Errekrutatze
Errekrutatzea norbait armadan soldadu gisa aritzeko hartzea da.[1]
Alfredo Handia erregearen erregealdian (849-899), menpekoak bitan banatu zituzten, nekazarien erdiak euren etxeetan uztak zaintzen eta beste erdiak armadan zerbitzatzeko erreklutatuak ziren, beraz, zeregin militarrak txandakatuak ziren herritarren artean.
Feudalismo garaian, nekazarien errekrutatzeak ohikoak ziren arma gizonen beharrak asetzeko, normalean zulatzaile, esploratzaile, egurketari eta abar bezala, eta ez gerlari bezala. Frantzia bezalako toki batzuetan hamarrenaren instituzioa garatu zuten, honen bidez nekazariek urtero gauzaz zerga bat ordaintzen zutelarik edo jaun feudalentzat lan egiteko errekrutatzen zirelarik, lan militarretan edo beste mota batekoetan.
Hala ere, errekrutatze hauetako bakar bat ere ez zen izan Frantziako Iraultza garaian Europan egin ziren magnitudekoak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. errekrutatu, errekruta, errekrutatzen. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |