Sanremoko kantu jaialdia

Festival della canzone italiana» orritik birbideratua)

Sanremoko kantu jaialdia (italieraz Festival della canzone italiana edo Festival di Sanremo) lehen aldiz 1951n ospatu zen kantu jaialdi bat da.

Sanremoko kantu jaialdia
MotaKantu jaialdia
Sorrera1951ko urtarrilaren 29a
HizkuntzakItaliera edo Italiako hizkuntzak
EkoizleaRAI
WebguneaWebgunea

Urtero Italiako Sanremo hiriko Teatro Ariston antzokian ospatzen da (jatorrian, jaialdiaren egoitza Sanremoko kasinoa zen) ohi otsaila amaiera eta martxoa hasiera artean. Urteen igaroan, sarri aldatu du bere formula, baina oinarrian, egile italiarrek idatzitako jatorrizko kantuen interprete batzuek epaimahaiaren aldetik edo publikoaren aldetik botoak jasotzen dituzten lehiaketa bat da.

1956tik, urtero, Eurovision Abesti Lehiaketako ordezkari italiarra aukeratzeko modu bezala erabili zen, 1966an Domenico Modugno Dio come ti amo kantuarekin Luxenburgon punturik jaso gabe geratu zen arte. Ordutik, Eurovision eta Sanremoren arteko lotura hautsi zen, hurrengo hamarkadetan Sanremoko bi abesti soilik bidaliz Eurovision jaialdira, I giorni dell'arcobaleno, Nicola di Barirena 1972an, eta Fiumi di parole Jalisserena 1997an. Batzuetan, kantari garailea Eurovisionera beste kantu batekin joan izan da arren, Sergio Endrigo 1968an, Iva Zanicchi urte bete beranduago kasu. Italia 2011an Eurovisionera bueltatu ostean, hala ere, Eurovisionekin lotura berreskuratu da. Urte horretan Giovanni sekzioko garailea, Raphael Gualazziren Follia d'amore, bidali zen Eurovisionera. 2013an Sanremoko garaile nagusia joan zen Eurovisionera, Marco Mengoniren L'essenziale, eta 2015tik, Sanremoko arauek garaile nagusiak Eurovisionera joateko aukera irabazten duela adierazten dute. Ordundik (2022 arte gutxienez), behin bakarrik egin dio uko garaileak Eurovisioni, hau da, 2016an, Stadio taldeak, eta bigarren sailkatua joan zen ordez.

Italiako kantu jaialdirik ospetsuena da, eta italiar telebistako ikuskizun mediatikorik nagusienetako bat bihurtu da, edizio guztietan eztabaidak eta polemikak sortzen dituena. 1967an kronika beltzaren protagonista izateko "ohorea" izan zuen Luigi Tenco kantaria bere gelan hilda aurkitua izan zenean, jaialdiaren XVII. edizioan. Orokorrean suizidioaz hitzegiten bada ere, oraindik zalantza asko dago bere heriotzaren benetako arrazoiari buruz.

Jaialdiaren garaileak aldatu

Mia Martini kritikaren sariaren garaileak aldatu

Garaile debutariak aldatu

Mia Martini kritika sariaren garaile debutariak aldatu

Aurkezleak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu