Jagi-Jagi (1932)

Jagi-Jagi (garaiko euskarazko grafian Yagi-Yagi[1] euskal ofizialki Bizkai Mendigoxale Batza erakundearen prentsa organo ofiziala izan zen,[2] baina praktikan aldizkari independentista bat eta izen bereko EAJ alderditik bereizitako talde abertzale independentista bat izan zen. Bere buruzagi nabarmenenak Trifon Etxebarria "Etarte" eta bereziki Eli Gallastegi "Gudari" izan ziren.

HistoriaAldatu

Jagi-Jagi aldizkariaren lehenbiziko zenbakia 1932ko irailaren 17an Angel Agirretxeren zuzendaritzapean agertu zen. Egoitza nagusia Bilboko Kale Nagusian zeukan. Bere garai onenetan hamasei orri zituen, latzenetan hiruzpalau, eta momentu jakin batean aldizkariaren 23.000 ale kaleratu egin ziren [3]. Bere jaiotza piztu zuen txinparta aurretik sozialistekin liskartu eta sozialista bat hil ondoren espetxeratuak izen ziren muturreko elementu abertzaleak izan ziren. Aldizkari honen bizitza laburra eta gainbehera askoz betea egon zen, isun eta Espainiar Errepublikar Gobernuare itxiera agindu ugariei nahiz EAJ eta jeltzaleen boikotari aurre egin behar izan baitzien,[4] Espainiako Gerra Zibila hastearekin bat desagertu zelarik.

Espainiako Gerra Zibilean Jagi-Jagi taldeak ere Eusko Gudarostean bi batailoi izan zituen, euren izenak Lehenago Il eta Zergatik Ez? izan ziren.[5]

Historialari eta adituek beti izan dute zalantza desagertu ez balitz talde gisa jarraitu edota berezko alderdi politiko bat izan zitekeenaren inguruan. Zoritxarrez zalantza honek, gaur egun oraindik hor dirau.

Jagi-Jagiko kideakAldatu

EAJ alderdia utzi eta Jagi-Jagi talde independentista berrira iragan ziren politikari eta pertsonaia nabarmenen artean honako hauek zeuden: Elias Gallastegi (Gudari), Angel Agirretxe, Kandido Arregi, Manuel de la Sota (Txanka), Jose Maria Errazti (Oraitz), Fidel Rotaetxe (Errotari), Trifon Etxebarria (Etarte), Jordan Zarate (Txirrika), Adolfo Larrañaga (Iñaki de Mendigutxia), Lezo Urreztieta eta Agustin Zumalabe.[6][7]

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

  • Elorza, Antonio (1978): Ideologías del nacionalismo vasco. 1876-1937 (De los eúskaros a Jagi-Jagi), Donostia, L. Aranburu, 441-464 orr.
  • Granja, José Luis de la (2008): Nacionalismo y II República en el País Vasco. Historia de Acción Nacionalista Vasca: 1930-1936, Madrid, Siglo Veintiuno, D.L.
  • Granja, José Luis de la: "Mendigoizale", Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Lorenzo Espinosa, José María (1992): Gudari, una pasion util. Elias Gallastegi Uriarte (1892-1974), Tafalla, Txapalarta.
  • Renobales, Eduardo (2010): Jagi-Jagi. Historia del independentismo vasco, Bilbo, Ahaztuak 1936-1977.
  • Sebastián García, Lorenzo (1995): ""Euzkadi Mendigoxale Batza" durante la Guerra Civil Española (1936-1939)", Cuadernos de Sección. Historia-Geografía, 23, Eusko Ikaskuntza, 335-357 orr.

Kanpo estekakAldatu