Ireki menu nagusia

Enrico Ruggeri (Milan, 1957ko ekainak 5) italiar kantagile bat da.

Enrico Ruggeri
Enrico Ruggeri - 2006.jpg
Bizitza
Jaiotza Milan1957ko ekainaren  5a (62 urte)
Herrialdea  Italia
Familia
Bikotea(k) Andrea Mirò
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, telebista aurkezlea, idazlea, kantugilea, musikagilea eta abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa rocka
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
IMDb nm1488157
www.enricoruggeri.me/

Kantuaren munduan 1970eko hamarkadan debutatu zuen zenbait talde alternatiborekin, Decibel kasu. 1981ean, baina bere bakarlari karrera kantagile bezala hastea erabaki zuen, bere herrialdeko beste artista batzuentzat ere konposatuz.

San Remoko kantu jaialdian ohi parte hartzen du abeslari eta konposatzaile bezala, eta bi alditan irabazi du: 1987an Si può dare di più (Gehiago eman daiteke) kantuarekin une horretarako espreski Gianni Morandi eta Umberto Tozzirekin osatutako hirukote batekin, hirurak futbol zale porrokatuak, eta 1993an, oraingoan Mistero (Misterioa) abestiarekin, baina urte horretan bertan Eurovision Abesti Txapelketan Sole d'Europa (Europako eguzkia) abestiarekin parte hartu zuen.

Bere proiektuen artean gaztelaniaz Gente con alma izeneko disko bat grabatzea zegoen, azkenik Sony BMGrekin argitaratu zuena.

DiskografiaAldatu

AlbumakAldatu

  • 1977: Punk
  • 1980: Vivo da re
  • 1981: Champagne molotov
  • 1983: Polvere
  • 1984: Presente studio-live
  • 1985: Tutto scorre
  • 1986: Difesa francese
  • 1986: Enrico VIII
  • 1987: Vai Rrouge (zuzenean)
  • 1988: La parola ai testimoni
  • 1989: Contatti
  • 1990: Il falco e il gabbiano
  • 1991: Peter Pan
  • 1993: La giostra della memoria
  • 1994: Oggetti smarriti
  • 1996: Fango e stelle
  • 1997: Domani è un altro giorno
  • 1998: La gente con alma
  • 1999: L' isola dei tesori
  • 2000: L' uomo che vola
  • 2001: La vie en rouge (zuzenean)
  • 2002: La vie en rouge
  • 2003: Gli occhi del musicista
  • 2004: Punk prima di te
  • 2005: Amore e guerra
  • 2006: Cuore muscoli e cervello (hiru CD)
  • 2007: Il regalo di Natale
  • 2008: Rock show
  • 2009: All in l' ultima follia di Enrico Ruggeri (hiru CD)
  • 2009: Il regalo di Natale
  • 2010: La ruota

ElkarlanakAldatu

  • 1995: Tributo ad Augusto