Ireki menu nagusia

Inés Sastre Moratón[1] (Valladolid, 1973ko azaroaren 21a) espainiar modelo eta aktorea da. Gaur egun Parisen bizi da.

Inés Sastre
Bizitza
Jaiotza Valladolid1973ko azaroaren  21a (45 urte)
Herrialdea  Espainia
Talde etnikoa espainiarra
Familia
Ezkontidea(k) Jean-Luc Delarue Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, modeloa eta zinema aktorea
Altuera 175 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm0766046

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Hamabi urterekin McDonald'sen publizitate kanpaina baterako lehiaketa bat irabazi zuen.

Bere lehen filmea 1988an egin zuen, Carlos Saurak zuzendutako El Dorado, non Elviraren papera egin zuen, Lope Agirre euskal abenturazalearen alaba zena.

1989an lehena izan zen Elite eredu agentziako lehiaketan. Dena dela, agentziak eskainitako kontratua sinatzeari uko egin zion, bere ikasketak amaitu nahi baitzituen. 1992an bere filosofia ikasketak hasi zituen Parisko La Sorbona unibertsitatean. Gaztelaniaz gain, frantsesa, italiera eta ingelesa ere ondo hitzegiten ditu.

1996an Isabella Roselliniren oinordekoa izan zen Lancômen Trésor lurrinaren irudi bezala.

1997an Francesca Babiniren papera egin zuen Pupi Avatik zuzendutako Il testimone dello sposo filmean.

2000n ospetsu bihurtu zen Italian urte horretako San Remoko kantu jaialdiaren aurkezleetako bat izateagatik Fabio Faziorekin batera.

Inés Sastre UNICEFen enbaxadorea da.

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.