Ireki menu nagusia

Jan Havickszoon Steen (Leiden, 1626 - 1679) Herbehereetako margolaria izan zen. Nikolaus Knüpferren, Adriaen van Ostaderen eta Jan Van Goyenen ikasle izan zen, eta azken horren alabarekin ezkondu zen. Batetik bestera ibili zen Holandan zehar, tabernari ere izan zelarik, eta azkenean bere jaioterrira itzuli zen. Zazpiehun bat koadro margotu zituen, genero guztietakoak, holandarren bizimodua ironiaz eta moralismoz agertzen dutenak, koloreaz bikain baliatu zela; haren koadroak mundu osoko museo eta bildumetan daude. Margolan nagusiak: San Nikolas jaia, Emakumea gaixorik, Lagunarte alaia, Festa ostatuan.

Jan Steen
1670 Jan Havicksz. Steen - zelfportret.jpg
Jan Steenen autorretratua (1670).
Bizitza
Izen osoa Jan Havicksz. Steen
Jaiotza Leiden, 1626
Herrialdea  Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
 Herbehereak
Heriotza Leiden1679ko otsailaren 3a (52/53 urte)
Hobiratze lekua Pieterskerk Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Grietje Van Goyen Itzuli
Irakaslea(k) Nikolaus Knüpfer Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Wine is a Mocker Itzuli
Neska gaztea ostrak jaten
The Feast of Saint Nicholas Itzuli
Kidetza Haarlem Guild of St. Luke Itzuli
Mugimendua Dutch Golden Age painting Itzuli
Genero artistikoa genero-margolana

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu