Pumori edo Pumo Ri. nepaleraz पुमोरि, Nepal eta Tibet arteko mugan dagoen mendi bat da, Himalaia mendikatean. eta Everest menditik 8 kilometro eskasetara. 7.161 metroko garaiera du.

Pumori
Pumori-fromKalaPattar2.jpg
Datu orokorrak
Garaiera7.161 m
Prominentzia1.278 m
Geografia
Koordenatuak28°0′53″N 86°49′41″E
Honen parte daHimalaia
MendikateaMahalangur Himal (en) Itzuli
Estatu itsasgabe Nepal
Nepalgo garapen-eskualdeaEkialdeko eskualdea
Nepalgo guneaSagarmatha Gunea
Babestutako-eremuaSagarmatha Parke Nazionala
Leku geografikoaHimalaia

1962an germaniar-suitzar espedizioko Ernst Forrer, Ueli Hürlimann eta Gerhard Lenser alpinistek lehenbizikoz igo zuten.

Bestela, 2001eko urriaren 17an Beñat Arrue eta Iñaki Aiertza gipuzkoarrak eta Cesar Nieto, Javier Arkauz eta Aritz Artieda nafarrak bertan hil ziren, 6.300 metro aldera izotz-jausi baten ondorioz. Benantxio Irureta, Xabier Osinalde, Xabier Ostolaza, Jon Odriozola eta Jexux Mari Errazuk espedizioa osatzen zuten eta onik atera ziren.

Pumori mendiaren alabaAldatu

2019ko urtarrilean Iban Gonzalezek "Pumori mendiaren alaba" izenburuko dokumentala estreinatu zuen, Baleuko ekoiztetxearen bidez, Alex Txikonen kolaborazioarekin eta EITBk diruz lagunduta.

Lehen aipatutako 2001eko istripua gertatu eta hurrengo urtera, Arantxa Gurrutxaga eta Peio Arrue, Beñaten gurasoak, Nepalera joan ziren helburu bikoitzarekin: dolua landu eta omenaldia egitea alde batetik, eta bestetik neska nepaldar bat (Suku Maya) topatzea, euren semearen ondoan agertzen zena argazki batean, Beñatek atera zuen azkena eta ezbeharraren lekuan topatu zutena.

2019an Sukuri giltzurrun trasplantea egin zioten eta Euskal Herrian bizi da, Aizarnako herrian[1].

 
Khumbu glaziarra eta Pumori, Lingtren, Khumbutse eta Lhotse mendiak

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu