Aterpe 1936
Artxandako eskultura, gerraren memoriala
Aterpe 1936 eskultura oroigarri bat da, Espainiako Gerra Zibilean Bilbo frankistengandik defenditu zutenen omenezkoa, eta Frankismoaren biktimen aldekoa, Artxanda mendian dagoena, Bilbon. Gaztelerazko La Huella izenarekin ere bada ezaguna.
Aterpe 1936 | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Juan José Novella |
Sorrera-urtea | 2006 |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 6 () m |
Pisua | 8.000 kilogramo |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′27″N 2°55′19″W / 43.274073°N 2.92201459°W |
Eskultura 2006ko ekainaren 18an inauguratu zuten. Karbono-altzairuzko obra da. Juanjo Novella artista portugaletetarrak egin zuen; 8.000 kilo baino gehiago ditu eta 6 metro garai da[1]. Gerrako gertaerak eta bereziki Bilboko Burdin Hesiaren gudua gogoratzen duen oroimen-ibilbide baten parte da eskultura, Bilboko udalak antolatu duen ibilbide memorial bat[2].
Frankismoaren biktimen aldeko ekitaldi askotako tokia izan da inauguratu zenez geroztik[1].
-
Eskultura nagusia.
-
Eusko Gudarostea osatu zuten batailoien izenak eta filiziazioa agertzen duen plaka.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Eusko Jaurlaritza, Albisteak. (). «Eusko Jaurlaritza Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeei Artxandako 'Aterpe 1936. La Huella' eskulturan eginiko omenaldian izan da» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- ↑ (Ingelesez) «Artxanda -Ruta Memorial / Oroimen Ibilbidea» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).