Curriculum vitaea pertsona baten ikasketei, prestakuntzari eta ibilbide profesionalei buruzko datuen zerrenda ordenatua osatzen duen dokumentua da. Langileen hautapenerako irizpideetako bat da, lan-elkarrizketarekin batera.

Fitxategi:C.V. adibidea..png
CVaren adibidea.

Beste modu batera, hautagaiaren historia profesional/akademikoa da, bai eta hautagaiaren eta enplegatzailearen arteko lehen harreman garrantzitsua ere. Ez dago curriculuma egiteko eredu bakar bat; garrantzitsuena da lan-eskaintza bakoitzera egokitzea.

Curriculum vitae kontzeptua "bizitzaren ibilbidea" esan nahi duen kontzeptu latindarra da. Kontraposizio eta analogia bidez sortu zen erromatarren maisuen ibilbide profesionala izendatu ahal izateko. Ahozko komunikazioan, kontzeptua sinplifikatzeko joera dago; curriculum terminoa baino ez da erabiltzen. CV laburdura ere erabil daiteke.[1]

Lan-eskaintza bati erantzuteko idazten da curriculuma, baina, era berean, bat-batekoa ere izan daiteke, hau da, eskaintzarik gabe idatzi, eta hainbat enpresatan banatzen da lana eskatzeko.[2]

Honen helburua, bakoitzaren indarguneak ahalik eta ongien islatzea da, horrekin lanerako elkarrizketarako hautatua izateko, eta ondoren, lana lortzeko. [3]

Dokumentu honek datu sorta bat elkartzen du. Oro har, hiru curriculum mota daude datuak antolatzeko: kronologikoa (informazioa denboran zaharrenetik berrienera ordenatzen da), alderantzizkoa (informazioa denboran berrienetik zaharrenera ordenatzen da), eta tematikoa (informazioa bloke tematikoen bidez antolatzen da, aukera baliagarria askotariko eremuetan esperientzia duenarentzat).[1]

Egitura eta edukia

aldatu

Curriculuma egiteko mota ugari egon arren, denek ezinbestekoak diren atal hauek eduki behar dituzte:

Datu pertsonalak

aldatu

Hasteko, orriaren goiko aldean datu pertsonalak jarri behar dira. Denak ez dira beharrezkoak izaten, baina bai gomendagarriak. Hauek dira jarri beharreko oinarrizko datuak:

  • Izen-abizena.
  • Jaioteguna.
  • Jaioterria.
  • Sexua.
  • Egoera zibila.
  • Kalea, zk., solairua.
  • Posta kodea – Herria.
  • NIA.
  • Harremanetarako telefono zenbakia.
  • Telefono mugikorra.
  • E-posta.
  • Argazkia.

Lan-esperientzia

aldatu

Ondoren, lan esperientzia jarri behar da. Esparru honetan egindako lana edota betetako kargua azaldu behar du egindako ordenan, lanean izandako esperientzia bakoitza garbi azalduz. Honekin batera, bertan egondako denbora ere adierazi behar da, hau da, noiztik noiz arte jardun den.

Konkretuago, enplegatzailearen izena eta herria (beharrezkoa bada, helbide osoa eta web-orria), eginkizun eta ardura nagusiak, jarduera-sektorea (jarduera-sektore mota adieraziz) eta datak.

Horrez gain, gomendagarria izaten da formakuntzako praktikak egindako lekua ere jartzea.

Hezkuntza eta prestakuntza

aldatu

Alde batetik, egindako ikasketen zerrenda ordenatua, datak, zentroa eta non egin diren adieraziz.

Zehaztuz, prestakuntza-erakundearen izena eta herria, edo herrialdea, hala badagokio eta egindako ikasgai nagusiak eta/edo lortutako gaitasun nagusiak.

Bestetik, arautu gabeko hezkuntzako ikastaroen zerrenda ordenatua ere bai, datak, zentroa eta egin diren tokia adieraziz.

Gaitasun pertsonalak

aldatu

Normalean atal honetan ez dira jarraian azaldutako guztiak jartzen. Normalean, lortu nahi den enpleguaren arabera, bakoitzak ikusiko du zein jarri eta zein ez. Hala ere, hizkuntzak, informatika gaitasunak eta gidabaimena dira ohikoenak.

Hizkuntzak

aldatu
ULERMENA MINTZAMENA IDAZMENA
Entzundakoa ulertzea Irakurritakoa ulertzea Ahozko harremanak Ahozko adierazpena
Maila Maila Maila Maila Maila
Hizkuntza-titulua(k) edo -ziurtagiria(k). Zehaztu maila, jakinez gero.
Maila: A1/2: oinarrizko erabiltzailea - B1/2: erabiltzaile independentea - C1/2: erabiltzaile aditua

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua

Gomendagarria da, titulurik ez izan arren, mailaren hurbilketa bat ipintzea.

Komunikazio-gaitasunak

aldatu

Komunikazio-gaitasunak idatzi, zein testuingurutan lortu diren zehaztuz.

Adibidez: komunikazio-dohain onak, salmenten arduradun gisa izan dudan esperientzian lortuak.

Antolaketa-gaitasunak

aldatu

Antolaketa-/Kudeaketa-gaitasunak. Zehaztu zer testuingurutan lortu diren.

Adibidez: lidergoa (gaur egun, 10 pertsonako talde baten arduradun).

Enpleguarekin lotutako gaitasunak

aldatu

Norberaren lan-inguruneko gaitasun profesionalak, beste ataletan zehaztu ez direnak. Hemen ere, zehaztu zer testuingurutan lortu diren.

Adibidez: kalitatearen kontrolerako gaitasun ona (kalitate-ikuskapenak egitearen arduraduna gaur egun nire enpresan).

Informatika-gaitasunak

aldatu

Informatika-ezagutzak eta zer testuingurutan lortu diren. Mota askotarikoak izan daitezke: testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak, diseinu grafikoa, Internet, sareak, sistema eragileak eta abar.

Adibidez: Microsoft Office™-ko programak ongi erabiltzen dakit. Unibertsitatean ikasia.

Beste gaitasun batzuk

aldatu

Beste ataletan adierazi ez diren gaitasunak idatzi, zein testuingurutan lortu diren zehaztuz.

Adibidez: zurgintza.

Gidabaimena

aldatu

Gidabaimena baduzun ala ez. Baiezkoa bada zer kategoriatakoa den zehaztu (adibidez: B1), eta garraiatzeko aukerarik baduzun ala ez.

Informazio gehigarria

aldatu

Baliagarria izango den informazio gehigarria: argitalpenak, aurkezpenak, proiektuak, hitzaldiak, mintegiak, sariak, eta abar.

Eranskinak

aldatu

Curriculumera gehitutako dokumentuen zerrenda.

Adibidez: diplomen eta prestakuntzen kopiak, lan-ziurtagiriak edo praktika-ziurtagiriak, ikerketa-lanen argitalpenak, eta abar.

Curriculum motak

aldatu
  • Kronologikoa: esperientzia profesionalak dataren arabera ordenatzen dira, lanpostu berrienetik hasi eta zaharrenera. Gomendagarria izatea da esperientziarik gabeko edo gutxiko profilentzat eta curriculum motzentzat.
  • Alderantzizkoa: erabiliena da, aurreko motaren aldaera bat da. Kasu honetan, esperientzia profesionalak berrienetik zaharrena ordenatzen dira. Denbora luzean zehar, edukitako kargua, edo egindako lana antzekoa izan denean erabiltzen da.
  • Funtzionala: esperientzia, kasu bakoitzean betetako lanpostuaren edota karguaren arabera sailkatzen da, hortaz, karguaren arabera ordenatuko da. Enpresa desberdinetan bi kargu edo gehiago beteta, mota hau gomendagarria da.
  • Mistoa: funtzionala eta kronologikoaren arteko nahasketa da. Gehien erabiltzen dena da eta gomendagarriena, bistan sinpleena eta ordenatuena baita.
  • Tematikoa: horrelako curriculumak ere asko erabili dira azken urtean. Diseinua, edizioa eta sormena lantzen den sektoreko lana bilatzen dabilenarentzat aukera ona da. Normalean askotariko eremuetan esperientzia duenak erabiltzen du gehien.

Curriculum on bat egiteko aholkuak

aldatu
  • Erabili kalitate oneko papera (DIN A4).
  • Egin aurkezpena ordenagailuz (besterik adierazten ez bada behintzat).
  • Nabarmendu letra lodiz, letra larriz edo azpimarraz izenburuak eta daturik garrantzitsuenak; hau da, enpresariak personaz jakin behar duena.
  • Argi eta garbi idatzi. Azaldu gauzak labur eta argi. Adierazi ideia bat esaldi bakoitzean, eta erabili hitz, esaldi eta paragrafo motzak. Adibidez, ez idatzi "Mantentze-lanen buru gisa egin ditudan eginkizunak...", baizik eta "Mantentze-lanen burua. Eginkizunak...".
  • Kontuz ortografiarekin.
  • Erabili duela gutxiko argazki bat, itxura formalarekin, aukerakoa, eskatzen badute.
  • Nabarmendu harremanetan jartzeko telefono-zenbakia edo -zenbakiak eta helbide elektronikoa.
  • Bidali curriculuma eta aurkezpen-gutuna soilik, besterik eskatzen ez bada behintzat.[4]

Curriculum on bat egiteko saihestu behar diren akatsak

aldatu
  • Izenburua "Curriculum vitae" izatea: curriculuma besteengatik nabarmentzeko, hobe da beste izenburu deigarriago bat jartzea.
  • Helbide elektroniko desegokia: posta erraza eta profesionala sortzea komeni da.
  • CV mota bat egitea lanpostu guztientzat: pertsona gehienek curriculum bera erabiltzen dute lan-eskaintza guztietarako. CVa lanpostu bakoitzera egokitzea komeni da.
  • Oso luzea izatea: geroz eta luzeagoa izateak ez du esan nahi hobea denik. Informazio garrantzitsuena bakarrik erantsi.
  • Irakurtzeko zaila den hizkera erabiltzea: laburdura, neologismo eta teknizismorik ez erabiltzea gomendatzen da. Hizkera neutro bat erabiltzea komeni da.
  • Lanpostuarekin zerikusirik ez duten datuak jartzea: ez da akats larria, baina zer ikusirik ez badu, hobe da ez jartzea.
  • Sormen handiegia izatea: ez da gehiegi kargatu behar letra-mota, kolore eta gainerakoekin.
  • Inkoherentzia: curriculuma entregatu aurretik, data guztiak ondo begiratu behar dira denak zentzua izan dezan. Inkoherentziak susmoak sortu ditzake, eta, ondorioz, hautapen-prozesuan baztertua izan.
  • Ez nabarmendu lorpenak: lorpen guztiak azaldu baina harroa izan gabe.
  • Datuak gaizki jartzea: datu pertsonalak ondo daudela egiaztatu behar da, batez ere, kontaktuan jartzeko datuak.
  • Formatu aspergarria: atentzioa deitzeko moduko formatu bat bilatzea komeni da (pasa gabe), nortasunaren zati bat erakutsi dezakeena.
  • Helburua ez garbi azaltzea: helburuak zeintzuk diren argitu behar dira, beti enpresaren beharretara bideratuz.
  • Bertsio ezberdinak: CV bertsio bat bakarrik erabili, hau da, erakargarriena eta norberaren nortasunarekin hobekien doana.[5]

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) DEFINICIÓN DE CURRÍCULUM. (Noiz kontsultatua: 17/02/2020).
  2. (Gaztelaniaz) Curriculum vitae. (Noiz kontsultatua: 19/02/2020).
  3. (Gaztelaniaz) Qué es y para qué sirve un currículum vitae. (Noiz kontsultatua: 19/02/2020).
  4. Curriculum Vitaea. (Noiz kontsultatua: 03/03/2020).
  5. (Gaztelaniaz) «Qué es y para qué sirve un currículum vitae» Diario16 (Noiz kontsultatua: 03/03/2020).

Kanpo estekak

aldatu