlanak, ordea, XVIII. mendean burutu ziren[4]. Lehen indusketa horiek, ikerkuntza asmoa baino aitzinako pieza baliotsuen bilaketa zuten helburu. 1799tik aurrera egin ziren indusketa arkeologikoak, eta zenbait urtez gelditurik egon ondoren, 1863an Giuseppe Fiorellik hartu zuen gidaritza eta indusketak berrabiarazi zituen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Verdú, Daniel. (2018-10-17). «Pompeya ardió dos meses después» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Vesuvio, Ponpeiaz haratago» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
- ↑ «Ponpeia suntsituta... bigarrenez» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
Kanpo estekak
aldatu