Dee Dee Bridgewater

Abeslari estatubatuarra

Dee Dee Bridgewater, Denise Eileen Garrett ezkondu aurretik (Memphis, 1950eko maiatzaren 27a) Ameriketako Estatu Batuetako jazz abeslaria da. Bi aldiz irabazi du Grammy Saria musikagile eta abeslari kategorietan, eta behin Tony Saria Broadway-n eginiko antzezpenagatik. JazzSet with Dee Dee Bridgewater programaren aurkezlea ere izan zen, National Public Radio irratian.[1] Horrez gain, NBEko FAOko Borondate Oneko Enbaxadorea da.[2]

Dee Dee Bridgewater

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDenise Eileen Garrett
JaiotzaMemphis1950eko maiatzaren 27a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Gilbert Moses
Cecil Bridgewater (en) Itzuli  (1971 -  1975)
Gilbert Moses  (1977 -  1985)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMichigan Estatuko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, musikagilea, jazz musikaria, abeslaria, egile abeslaria, zinema aktorea, antzerki aktorea, disko-ekoizlea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Dee Dee Bridgewater
Genero artistikoajazza
vocal music (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAtlantic Records

deedeebridgewater.com
IMDB: nm0108815 Allocine: 35599 Allmovie: p8427 IBDB: 80063
Facebook: deedeebridgewater Twitter: ddbprods MySpace: deedeebridgewater Souncloud: dee-dee-bridgewater Spotify: 2H3xDjMmp31iLmsgXxLFyI iTunes: 117410 Musicbrainz: 43826bcf-2c17-4bf5-92cf-671c184e215f Songkick: 66195 Discogs: 33528 Allmusic: mn0000227415 Deezer: 14864 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Denise Eileen Garrett Memphis-en (Tennessee) jaio zen, eta Flint-en (Michigan) hazi zen. Bere aita, Matthew Garrett, tronpeta-jotzailea eta irakaslea zen Manassas High School-en; hari esker ezagutu zuen Denisek jazza. Hamasei urte zituela, Michiganeko tabernetan jotzen zuen rock eta rhythm and blues-eko hirukote bateko kide zen. 18 urterekin Michigan State University-ra joan zen lehenengo, eta gero Illinoisko Urbana-Champaign unibertsitatera. 1969an, SESBen bira bat egin zuen Illinoizko unibertsitateko big band-arekin.[3] Hurrengo urtean, Cecil Bridgewater ezagutu eta harekin ezkondu zen. Bikotea New Yorkera joan zen bizitzera, hiri hartan Cecilek Horace Silverren taldean jotzen baitzuen.

1970eko hamarkadaren hasieran, Bridgewater Thad Jones-Mel Lewis Jazz Orchestran sartu zen abeslari gisa. [4] Horrela hasi zen bere ibilbidea jazzaren munduan, estilo horretako hainbat musikarirekin jokatu baitzuen, hala nola Sonny Rollins, Dizzy Gillespie, Dexter Gordon, Max Roach, Rahsaan Roland Kirk, besteak beste. 1973an Montereyko Jazzaldian parte hartu zuen. Hurrengo urtean, bere Afro Blue diskoa kaleratu zuen, eta Broadwayko The Wiz izeneko musikalean parte hartu zuen.[5] The Wiz-eko Glinda the Good Witch-en pertsonaiaren antzezpenagatik, 1975eko emakumezko aktore berri onenaren Tony saria irabazi zuen, eta ikuskizunak ere musikal onenaren Grammya irabazi zuen 1976an. Dee Dee Bridgewater beste hainbat produkziotan agertzen hasi zen. 1984an Sophisticated Ladies musikalarekin Frantzian zehar bira bat egin ondoren, Parisera joan zen bizitzera 1986an. Urte berean, Lady Day ikuskizunagatik Laurence Olivier sarirako hautatu zuten.

1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran, Dee Dee jazz mundura bueltatu zen. 1990ean Montreuxeko Jazzaldian kantatu zuen, eta lau urte geroago, Horace Silverrekin kolaboratu zuen, eta Love and Peace: A Tribute to Horace Silver diskoa kaleratu zuen. 1996an, San Frantziskoko Jazzaldian parte hartu zuen. 1997ko Dear Ella diskoari esker Grammy bat irabazi zuen emakumezko jazz artista onenaren sailean, eta Live at Yoshi's zuzeneko diskoak ere hautatua izan zen 1998an.

 
Dee Dee Bridgewater 1990eko kontzertu batean

2007ko abenduaren 8an, Terence Blanchard-ekin batera, Washington, DCko John F. Kennedy Center for the Performing Arts kulturgune nazionalean jardun zuen. [6] Gaur egun, abeslariak sarritan egiten ditu birak mundu osoan, batez ere jazz jaialdietan. 2009ko urriaren 16an Shanghaiko JZ Jazz Festival inauguratu zuen[7], non Ella Fitzgerald-ekin lotutako gaiak abestu zituen, Ellingtonen konposizioekin eta beste jazz estandar batzuekin batera.

 
FAO-Food and Agriculture Organization erakundearen logoa.

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen borondate oneko enbaxadore gisa, Bridgewaterrek lanean segitzen dunazioarteko elkartasuna sustatzeko, munduko gosearen aurkako borrokan oinarrizko proiektuak finantzatzeko xedeaz. Bridgewater Honoris Causa doktorea ere bada Michigango Unibertsitatean[8] eta Berklee College of Music-en[9], eta artista gazteak orientatzen eta trebatzen ahalegintzen da.

2017ko apirilean, Bridgewaterrek NEA Jazz Masters Award saria jaso zuen, Washington DCko Kennedy Centerren.[10] 2018an, Thelonious Monk/Hancock Institute of Jazzle erakundeak Maria Fisher Founder 's Award 2018 saria eman zion.[11] Gaur egun, mundu osoan bira egiten ari da, bere azken CDa, "Memphis... Yes, I' m Ready", bultzatzeko.

Filantropia aldatu

 
Herbie Hancock eta Dee Dee Bridgewater musikariei eskola magistrala ematen Rabaten, Marokon

Bridgewaterrek solidaritate-ibilbide luzea du hainbat arlotan, arestian aipatutako FAOren Borondate Oneko Enbaxadore izendapenaz gain; horien artean aipa daitezke ASCAP Foundation Champion Award aria, UNESCOrekin batera Jazzaren Munduko Egunaren antolakuntzan egindako lan luzea eta Doris Duke Performing Artist Award sariarekik izan duen errekonozimendua.

2019an, Woodshed Network fundazioa sortu zuen. Erakunde hori Jazzeko Emakumeentzako programa gisa sortu zen, laguntza profesionala emateko eta tutoretzaren, ezagutza-trukearen eta komunitatearen interakzioaren bidez karrera berriak abian jartzeko.

Familia aldatu

Bridgewaterrek, hiru aldiz ezkonduta, hiru seme-alaba izan ditu: Tulani Bridgewater (Cecil Bridgewaterrekin), China Moses (Gilbert Moses zuzendariarekin) eta Gabriel Durand (Jean-Marie Durand espektakulu ekoizle frantziarrarekin).

Sariak aldatu

Grammyak aldatu

  • Irabaziak: 2 [12]
  • Sarirako hautatua: 7
Dee Dee Bridgewater Grammy sariaren historia
Urtea Kategoria Izenburua Generoa Diskoetxea Emaitza Oharrak
1989 Jazz Bokaleko Interpretazio Onena - Emakumezkoa Live in Paris Jazza MCA Hautatua
1994 Jazz Bokaleko Interpretazio Onena Keeping Tradition Jazza Polygram Hautatua
1996 Jazz Bokaleko Interpretazio Onena [1][Betiko hautsitako esteka]Love and Peace: A Tribute to Horace Silver Jazza Verve Hautatua
1998 Jazz Bokaleko Interpretazio Onena [2][Betiko hautsitako esteka]Dear Ella Jazza Verve Irabazlea
1998 Ahotsak lagundutako instrumentu-moldaketa onena [3][Betiko hautsitako esteka]Dear Ella Jazza Verve Irabazlea "Cotton Tail" abestirako
2001 Jazz Bokaleko Disko Onena [4][Betiko hautsitako esteka]Live at Yoshi's Jazza Verve Hautatua
2005 Jazz Bokaleko Diskoa [5][Betiko hautsitako esteka]J'ai Deux Amours Jazza DDB Hautatua
2007 Jazz Bokaleko Diskoa Red Earth Jazza DDB Hautatua
2010 Jazz Bokaleko Diskoa Eleanora Fagan (1915–1959): To Billie With Love From Dee Dee Jazza EmArcy Irabazlea

Bestelako esker onak aldatu

  • Haut Conseil de la Francophonie erakundean sartzen den lehen estatubatuarra.
  • Commandeur dans l'Ordre des Arts et des Lettres saria (Frantzia)
  • Tony saria, emakumezko aktore berri onena musikal batean, The Wiz, 1975
  • Laurence Olivier sarirako hautatua, aktorerik onena musikal batean, “Lady Day”, 1987
  • AUDELCO saria, emakume baten antzezpen nabaria musikal batean, LADY DAY, 2014
  • ASCAP Foundation Champion saria, 2017
  • NEA Jazz Masters, 2017
  • Doris Duke Performing Artist saria, 2018
  • Institute of Jazz Maria Fisher Founder-en Thelonious Monk Herbie Hancock saria, 2018
  • German Jazz Trophy [de] - A Life for Jazz Award, Stuttgart Jazz Open, 2019
  • Memphis Music Hall of Fame, 2019

Diskografia aldatu

Ano Título Gênero Gravadora Billboard[13]
1974 Afro Blue Jazz Trio
1976 Dee Dee Bridgewater Disco Atlantic Records
1977 Just Family Disco WSM
1979 Bad for Me Disco Elektra Records
1989 Live in Paris Jazz EmArcy Records
1992 In Montreux Jazz Verve Records
1993 Keeping Tradition Jazz Verve
1995 Love and Peace: A Tribute to Horace Silver Jazz Verve 13
1997 Dear Ella Jazz Verve 5
2000 Live at Yoshi's Jazz Verve 20
2002 This Is New Jazz Verve 7
2005 J'ai Deux Amours Jazz DDB 16
2007 Red Earth Jazz DDB 23
2010 Eleanora Fagan (1915-1959): To Billie with Love From Dee Dee Bridgewater Jazz EmArcy
2011 Midnight Sun (Compilation) Jazz EmArcy
2015 Dee Dee's Feathers Jazz OKeh/Sony Masterworks
2017 Memphis... Yes, I'm Ready Jazz OKeh/Sony Masterworks

Gonbidaturik aldatu

  • Frank Foster – The Loud Minority (Mainstream, 1972)
  • Stanley Clarke - Children of Forever (Polydor, 1973)
  • Roy Ayers – Coffy (Polydor, 1973) – as Denise Bridgewater
  • Buddy Terry – Lean on Him (Mainstream, 1973)
  • Norman Connors – Love from the Sun (Buddah, 1974)
  • Cecil McBee – Mutima (Strata-East, 1974)
  • Charles Sullivan – Genesis (Strata-East, 1974)
  • Carlos Garnett — Black Love (Muse, 1974)
  • Stanley Clarke – I Wanna Play for You (Nemperor, 1979)
  • Hollywood Bowl Orchestra – Prelude to a Kiss: The Duke Ellington Album (Philips Classics, 1996)
  • Ray Brown — Some of My Best Friends Are...Singers (Telarc, 1998)
  • BWB – Groovin' (Warner Bros., 2002)
  • Christian McBride – Conversations with Christian (Mack Avenue, 2011)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «JazzSet Signs Off» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) Los Embajadores de Buena Voluntad de la Organización de las Naciones Unidas Para la Agricultura y la Alimentación. www.fao.org, 10 or..
  3. (Ingelesez) Thomas, Jo. (1998ko irailaren 22a). «A Singer Is Returning to a Stage Where It All Began» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  4. Larkin, Colin. The Guinness Encyclopedia of Popular Music, Guinness, page 547, (1995) - ISBN 1561591769
  5. «The Wiz Original Broadway Musical Cast 1975 | Broadway World» www.broadwayworld.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  6. (Ingelesez) Kennedy Center: The Movie Music of Spike Lee and Terence Blanchard. (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  7. «Review 2009 | Shanghai JZ Festival Official Website» web.archive.org 2016-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  8. (Ingelesez) News, UM-Flint. (2012-10-23). «International Jazz Performer to Receive Honorary Degree at UM-Flint Commencement» UM-Flint NOW (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  9. (Ingelesez) «Julio Iglesias, Doug Morris, Harvey Mason, Dee Dee Bridgewater to Receive Honorary Degrees | Berklee College of Music» college.berklee.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  10. (Ingelesez) «Dee Dee Bridgewater» www.arts.gov (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  11. (Ingelesez) «Hancock Institute of Jazz» Hancock Institute of Jazz (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  12. «Dee Dee Bridgewater | awards» web.archive.org 2009-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  13. (Ingelesez) «Dee Dee Bridgewater» Billboard (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).

Kanpo estekak aldatu