Karakorum
Karakorum[1] erdialdeko Asiako mendi sistema da, Himalaiaren mendebaldean dagoena, Pakistan, India, Txina, Afganistan eta Tajikistanen artean hedaturik. 500 kilometro inguruko luzera du eta, poloak kenduta, glaziar gehien duen munduko eskualdea da. Lau mendikate dira, harkaitz kristalinoz eta sedimentuzkoz osatuak, ipar-ekialdetik hego-ekialderako norabidea dutela. Mendi garaiena Dapsang da (K2 ere deitua), 8.611 metro dituena.[2]
Karakorum | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | K2 |
Garaiera | 8.611 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 500 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°52′59″N 76°30′32″E / 35.8831°N 76.5089°E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa Larger Himalaya (en) |
Geologia | |
Garaia | Kretazeo |
Izena
aldatuTurkieraz legar beltza esan nahi du; izan ere, bertako glaziar gehienak harri txingorrez estaliak daude.
Esplorazioa
aldatuDituen altueraren eta gogortasunaren ondorioz, oso jende gutxi bizi da han. Europar esploratzaileak XIX. mendearen hasieran iritsi ziren aurrenekoz Karakorumera, eta britainiar topografoak 1856an heldu ziren. Muztagh Igarobide deritzona 1886an zeharkatu zuen lehen aldiz Francis Yonghusband koronelak zuzendutako espedizio batek, eta Hunza ibaiaren gaineko haranak General Sir George K. Cockerill arakatu zituen 1892an. 1910eko eta 1920ko hamarkadetan egindako azterketek hein handi batean eskualdearen geografia zehaztu zuten.
Geologia eta glaziarrak
aldatuKarakorum eta Himalaia eskualdeak hainbat arrazoirengatik dira garrantzi handikoak Lurra aztertzen duten zientzialarientzat. Geologikoki munduko eskualderik aktiboenetako bat da, talka egiten duten bi kontinenteren arteko muga baita. Ondorioz, plaken tektonika ikertzeko eskualde garrantzitsua da. Horrezaz gain, glaziarren azterketa aldaketa klimatikoa neurtzeko baliagarri da, hauen urtzea eta tenperaturan eta prezipitazio kopuruan epe luzeko aldaketak, hain zuzen ere, dira aldaketa horren adierazle.
Gailurrik garaienak
aldatuKarakorumeko mendirik garaienetako batzuk honako hauek dira:
- K2 (8611 m)
- Gasherbrum I (8068 m)
- Broad Peak (8047 m)
- Gasherbrum II (8035 m)
- Gasherbrum IV (7925 m)
- Distaghil Sar (7885 m)
- Masherbrum (7821 m)
- Rakaposhi (7788 m)
- Kanjut Sar (7761 m)
- Saser Kangri (7672 m)
- Chogolisa (7665 m)
- Haramosh Peak (7397 m)
- Ogro (7285 m)
- Muztagh Tower (7273 m)
- Trango dorreak (6286 m)
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.