Diodato

egile abeslari italiarra

Antonio Diodato (Aosta, 1981ko abuztuaren 30), Diodato izen artistikoaz ezagunagoa, italiar kantagile bat da.

Diodato

Bizitza
JaiotzaAosta1981eko abuztuaren 30a (42 urte)
Herrialdea Italia
BizilekuaMilan
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUniversità degli Studi Roma Tre (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Diodato
Genero artistikoapop rock

diodatomusic.it
IMDB: nm10395962 Facebook: diodatoofficial Twitter: DiodatoMusic Instagram: diodatomusic Youtube: UCzVCe2Xfn3cnk8Tx_ixzFHQ Spotify: 2QWrpLRDeBD1NwWAsytBRi iTunes: 572926286 Last fm: Diodato Musicbrainz: 1f39dd7e-0c5b-40d0-a02c-b52d37612831 Songkick: 6995069 Discogs: 4097018 Allmusic: mn0003230546 Deezer: 4682148 Edit the value on Wikidata

2020an Sanremoko kantu jaialdia irabazi zuen "Fai rumore" abestiarekin. Ondorioz Italia ordezkatzekoa zen 2020ko Eurovision Abesti Lehiaketan.

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Aostan jaiotakoa, Tarentoko gurasoetatik, Erroman hazi zen. Bere lehen lanak Stockholmen burututakoak dira, besteak beste, Libiri kantari ahotsa emanez, Sebastian Ingrosso eta Steve Angellok produzitutakoa (urte batzuk geroago, bi hauek Axwellekin batu eta Swedish House Mafia taldea osatuko zuten). Italiara bueltatutakoan, Zinema, Telebista eta Media Berrietan graduatzen da Erromako Unibertsitatean.

Ospe irabaztea. Sanremoko jaialdia aldatu

2007an EP bat eta 2010ean Ancora un brivido singlea argitaratu ondoren, 2013an Daniele Tortora ekoizleari esker E forse sono pazzo diska atera zuen. Lanak Italiar aldizkari garrantzitsuenetan kritika onak irabazten ditu, eta Ubriaco kantaren bideoa MTV New Generationek hautatu zuen.

Urte horretan, besteak beste, ingurumen aldeko kontzertu batean edota Daniele Lucchettiren Anni Felici filmeko banda sonoroan parte hartzen du, hainbat irrati-kontzertuetara gonbidatzen duten bitartean. Abenduan, Bariko Medimex ebentoan, Deezer saria irabazi zuen "Artista berri onena" kategorian.

2013ko abenduan, 2014ko Sanremoko kantu jaialdian parte hartzeko hautatzen dute, "Proposamen Berriak" atalean, Babilonia kantarekin. Beraz, otsailaren 19 eta 21 artean, jaialdean parte hartu eta bigarren postura ailegatzen da, Rocco Hunten atzetik. Hala ere, kalitatezko epaimahaiaren saria jasotzen du, Paolo Virzi buruan duela.

MTV Sariak, bigarren eta hirugarren diskak aldatu

2014ko ekainean, Florentzian ospatutako MTV sarietan "Best New Generation" atalean irabazten du, Se solo avessi un altro kantari esker. Irailean, De André saria irabazi zuen atzerago aipatutako filmean artista genobarraren kanta baten bertsioa kantatzeagatik (Amore che vieni, amore che vai).

2014ko urrian, bere bigarren diska aurkeztu zuen: A ritrovar bellezza, zeinean 60 eta 70 hamarkadetako kanten bertsioak sartu zituen, hala nola, Ornella Vanoniren Eternità edota Domenico Modugnoren Piove.

Ondoren, beste artisten lanetan ere kolaboratu zuen, adibidez, Daniele Silvestriren Acrobati diskan edo Boostaren La stanza intelligente albumean. Gainera, idazle lanak ere egin zituen, adibidez, Andrea Biagioniren Il mare dentro kanta, X Factor programan aurkeztutakoa. Azkenik, Tarantoko Maiatzaren 1eko kontzertuaren zuzendari artistikoa izan zen 2016ean, Roy Paci eta Michele Riondinorekin batera.

Bere hirugarren diskoa, Cosa siamo diventati, 2017ko urtarrilean atera zuen. Diskoaren aurkezpen-singlea Mi si scioglie la bocca izan zen, 2016ko abenduan argitaratutakoa.

Sanremoko jaialdira buelta eta laugarren diska aldatu

2018ko Sanremoko Kantu Jaialdirako hautatua izan zen, Adesso kanta Roy Pacirekin batera abestuz. Bikotea zortzigarren postuan heldu zen. Urte bereko maiatzean, Essere semplice singlea argitaratu zuen. 2019an, aktore gisa lan egin zuen lehen aldiz, Un'avventura filmean agertuz.

2020ean, berriz ere Sanremoko Kantu Jaialdira aurkeztu zen Fai rumore kantarekin. Urte honetan, jaialdia irabazi zuen, kritikoen "Mia Martini" saria eta prentsaren "Lucio Dalla" sariak jasotzeaz gain. Jaialdia irabaziz, Diodatok Italia 2020ko Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatzeko eskubidea bereganatu zuen. Leihaketa, baina, ezin izan zen ospatu COVID-19aren pandemiaren ondorioz. Egoera honetan, Fai rumore italiarrek pandemiako hilabete gogorrenetan zehar elkarri indarrak emateko ipintzen zuten kantetako bat izan zen, berehala erresistentzia eta elkartasun sinbolo bihurtuz. Fenomeno honek Europako Irrati-Telebista Batasuna Eurovision ordeztuko zuen programa bat eratzera inspiratu zuen, bertan leihatu behar zuten artista eta kantei zein Europa osoko segitzaileei tributu bat egiteko intentzioarekin. Hortaz, Diodato Eurovision: Europe Shine A Light programaren protagonistetako bat izan zen. Bertan, artistak Veronako arenan egindako Fai Rumore-ren interpretazioa Europa osoan zehar ikusi izan ahal zen.

Bitartean, La dea fortuna filmeko banda sonoroan lan egiten aritu zen, bertan Che vita meravigliosa kanta sartu zelarik. Lan honengatik, Donatelloren David saria, Zilarrezko Zinta eta Veneziako Zinemaldiko Mostran "Soundtrack Stars" saria jaso ditu. Era berean, azaroan MTV Europe Music Awards zeremonian "Italiar Aktuazio Hoberena" irabazi zuen Fai Rumore-ri esker, kanta platinozko disko bezala erregistratzen zen bitartean.

Influentziak aldatu

Bere influentzia gisa, artistak Pink Floyd, Fabrizio De Andrè, Luigi Tenco, Domenico Modugno eta Radiohead aipatu izan ditu.

Kanpo estekak aldatu